Ideko partaide duen QU4LITY europar proiektuak zero akatseko fabrikazio-eredu berrian teknologia digitalak aplikatzea du helburu. Ekimenaren partzuergoa Milanen bilduko da otsailaren 25ean eta 26an
Industriako produktuen kalitatea bermatzeko, nahitaezkoa da manufakturatutako piezetan eskakizunik zorrotzenak betetzen lagun dezaketen zero akatseko fabrikazio-eredua (ZDM) eta antzeko paradigma berriak garatzea.
Testuinguru honetan sortua da Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzari atxikitako zentro teknologikoa partaide duen QU4LITY europar proiektua, ZDM fabrikazio-eredu berrian teknologia digitalak aplikatzea helburu duen ekimena.
2019ko urtarrilean abian jarri zenetik lortu diren aurrerapenak ebaluatzeko asmoz, QU4LITY partzuergoko kideak Milanen bilduko dira otsailaren 25ean eta 26an.
Idekoren bideo korporatiboa
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?