Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 iraila, 2018 Nazioartekotzea Alemania BasqueTrade & Investment Erresuma Batua Errusia Europa Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Irlandako enpresa-ordezkaritza baten bisita jaso du

Bisita hori IMR erakundeak (Irish Manufacturing Research) antolatu du, zeina urtero joaten baita teknologikoki aurreratuak diren Europako eskualdeetara.

 

Bisita hori IMR erakundeak (Irish Manufacturing Research) antolatu du, zeina urtero joaten baita teknologikoki aurreratuak diren Europako eskualdeetara

 

SPRI taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade and Investment) Irlandako enpresa-ordezkaritza baten bisita jaso du egunotan, eta IMR (Irish Manufacturing Research) erakundeak antolatu du bisita hori. IMR urtero joaten da teknologikoki aurreratuak diren Europako eskualdeetara, fabrikazio prozesuei eta 4.0 Industriari buruz gehiago jakiteko. Aurreko urteetan Danimarkan eta Lonbardian (Italia) izan da bisitan.

 

Euskadira asteartean iritsitako Irlandako ordezkaritza horretan, IMRko ordezkariak eta hainbat enpresa eta erakundetako hogei bat ordezkari ere etorri dira. Lehendabizi, Danobatgroup enpresara joan ziren, eta asteazkenean bisitan izan ziren Vicomtech eta Mondragon Taldearen egoitzetan, Mondragon Unibertsitatean eta Ikerlan teknologia-zentroan. Ostegunean, berriz, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko aeronautikako fabrikazio  aurreratuko zentroan izan dira, bai eta parkean bertan kokatutako Roxall Group enpresa farmazeutikoan.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz.

 

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek 100 beka atera ditu nazioartekotzearen arloko profilak prestatzeko
Irakurri gehiago
Australia Basque Trade 19 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik energia berriztagarrien Australiako merkatura zabaldu du bere etorkizuna
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak