Mondragon Taldearen enpresa-parkea dagoen konderriko alkateordea euskal ordezkaritzarekin elkartu da
Kunshan konderriko Qiandeng herriko alkateordeak (Txina) bisita egin berri du SPRI Taldean sartuta dagoen Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren kanpo-sarearen bulegora (Basque Trade and Investment). Euskadik enpresa-harreman estua du eskualde horrekin. Mondragon Taldeak bere enpresa-parkea duen konderriko alkatetza dago Quiandeng herrian. Hamar urte baino gehiago dira Eusko Jaurlaritzak harreman estua duela alkatetza honekin.
Hain zuzen, Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak otsailean eta Javier Zarraonandia Industriako sailburuordeak maiatzean egindako bisiten ordaina izan da oraingo hau. Azken bileraren ondoren, erakundeen arteko bisiten maiztasuna areagotzea adostu dute. Hiri horretako enpresa-parkean dauden euskal enpresekin duten eguneroko harremanari gehituko zaizkio bisita horiek.
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia aurten sortu da, Eusko Jaurlaritzak alor honetan dituen gaitasunak eta aktiboak integratzeko eta sendotzeko, eta, hartara, bere ekintzen eraginkortasuna, kalitatea eta irismena sendotzeko. Horrela, nazioartekotzeko programen eta zerbitzuen arteko sailkapen funtzionala ezabatzen da, eta enpresen behar jakinetara hobeto egokitzeko aukera ematen da.
Basque Trade-k, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, B2B bilerak egiteko aukera...Leer más
PartekatuKunshan-eko Qiandeng hiriko agintariek “Qiandeng-en kokatutako atzerriko 10 enpresa onenen 2019ko...Leer más
PartekatuNazioartekotzeko Euskal Agentziaren Adimen Lehiakorreko Unitateak eginiko hogeita bosgarren...Leer más
PartekatuEnergia eolikoaren euskal sektoreak energia berriztagarrien arloan duen lidergoa erakutsiko du...Leer más
PartekatuSPRI Taldearen enpresen nazioartekotzerako euskal agentziak, Basque Trade & Investment-ek,...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?