SPRIk eta Basque Enterprise Europe Network Partzuergoak (EEN) jardunaldi informatzaile bat antolatu dute martxoaren 2an, CDTI, ACLIMA eta Euskadiko Elikadura Klusterrarekin lankidetzan. Jardunaldi horren helburua da euskal enpresen parte-hartzea sustatzea PRIMA eta Eranet Waterworks ekimenen 2018ko deialdietan.
CDTIko hainbat ordezkarik parte hartzen dute jardunaldi horretan, argibideak emateko aipatu deialdietako nobedadeei eta finantzaketa aukerei buruz. Topaketa beraizik zuzentzen zaie enpresa eta enpresa elkarteetan, klusterretan eta, besteak beste, aholkularitzetan zuzendaritza arloko edo I+G+B-ko arlo teknikoko erantzukizunak dituzten kideei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteei.
Jardunaldi horrekin lotutako edukiak:
María José Tomás. 2 Sailaren Harremanetarako Puntu Nazionala, CDTI.
MJTS_EranetWaterWorks2017_Call2018_GeneralMaría José Tomás, CDTI.
MJTS_PRIMA-GeneralArturo Antón. Euskadiko Enterprise Europe Network Partzuergoko koordinatzailea, SPRI Taldea
EEN PRIMA WATERWORKSETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?