Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 maiatza, 2022 I+G

Aludiumek bere I+G+b zentro propioa du duela 50 urtetik, aluminio-sektorean soluzioak garatzeko helburuarekin

Bizkaiko enpresak eraikuntza eta automobilgintza sektoreentzat lan egiten du, eta bere fakturazioaren % 75 Europako eta Amerikako herrialdeetara egindako esportazioetatik dator.

Aludium hiru planta dituen enpresa da. Egoitza nagusia Zornotzan (Bizkaia) kokatuta dago, eta beste bi sukurtsalak Alacanten eta Castelsarrasinen (Frantzia) daude. Guztira 900 langile ditu, aluminioaren birziklatzean, galdaketan eta ijezketan espezializatuta dago enpresa, eta eraikuntza-industriarako, automobilen sektorerako edo ontzien sektorerako lan egiten du, dekorazioaren eta energiaren sektoreetarako produktu espezializatuak fabrikatzeaz gain.

Gainera, bere fakturazioaren % 75 esportazioetatik dator. Izan ere, Europan presentzia handia du, “baina Australia, Txile, Kanada, AEB edo Txina bezalako herrialdeetara ere esportatzen dugu”, Jordi Fernández Aludiumeko Giza Baliabideetako zuzendariaren arabera.

Bizkaiko enpresaren oinarri nabarmen bat bere ikerketa-zentroa da, Cindal izenekoa. Ia 50 urteko ibilbidearekin, sail honetako laborategietan lan ugari jorratzen dira, hala nola: “produktu berriak garatu, prozesuak sendotu, gure produktuen kalitatea hobetu eta berrikuntzak egiten dira”, Jordi Fernándezek dioenez. Cindalek prozesuak simulatzeko zerbitzuak, mekanika eta korrosio probak edo aleazio berriak garatzen ditu, beste lan askoren artean. “Gure mailako I+G+b zentro bat duten oso lehiakide gutxi daude, prozesua, produktua eta bezeroa hainbeste ezagutzen dituztenak eta produktuen fabrikazioan eta bezeroen prozesuetan hain integratuta daudenak”.

Aludiumeko beste oinarrizko ardatz bat birziklatzearekin lotuta dago; izan ere, azken bost urteetan birziklatutako produktuen fabrikazioa % 70eraino handitu du enpresak, eta, ondorioz, urtean 2,5 milioi tona C02 baino gehiago isurtzea saihestu da. Joan den otsailean aurkeztutako jasangarritasun-plan batekin, hurrengo hamarkadan zentratua, Aludiumek sektorea deskarbonizatzeko helburuarekin bat egin du, “aniztasuna, ingurumenaren babesa, ekonomia zirkularraren bultzada eta lehengaien erabilera jasangarria landuz”, Giza Baliabideen zuzendariaren arabera. Asmo horren adibide argia da enpresak duen ASI ziurtagiria (Aluminium Stewardship Initiative), aluminio-industriako erreferentziazko iraunkortasun-ziurtagiria.

Etorkizunari begira, Aludiumen helburua bi ardatz nagusi horiek lantzen jarraitzea da, hots, “gure langileen iraunkortasunean, segurtasunean eta prestakuntzan inbertitzea, produktu ijeztuen erreferentziazko hornitzaileetako bat izaten jarraitzeko helburuarekin”, Jordi Fernándezek ondorioztatu duenez.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.

 

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak