Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 otsaila, 2019 Nazioartekotzea

ULMAk EIBren mailegua eskuratu du bere hazkunde estrategia bultzatzeko

Erkidego-entitateak eskainitako finantzazioa, eraikuntzaren industriarentzat soluzio berriak garatzeko I+G+b proiektuak ezartzera bideratuta dago
Inbertsio plan hau martxan jartzeak 300 lanpostu garbi baino gehiago sortzea ahalbidetuko dio ULMA Taldeari

Erkidego-entitateak eskainitako finantzazioa, eraikuntzaren industriarentzat soluzio berriak garatzeko I+G+b proiektuak ezartzera bideratuta dago

 

ULMA euskal talde industrialak Europako Inbertsioen Bankuaren (EIB) 26 milioi euroko mailegua eskuratu du. Maileguak, bere hazkunde eta berrikuntza estrategia finantzatzeko balio eta gipuzkoar kooperatibari 300 lanpostu berri baino gehiago sortzeko aukera emango dio.

 

Zehazki, Oñatiko taldeak kopuru hori, eraikuntzaren industriarako soluzio berriak garatzean oinarritutako I+G+b proiektuak gauzatzeko baliatuko du. EIBren finantzazioa ULMAri Espainia eta Poloniako konbergentziazko gune geografikoetan inbertitzeko aukera ematea aurreikusita dago, eraikuntzarako ekipamendu eta makineria modernizatzeko asmoz.

 

Akordioa, Inbertsio Planaren testuinguruan kokatzen da, Juncker Plana moduan ezaguna den horretan, alegia, eta, ULMAk zabaldutako ohar baten arabera, EIBri enpresen lehiakortasuna sustatu eta enpleguaren sorkuntza bultzatuko duten proiektuak finantzatzeko aukera luzatzen dion egitasmoa da.

 

Ezagutu nortzuk diren ULMA

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek 100 beka atera ditu nazioartekotzearen arloko profilak prestatzeko
Irakurri gehiago
Australia Basque Trade 19 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik energia berriztagarrien Australiako merkatura zabaldu du bere etorkizuna
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak