Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 urria, 2018 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Nazioartekotzeko laguntzen mapa zabala

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean, Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak enpresei atzerrira ateratzen laguntzeko dauzkaten finantzaketa-lerroak ezagutarazi ziren

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak antolatutako jardunaldi batean, Eusko Jaurlaritzak eta Gobernu zentralak enpresei atzerrira ateratzen laguntzeko dauzkaten finantzaketa-lerroak ezagutarazi ziren

Eusko Jaurlaritzak hiru mailatan antolatu ditu laguntzak: enpresa-mota, zenbatekoa eta kontzeptuak (maileguak, kapitaleko partaidetzak edo bermeak).

Euskal enpresek aukera bikaina dute Klimaren Funts Berdean, 10.000 milioi euro baititu 2020ra arte

 

Nazioartekotzea beti da erronka bat, baina baita betebehar bat ere handitu nahi duten enpresentzat. SPRI Taldera atxikita dagoen Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade and Investment) antolatutako jardunaldi batean, enpresen nazioartekotzea finantzatzeko zer laguntza dauden ezagutarazi zen.

Ostegunean izan zen jardunaldia, SPRIren Bilboko egoitzan, eta Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilari delegatu Ainhoa Ondarzabalek eman zion hasiera. Haren hitzetan, finantzaketa-tresna horiek Eusko Jaurlaritzaren Nazioartekotze Plan Estrategikoaren ardatzetako bat dira.

Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Finantza Politikako zuzendari Javier Arnaezek enpresentzako finantzaketa-bideak egituratzeko azken urtean egin den lanaren berri eman zuen. Azaldu zuen egun dauden tresnak —Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketako Elkartea, Finantzen Euskal Institutua, Euskadiko Nazioartekotze Agentzia, Luzaro, Ekarpen eta arrisku-kapitaleko funts publiko eta pribatu berriak— hiru mailatan antolatu direla: enpresa-mota, zenbatekoa eta kontzeptuak (maileguak, kapitaleko partaidetzak edo bermeak).

Esan zuen orobat Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa enpresetako partaidetzez arduratzen dela, eta bost milioi eurora arteko funtsak dituela horretarako; aldiz, Finantzen Euskal Institutuak nazioartekotze-lerro espezifiko bat du, gehienez milioi bat eurokoa, Elkargi elkarrekiko berme-baltzuak ziurtatutakoa.

Bestalde, erantsi zuen Euskadiko Nazioartekotze Agentziak inbertsioak bultzatzen dituela itzul daitezkeen aurrerakinen bidez, eta zenbateko bereko inbertsio gehigarria egin beharra dakarrela horrek. «Inbertsioaren % 30 finantzatzen da, eta milioi bat euroko zenbatekoa gehienez ere».

Luzaro partaidetza-maileguetan espezializatuta dago, eta inbertsioen % 60 edo 1,6 milioi finantza ditzake gehienez. «Lau banku-erakundek hartzen dute parte, eta haien eta Eusko Jaurlaritzaren artean banatzen da arriskua».

Javier Arnaezek Ekarpen ere aipatu zuen; hauek osatzen dute dira elkartea: Eusko Jaurlaritza eta aldundiak (% 35), Kutxabank (% 58) eta Mondragon Taldea. Akzio-partaidetzez arduratzen da, baina gaur egungo zorroarekin soilik jarraituko du, desagertzen den arte. Bi funts berri arduratuko dira lan horretaz, guztira 125 milioi eurokoak. Baina, hark azaldutakoaren arabera, bada berrikuntza bat: kudeaketa-erakunde batek erabakiko ditu inbertsioak, eta ez Jaurlaritzak, aldundiek eta Kutxabankek, Ekarpenekin gertatzen zen bezala.

Finantza Politikako zuzendariak Socaderen zeregin berria aipatu zuen; hau da, «enpresa handietako partaidetza, haiei Euskadin finkatzen laguntzeko» Socadeko partaideak Eusko Jaurlaritza (% 40) eta aldundiak (% 60) dira.

 

 

Leihatila bakarra

Gobernu zentralaren menpeko ICEX erakundeko Informazio eta Aholkularitza Pertsonalizatuko zuzendari María Rodríguez de la Rúak zer laguntza bideratzen dituzten azaldu zuen. Nabarmendu zuen erakunde hori ez dela finantzatzailea, baizik eta esportatzen eta inbertitzen laguntzen duela. «Leihatila bakarra izan nahi dugu enpresa esportatzaileei laguntzeko: gure zeregin nagusia enpresei informazioa ematea da, nora jo jakin dezaten; ez gara finantzaketa-tresna bat».

Rodríguez de la Rúak zenbait tresna aipatu zituen. Adibidez, CESCE, atzerriko arriskuen estaldura eskaintzen duena; eta FIEM funtsa, zeinak «oso ezaguna ez izan arren, finantzaketa zuzena eskaintzen baitie Espainiako zerbitzua edo produktua erosten duen enpresari. Garapen-maila ertaina edo txikia duten herrialdeetako finantzaketarako da batez ere».

 

Aldaketa klimatikoaren eta energiaren arloetan diharduen Factor Co2 enpresako zuzendari nagusi Kepa Solaunek 2010ean sortutako Klimaren Funts Berdearen aukerak nabarmendu zituen. Asmoa da tresna horrek 100 bilioi euro bideratzea, hau da, garapenerako laguntza ofizial osoa.  Zehaztu zuenez, funts hori garapen-bidean dauden herrialdeetako proiektuetarako soilik erabil daiteke, eta lehentasunezkoa da munduko herrialde txiroenetarako. Azken horiek finantzaketaren % 50 hartzen dute.

Solaunek jakinarazi zuen 2020ra arte 10.000 milioi euro daudela konprometituta. «Une interesgarria da funts horiek eskuratzeko, malguak eta erraz lortzekoak direlako, diru asko bizkor gastatu behar baitute». Orain arte, 3.000 milioi baino gehiago eman dira 73 proiektutarako.

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak