Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 27 apirila, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Asia eta Ozeania

Japoniako automozio-industria. Sektorea-Herrialdea txostena

Japonian negozioak egiteko estrategia onena da ingurunea ezagutzen duen tokiko ordezkari edo bazkide bat izatea
Informe Japón Automoción

Basque Trade & Investment, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat argitaratu du Japoniako automobilgintzaren sektoreko osagaien merkatuari buruz.

Txosten honek xeheki aztertzen ditu datu ugari, eta horregatik ezinbesteko tresna izango da merkatura hurbiltzeko eta merkatuan posizionatzeko estrategiak lantzeko.

Automobilgintzaren industria oinarrizko zutabe bat da Japoniako ekonomian. Oso industria berritzailea da eta teknologiak bultzatua. Ibilgailu hibridoen produkzioa goraka doa Japoniako eta mundu osoko merkatuan, eta berdin gertatuko da laster ibilgailu elektrikoekin.

Baina Asiako beste merkatu batzuei gertatzen zaien bezalaxe, Japoniako merkatuaren ezaugarri nagusietako bat da atzerriko enpresentzat ez dela erraza  bertan harremanak egitea eta tokiko agenteekin erabakiak hartzea.

Hala, Japonian negozioak egiteko estrategia onena da ingurunea ezagutzen duen tokiko ordezkari edo bazkide bat izatea, eta gero harreman iraunkor bat garatzea bidea zabalduko duena eskala handiagoko lankidetza bat sendotzeko. Aipatzekoa da Japoniako player-ek ordezkaritza zabala dutela automobilgintza sektoreko beste eskualde garrantzitsu batzuetan, hala nola Ipar Amerikan edo Europan, eta hori lagungarri izan liteke euren jatorrizko herrialdetik kanpo harreman berriak sortzeko.

Deskargatu Laburpen Exekutiboa HEMEN 

Euskal enpresek txosten osoa eskuratu ahal izango dute, hala eskatuz gero. Txostena jasotzeko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: mzarraonaindia@basquetrade.eus

2304-BasqueTrade-Japon-informe-AUTO-resumen-ejecutivo

Lotutako albisteak

Sector Eólico en Polonia 6 ekaina, 2023 Basque Trade & Investment
Poloniako energia eolikoaren txostena, ekaina 2023.
Irakurri gehiago
Industria Eeroespacial Brasil 30 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
Ohar teknikoa Brasilgo sektore aeroespazialari buruz – Maiatza 2023
Irakurri gehiago
Turquía Máquina Herramienta 18 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
Turkiako makina-erremintaren sektoreari buruzko ohar teknikoa
Irakurri gehiago
9 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
Ohar teknikoa: Gailu medikoen merkatu japoniarra
Irakurri gehiago
Ferias Automoción Alemania USA EEUU 3 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
Alemanian eta Estatu Batuetan egindako bost automozio-azokari buruzko txostenak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak