Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 iraila, 2023 Basque Trade & Investment Berrikuntza Nazioartekotzea Alemania Europa Polonia eta Ukrainia Zutaz mintzo (gara)

Forest Trafic-en panelak, liderrak estatu mailan

Euskal enpresak ia hiru hamarkadako ibilbidea du, eta taula teknikoetan, kontratxapatuetan eta amaitutako piezetan espezialista da
Forest Trafic muestras

Forest Trafic Zornotzan (Bizkaia) egoitza duen enpresa da, eta bertako langile guztiak kontratxapatutako taulen fabrikatzaile eta banatzaile espezialistak dira. Gaur egun, 27 urteko ibilbideak bermea ematen dion euskal konpainia hau liderra da nazio mailan bere hiru negozio-ildo nagusietan: bukatutako piezen fabrikazioan, taula teknikoen diseinuan eta fabrikazioan, eta arestian aipatutako taula kontratxapatuen banaketan. 

Forest Trafic-en izakinak 2.000 metro kubiko taula kontratxapatu baino gehiagokoak dira, eta horrek ekarri du biltegia Iberiar penintsula osoko indartsuenetako bat izatea produktu horri dagokionez. 

Taula teknikoen fabrikazioaren arloan, Zornotzan egoitza duen konpainiak bezeroek eskatzen duten neurrira diseinatzen eta fabrikatzen du, beti haien beharretara egokitzen baita. Horretarako, arreta eta ardura bera eskaintzen die alderdi estetikoei zein teknikoei. 

Pieza bukatuak fabrikatzeko eta erantzun onena emateko eta bezeroak asebetetzeko – horiek produktuak bukaera-fase ertainetan edo guztiz bukatutakoetan behar izan ala ez –, Forest Trafic-ek horretarako prestatuta dauden punta-puntako makinarik onenak erabiltzen ditu. 

Ia 30 urteko historian, euskal enpresak hainbat proiektu gauzatu ditu, ez bakarrik nazio mailan, baita nazioartean ere. Izan ere, bi urteko jarduera nahikoa izan zen Forest Trafic Portugalgo merkatuan kokatzeko, eta hamar urte geroago bere jarduera-eremua Europako herrialde gehiagotara hedatzea lortu zuen. Gaur egun bezeroak ditu Frantzian, Italian, Holandan, Alemanian, Belgikan, Polonian eta Danimarkan.

 

Enpresari buruzko informazioa:
Forest Trafic S.L., Zornotzan kokatua (Bizkaia) eta 30 urte baino gehiagoko esperientziaduna, nazio mailan liderra da azken belaunaldiko taula teknikoen, kontratxapatuen eta pieza bukatuen diseinuan, fabrikazioan eta banaketan. Urtean 11 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa eta mundu osoan banatutako 350 bezero baino gehiago izanda, azken belaunaldiko makineriari esker, bezeroen beharrak ase ditzake, bai erabat bukatutako produktuekin, bai tarteko faseetan daudenekin. 

forest-trafic.com

Forest Trafic locomotora

Lotutako albisteak

EU Business Hub 24 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
EB enpresa berritzaileen bila dabil Japonian eta Hego Korean misio komertzialak egiteko
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta 21 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTradek makina erremintako euskal enpresak gidatuko ditu AEBetako merkatuan sartzeko
Irakurri gehiago
SELECT USA SPRI BT&I 14 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
SelectUSA Investment Summit-ek Estatu Batuetako merkatuan ezartzeko gakoak eskainiko dizkie euskal enpresei
Irakurri gehiago
B-Women 13 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen parte-hartzea sustatzen du
Irakurri gehiago
MOU CORFO CHILE 13 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Txilek enpresen arteko lankidetza indartu dute Ulermen Memorandum berria sinatuz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak