DanobatGroup-ek bere presentzia areagotu du Txinan
Taldeak, bikaintasun zentro bat inauguratu du Shanghain, asiar herrialdean dituen bezeroei, balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintze aldera
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Hegoafrikaren enbaxadorearen bisita jaso du
Afrikako herrialdearen ordezkariak euskal enpresa batzuk bisitatuko ditu aste honetan
Gestampek Txinan duen presentzia indartu du
Multinazionalak lantegi bat inauguratu berri du Tianjin hirian, bertako BHAP enpresarekin mamitutako joint venturearen ondorioz
Negozio-aukerak Txinako ingurumen-sektorean
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean azaldu dute Asiako herrialde horretan kutsadura gutxitzeko fakturazioa 500 bilioi eurokoa izango dela 2020an.
Ehun bat euskal enpresak jasotzen dute Nazioartekotze Agentziaren aholkularitza Estatu Batuei, Txileri, Kolonbiari eta Mexikori buruz
Hitzordu pertsonalizatuak antolatu ditu erakunde publiko horrek bere kanpoko sarearen eta zenbait konpainiaren artean, atzerriko negozioei buruzko laguntza eta informazioa eskaintzeko
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia EB-Japonia elkartearekin bildu da
Hau du helburu Europar Batasunak eta Japoniak sortutako elkarte horrek: Europako eta Japoniako enpresen arteko lankidetza sustatzea (industriala, komertziala eta inbertsio-alorrekoa).
Txinan ezarritako zazpi euskal enpresak jaso dituzte Kunshan-eko sari ospetsuak
Txinako eskualde horren enpresa-jardunaldi handiak bertako eta nazioarteko 200 enpresatako zuzendaritzako kideak elkartu zituen; eskualde horretan dago, hain zuzen, Mondragon Taldearen enpresa-parkea
Euskadiko 75 gazte nazioartekotze-arloari ekingo diote BEINT bekei esker
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak gazte hautatuak elkartu ditu. Gazteek badakite dagoeneko nora joango diren, eta urtarrilean hasiko dira bekadun gisa lanean
865 milioi bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak ekonomia produktiboa sendotzeko, eta Euskadiko azpiegituren lehiakortasuna hobetzeko
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrekontua berriz ere murriztu egin da, oraingoan %2,7ko jaitsierarekin, oso aurreratua dagoen eta azken zatian sartuko den AHTaren obran inbertsioa gutxitzen delako.
AGMEk Txekiar Errepublikan duen presentzia komertziala indartu du
Euskal konpainiak hornitzaile berri bat gehitu dio nazioartean duen sareari
SPRI Taldeak, Euskadiren eta Erresuma Batuaren arteko industria lankidetzari buruzko eztabaidan parte hartuko du
IK4 Aliantzak eta Britaniar Gobernuko Nazioarteko Merkataritza Sailak industriaren erronkei buruzko eta SPRI Taldeko Zuzendari Alex Arriolaren presentzia izango duen aldebiko foro bat antolatu dute
Gestampek instalazio berria inauguratu du Matsusakan
Arantxa Tapiak HONDA, TOYOTA eta BRIDGESTONE bisitatuko ditu
Japoniak Euskadirekin partekatuko du 5.0 gizartean aurrera egiteko estrategia
Erreforma zorrotzak eta egokitzapenak planteatzen dituzte hainbat arlotan, besteak beste, administrazio publikoan, lege-sisteman, teknologian, enpresa-erakundeetan, lanean edo hezkuntzan
Nazioartekotzeko laguntzen mapa zabala
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean, Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak enpresei atzerrira ateratzen laguntzeko dauzkaten finantzaketa-lerroak ezagutarazi ziren
Lointek enpresak galdarak hornituko dizkio Peruko findegi bati
Ekipoak konpainia bizkaitarrak Urduliz herrian dituen instalazioetan fabrikatuko dira
Txinako Kunshango agintariak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren egoitzan egon dira bisitan
Mondragon Taldearen enpresa-parkea dagoen konderriko alkateordea euskal ordezkaritzarekin elkartu da
Orkestrak dibertsifikazioaren alde egin du euskal ekonomia sendotzeko asmoz
El Instituto ha presentado su informe de Competitividad del País Vasco 2018
Garraioan, berrikuntzan eta energia berriztagarrietan Euskadin dauden proiektuak aurkeztu ditu Kolonbian Nazioartekotzeko Euskal Agentziak
Euskal ordezkaritzak Basque Country Lizitazioak plataformaren aukeren berri eman die Kolonbiako agintariei; dagoeneko EAEko 55 enpresa baino gehiago daude plataforma horretan
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 5 enpresa babestuko ditu Txekiar Errepublikako Makineria Azokan
Erakunde publikoak stand bat jarriko du astelehen honetatik ostiralera Brno hiriko Nazioarteko Makineria Azoka Industrialean
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Irlandako enpresa-ordezkaritza baten bisita jaso du
Bisita hori IMR erakundeak (Irish Manufacturing Research) antolatu du, zeina urtero joaten baita teknologikoki aurreratuak diren Europako eskualdeetara.