Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 uztaila, 2018 Nazioartekotzea Alemania BasqueTrade & Investment Erresuma Batua Errusia Europa Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia Errusiara joan da hango errealitate ekonomikoa ezagutzera

Une honetan 21 euskal enpresa daude Errusian kokatuta

 

Une honetan 21 euskal enpresa daude Errusian kokatuta

 

SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziako (Basque Trade & Investment) ordezkaritza bat bisitan joan da Errusiara, lehen eskutik ezagutzeko hango errealitate ekonomikoa. Une honetan 21 euskal enpresa daude Errusian.

 

Euskal ordezkaritza Mondragon Taldearen delegazioan izan da eta bisitaldi bat egin du Kaluga hirira, Errusiako automozioaren industria-gune handi batera, hantxe baitauzkate  euren produkzio-lantegiak Wolkswagen, Volvo eta PSA bezalako multinazional garrantzitsuek. Kaluga hirian Gestamp eta Gescrap euskal enpresak bisitatu dituzte.

 

Bere bidaia biribiltzeko, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak bisita bat egingo du Errusiako federazioaren Merkataritza Ganberara eta Moskuko Merkataritza Ganberara.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz. Agentzia horrek 22 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an eta profesionalen talde bat esleituko zaio, 30 profesional egongo direlarik egoitza nagusian eta 19 Kanpo Sarean.

 

Lotutako albisteak

Global Training Bekak 16 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Epea irailaren 13ra arte luzatu da: Global Trainingek euskal gazteentzako nazioarteko esperientzia bultzatzen du
Irakurri gehiago
Energy Trasnmission 9 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Australiak trantsizio energetiko ordenatua ziurtatzeko bide orria argitaratu du
Irakurri gehiago
BEINT Apertura 8 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BEINT nazioartekotze-beken programak ikasturte berria hasi du
Irakurri gehiago
4 uztaila, 2024 Nazioartekotzea
60 herrialde baino gehiagoko laborategiek IDM Testen teknologia erabiltzen dute
Irakurri gehiago
3 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTrade-k automobilgintzaren nazioarteko merkatuko azken berrikuntzak aurkeztu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak