Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 uztaila, 2019 Nazioartekotzea Latinoamerika

Senerek lurrun eta elektrizitate instalazioa eraikiko du Mexikon

Gondi Taldearekin sinatu duen hitzarmenaren harira, euskal enpresa ekipamendu energetikoaren ingeniaritzaz, eraikuntzaz eta abiarazteaz arduratuko da, 2020aren hasieran zerbitzua ematen hasteko asmoz.
Instalazioa Guadalupe Nuevo León (Mexiko) herrian eraikiko da

Gondi Taldearekin sinatu duen hitzarmenaren harira, euskal enpresa ekipamendu energetikoaren ingeniaritzaz, eraikuntzaz eta abiarazteaz arduratuko da, 2020aren hasieran zerbitzua ematen hasteko asmoz.

 

Sener enpresak kontratua sinatu du kartoizko paketegintzarako paperaren fabrikazioan espezializatuta dagoen Mexikoko Gondi taldearekin, Guadalupe Nuevo León (Mexiko) herrian lurrun eta elektrizitate zerbitzuetarako instalazioa eraikitzeko.

 

Proiektuaren lehenengo fasearen barruan, bi galdara eta azpiestazio elektriko bat dituen lurrun instalazio bat eraikiko da, 2020aren hasierarako erabiltzeko moduan izan dadin, eta bigarren fasean, 2021etik 2022ra bitartean, kogenerazio eskema garatzeko aukera egongo litzateke.

 

Giltza eskura delako modalitatearen arabera izenpetu den akordioaren harira, euskal konpainia arduratuko da oinarrizko zein xehekako ingeniaritzaz, materialen erosketa globalaz eta proiektuaren kudeaketa integralaz, baita bi galdara osagarriak eraiki eta abian jartzeaz eta eragiketa arloko langileak trebatzeaz ere.

Lotutako albisteak

Global Training Bekak 16 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Epea irailaren 13ra arte luzatu da: Global Trainingek euskal gazteentzako nazioarteko esperientzia bultzatzen du
Irakurri gehiago
Energy Trasnmission 9 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Australiak trantsizio energetiko ordenatua ziurtatzeko bide orria argitaratu du
Irakurri gehiago
BEINT Apertura 8 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BEINT nazioartekotze-beken programak ikasturte berria hasi du
Irakurri gehiago
4 uztaila, 2024 Nazioartekotzea
60 herrialde baino gehiagoko laborategiek IDM Testen teknologia erabiltzen dute
Irakurri gehiago
3 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTrade-k automobilgintzaren nazioarteko merkatuko azken berrikuntzak aurkeztu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak