DanobatGroup-ek bere presentzia areagotu du Txinan
Taldeak, bikaintasun zentro bat inauguratu du Shanghain, asiar herrialdean dituen bezeroei, balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintze aldera
Makina erreminta eta produkzio sistemen DanobatGroup euskal fabrikatzaileak, bikaintasun zentro bat martxan jarri du Shanghain, asiar herrialdeko industria interesgune garrantzitsuetako bat den horretan.
Operazioak txinatar merkatuan talde industrialak duen presentzia areagotzea eta bere bezeroei balio erantsi handiko zerbitzua eskaintzea du helburu, konpainiak zabaldutako ohar baten arabera