Bikaintasun zientifikozko I+Garen bultzada euskal enpresentzat
Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek laguntza-programak 6,6 milioi euro bideratuko ditu aurten, industria-ehunean ikerketa arloko pertsonala kontratatzen laguntzeko
I+Garen aldeko apustua giltzarrizkoa da enpresa-ehunaren lehiakortasuna sustatzeko, baina nahitaezkoa da kualifikazio altuko pertsonala izatea ikerketaren lehiakortasuna bermatu ahal izateko. Agertoki honetan garatzen da Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek laguntza-programa, euskal enpresa eta erakundeetan doktoregoko ikasleak zein doktoregaiak kontratatzen laguntzea helburu duena.
Programak 6,6 milioi euro bideratuko ditu aurten, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko enpresa eta eragileei I+G proiektuak garatzeko ikertzaileak kontratatzen laguntzeko.