Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
29 ekaina, 2018

Panamako bi erakunde Euskadiko Nazioartekotze Agentziarekin egon dira

Panamako ordezkariak, erdian, Iñaki Ezkurra (ezkerreanj) eta Agustín Arostegirekin,

Euskadira egindako bisitaren helburua da elkarren arteko harremanak estutzea eta Euskadik ezagutzaren arloan dauzkan potentzialtasunetatik ikastea

 

Panamako bi erakundek bisitaldi bat egin diote  ostegun honetan SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziari (Basque Trade & Investment), harremanak estutzeko Euskadirekin eta baita ere ikasteko Euskadik ezagutzaren arloan dauzkan potentzialtasunetatik.

 

Bilera horretan izan dira CIDES-Ikerketa eta Garapen Estrategikoko Zentroko Juan Moreno eta Panamako Ciudad del Saber fundazioko ordezkari Ben Bravo.  CIDES nazioarteko organismo bat da, garapen sostengarrirako ikerketa, hezkuntza eta informazioaren erabilpena sustatzen duena, eta zenbait urtetatik hona harreman estua duena Alecop kooperatibarekin (prestakuntza eta ekipamendu didaktikoko proiektuen garapenean espezializatua dagoena Espainiako merkatu barruan).

 

Ciudad del Saber fundazioak 120 hektareako eremu bat okupatzen du Clayton base militarrarenak izandako instalazioetan, Panama hirian. Bertan biltzen da nazioarteko komunitate indartsu bat, eta enpresek, akademiak, zientzialariek eta arlo humanistikoak elkarlanean jarduten dute ezagutzan oinarritutako garapen gizatiarragoa eta sostengarriagoa lortzeko.

Mikel Yang: “Txinan ezarritako euskal empresa ia guztiek haien jarduerari ekin diote berriro”

Esparru publikoan zein pribatuan erakundeak kudeatzen dituzten pertsona askoren begiradak Txinara...Leer más

Gureak abre su primera planta en el extranjero en México
Gureak atzerrian lehen lantegia ireki du Mexikon, eta bigarrena Danimarkan proiektatu du

Gureak, ezintasunak dituzten pertsonei lana lortzeko aukerak ematen dizkien euskal enpresa-taldea,...Leer más

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak industria eolikoaren nazioarteko foroan parte hartu du Moskun

Urtero egiten den ekitaldi horretan energia eolikoaren sektoreko 150etik gora enpresa elkartzen...Leer más

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Marokorako misio komertzial batean parte hartzen ari da

Harremanetan egongo da automozio eta elektronika sektoreekin SPRI Taldean integratutako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?