BasqueTrade Misión Polonia
Albisteak 10 ekaina, 2025

Poloniako Wielkopolska eskualdeak berrikuntza eta transferentzia teknologikorako ereduak esploratu ditu Euskadin

BasqueTradek hartutako misio hau bat dator agentziak euskal enpresen nazioartekotzea sustatu eta Europako eskualdeekiko lankidetza bultzatzeko finkatua duen helburuarekin.
-

Poloniako Wielkopolska eskualdeko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du aste honetan, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako “WIS-E 4 NET ZERO” proiektu europarraren barruan. Topaketak berrikuntza, ikerketa eta transferentzia teknologikorako jardunbide egokiak ezagutzea du helburu, euskal ekosistemako eragileekin eta Poloniako Wielkopolska eskualdeko Espezializazio Adimenduneko Foroko kideekin harremanak ezartzeaz gain.

Bisitaldia eskualde hartako Mariskalaren Bulegoko Ekonomia Departamentuak bultzatutako ekintzailetza arloko aurkikuntza-prozesuaren barruan antolatu da, berrikuntzan garapen aurreratua duten Europako lurraldeekiko eskualde-arteko ikaskuntza sustatu eta espezializazio adimenduneko eskualde-ekosistema indartzeko asmoz.

Horren harira, misioaren agenda Nagore Bonilla Basque Trade & Investmenteko zuzendari nagusiak euskal ekonomiaren ezaugarriak eta berrikuntza-ekosistema aurkezteko egindako ongietorriarekin hasi da.

Ondoren, Cristina Oyón SPRI Taldeko zuzendariorde nagusiak Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza-politika azaldu ditu, baita ildo estrategiko nagusiak, azkenaldiko ekimenak eta espezializazio adimendunaren inguruko erronkak ere.

Jardunaldiarekin aurrera eginez, BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataforma aurkeztu du Tristan Shedden plataformaren koordinatzaileak. Startupak industria arloko enpresekin konektatzea da plataformaren helburua, fabrikazio aurreratua, adimen artifiziala eta energia jasangarriak bezalako eremu estrategikoetan proiektu pilotuak garatzeko aukera izan dezaten.

Era berean, SPRIko taldeak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) delakoaren funtzionamendua azaldu eta argi utzi du azpiegitura eta zerbitzu teknologikoen sare honen helburua enpresen eraldaketa digitala erraztea dela, bereziki ETEena.

Arratsaldean, ordezkaritza GAIA klusterraren egoitzan izan da, IKT, ingeniaritza eta teknologia aplikatuen arloetako enpresa-elkarte honek bultzatutako ekimenak bertatik bertara ezagutzeko.

Agendari jarraipena emanez, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikora egindako bisitan, gertu-gertutik ezagutu ahal izan dute Zamudioko Tecnalia eta Derioko BIC Bizkaiaren jarduera. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin bilera bat egitea ere aurreikusia dute, euskal ekosistemaren gobernantza eta lankidetza publiko-pribatuak eskualdeko berrikuntzaren sustapenean duen eginkizuna ardatz.

Basque Trade & Investmentek (BasqueTrade) hartutako misio hau bat dator agentziak euskal enpresen nazioartekotzea sustatu eta Europako eskualdeekiko lankidetza bultzatzeko finkatua duen helburuarekin. SPRI Taldearen barruan, BasqueTradek atzerriko inbertsioa erakartzen eta euskal enpresa-sarearen kanpo-proiekzioa errazten lagun dezaketen ekimenak koordinatzen ditu, lurraldeko ekosistema ekonomiko eta instituzionaleko beste eragile batzuen lankidetza estuarekin.

Gainera, Varsovian duen bulegoaren bitartez, aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die merkatu horretan sartu nahian dabiltzan euskal enpresei.

Lotutako albisteak

Euskadik  bere  energia-ekosistema  aurkeztu  die  Japoniako  eta  Kanadako  ordezkaritzei

Euskadik bere energia-ekosistema aurkeztu die Japoniako eta Kanadako ordezkaritzei

Bi herrialdeetako erakunde- eta enpresa- ordezkaritza bat Euskadin izango da aste honetan, itsasoko energia eolikoaren sektorean euskal ekosistemak dituen gaitasunak aztertzeko eta industria-lankidetzarako aukera berriak aztertzeko.

Europako  Batzordeak  ‘Raw  Materials  Mechanism’  aktibatu  du  lehengai  estrategikoak  modu  bateratuan  erosteko
22/04/2026 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak ‘Raw Materials Mechanism’ aktibatu du lehengai estrategikoak modu bateratuan erosteko

Plataforma berri honi esker, enpresek beraien eskaria agregatu ahal izango dute nazioarteko hornitzaileekin harremanetan jartzeko eta material kritikoen hornidura bermatzeko, besteak beste lur arraroak edo baterietarako osagaiak.

Euskal  automozio-sektoreak  Txinan  duen  posizionamendua  indartu  du  fabrikatzaile  elektriko  berrien  gorakadaren  aurrean
21/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal automozio-sektoreak Txinan duen posizionamendua indartu du fabrikatzaile elektriko berrien gorakadaren aurrean

Basque Trade & Investment-ek, Shanghaiko bere bulegoaren bitartez eta ACICAErekin elkarlanean, 18 euskal enpresaz osatutako misio komertzial bat koordinatu du, BYD, Geely edo NIO bezalako fabrikatzaile liderren proiektuak aztertzeko.

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  epea  ireki  dute  nazioarteko  enpresek  bidegabeko  muga-zergen  itzulera  eskatzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek epea ireki dute nazioarteko enpresek bidegabeko muga-zergen itzulera eskatzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP, ingelesezko sigletan) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.