Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 Azaroa, 2018 Nazioartekotzea Afrika eta Ekialde Ertaina BasqueTrade & Investment Maroko

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Hegoafrikaren enbaxadorearen bisita jaso du

Afrikako herrialdearen ordezkariak euskal enpresa batzuk bisitatuko ditu aste honetan

Afrikako herrialdearen ordezkariak euskal enpresa batzuk bisitatuko ditu aste honetan

  

Hegoafrikak Madrilen duen enbaxadorea, L. S. Ngoyama, euskal enpresa batzuk bisitatzen ari da aste honetan, eta ostegunean Euskadiko Nazioartekotze Agentzia -Basque Trade & Investment (SPRI Taldearen barruan dago) bisitatu du. Gainera, agentziako kontseilari delegatuak, Ainhoa Ondarzabal-ek bilera izan du berarekin, erakunde publikoak Bilbon duen egoitzan.

 

Carlos Lerchundi Euskadin akreditatutako Hegoafrikaaren kontsulak eta Alicia Segura Hegoafrikaren Madrilgo enbaxadako marketin-aholkulariak ere parte hartu dute bilera horretan.

 

Ostegunean, Gamesaren egoitza ere bisitatu du Bizkaiko Parke Teknologikoan, eta arratsaldean Tecnalia zentro teknologikora joango da. Ostiralean, Mondragon Taldearekin du hitzordua.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dituen gaitasunak eta aktiboak bateratzeko eta sendotzeko, eta, hala, bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena indartzeko. Hala, desagertu egin da nazioartekotze-programen eta -zerbitzuen arteko banaketa, eta eskaintza egokituagoa dago orain enpresen behar zehatzetara.

 

Agentziaren kanpo-sarea 70 herrialdetan baino gehiagotan hedatuta dago, eta mundu osoan 15 bulego propio eta 60 aholkularitik gora ditu.

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak