Ingeteam euskal enpresak Afrikako herrialde horretan hiru azpiestazio elektriko abian jartzeko ekipoak fabrikatu ditu
Potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam enpresa bizkaitarrak Malawiko Elektrizitatea Sortu, Igorri eta Banatzeko Estatuko Konpainiaren (ESCOM) eskaera baten esleipena lortu du, Afrikako herrialde horretan hiru azpiestazio elektriko abian jartzea ahalbidetuko duen kontrol eta segurtasun sistema osoa instalatzeko.
Proiektu hau ESCOMek herrialdeko azpiestazio elektrikoak eraiki eta birmoldatzeko eta energia-horniduraren kalitatea hobetzeko egin duen 5 milioi eurotik gorako inbertsioari atxikita dago.
Ohar baten arabera, urtarrilaren amaieran, Afrikako erakudearen ordezkariek Ingeteamek Zamudioko Teknologia Parkean dituen instalazioak bisitatu zituzten, ekipoen babes eta kontrolari buruzko saiakuntzak egiteko. Ekipo horiek Malawin daude dagoeneko, instalatzeko zain.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?