Nazioartekotzea
Albisteak 12 Azaroa, 2018

Txinan ezarritako zazpi euskal enpresak jaso dituzte Kunshan-eko sari ospetsuak

Txinako eskualde horren enpresa-jardunaldi handiak bertako eta nazioarteko 200 enpresatako zuzendaritzako kideak elkartu zituen; eskualde horretan dago, hain zuzen, Mondragon Taldearen enpresa-parkea
-

 

Txinako eskualde horren enpresa-jardunaldi handiak bertako eta nazioarteko 200 enpresatako zuzendaritzako kideak elkartu zituen; eskualde horretan dago, hain zuzen, Mondragon Taldearen enpresa-parkea

 

Txinan ezarritako zazpi euskal enpresak jaso dituzte urteko enpresa-saririk garrantzitsuenak Kunshan eskualdean, Mondragon Taldearen enpresa-parkea dagoen tokian. Azaroaren 7an eman ziren sariak, Kunshan eskualdeko Qiandeng hiriko enpresa-jardunaldi handian. Ekitaldian izan zen Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren (Basque Trade & Investment) Txinako bulegoko zuzendaria, Mikel Yang, erakundeetako hainbat ordezkarirekin batera.

 

Qiandeng hiriko alkatetzak antolatu zuen jardunaldia, eta Kunshaneko alkateordea izan zen buru. Ekitaldian parte hartu zuten, halaber, Kunshan eskualdeko tokiko agintariek eta inguru hartan ezarrita dauden nazioarteko eta tokiko 200 enpresa baino gehiagoren zuzendaritzako kideek ere.

 

Hauek izan ziren urteko enpresa-sari garrantzitsuenak jaso zituzten euskal enpresak: High Quality Top 10 Development Enterprise Award atalean, Gestamp Kunshan, Fagor Ederlan Kunshan eta Batz Kunshan; Top 10 Smart Manufacturing Demonstration Enterprise Award saria, berriz, Gestamp Kunshan eta Orkli Kunshan enpresek irabazi zuten; Orkli Kunshan-ek jaso zuen Top Ten Transformation Upgrade Innovation and Development Enterprise Award saria; Top Ten Most Growing Enterprise Awards atalean, Fagor Ederlan Kunshan, Gestamp Tooling Kunshan eta Mondragon Assembly Kunshan enpresek jaso zuten saria, eta Ormazabal Kunshan-ek jaso zuen Top 10 Focus on Talent & Use Talent Award saria.

 

Oraingoan, bestalde, proiektu eta inbertsio berriak sinatzeko ekitaldi handi bat egin zen Qiandeng-en (Kunshan-eko eskualdea, Jiangsu probintzia). Proiektu horien artean dago Mondragon Assembly Kunshan-en ekoizpen-linearen teknologia eraldatzeko eta modernizatzeko proiektua, bai eta Gestamp Tooling Kunshan-en hotzetako estanpaziorako linearen teknologia eraldatzea eta modernizatzea ere.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziaren zuzendariak, Kunshan-eko alkateordeak, Alderdi komunistaren Qiandeng-eko batzordeko idazkariak eta Qiandeng-eko alkateak inauguratu zuten Qiandeng-eko proiektu estrategikoak abian jartzeko zeremonia handia.

Lotutako albisteak

Jauregiren  hitzetan,  “oraindik  aukera  dago  Estatu  Batuekin  merkataritza-akordio  ona  lortzeko”
09/07/2025 Nazioartekotzea

Jauregiren hitzetan, “oraindik aukera dago Estatu Batuekin merkataritza-akordio ona lortzeko”

Pradales Lehendakariaren mezua berretsi du: Euskadi prest dago joan den otsailetik Trumpen muga-zergen mehatxuari aurre egiteko.

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Eusko  Jaurlaritzak  Tzitzikostas  komisarioaren  aurrean  defendatu  du  eskualdeek  automobilgintzaren  sektorearen  eraldaketan  duten  funtsezko  zeregina

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian

Euskal  enpresek  Marokoko  automobilgintza  sektorea  esploratu  dute  web-mintegi  batean
16/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta

Euskadik  eta  Australiak  harremanak  estutu  dituzte  industriaren  eta  energiaren  arloan

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
10/06/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.