Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 abendua, 2018 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Euskadiko 250 bat enpresak jaso dute Nazioartekotze Agentziaren aholkularitza bederatzi herrialderi buruz

Hitzordu pertsonalizatuak antolatu zituen azaroan erakunde publiko horrek bere kanpoko sarearen eta zenbait konpainiaren artean, atzerriko negozioei buruzko laguntza eta informazioa eskaintzeko

Euskadiko 250 bat enpresak jaso dute SPRI Taldeko Euskadiko Nazioartekotze Agentzia-Basque Trade & Investmenten aholkularitza pertsonalizatua beren negozioak bederatzi herrialde hauetan gara edo koka ditzaten: Estatu Batuak, Txile, Mexiko, Kolonbia, Italia, Txekia, Errusia, Txina eta India. Agentziak bederatzi herrialde horietan dituen bulegoetako ordezkariak enpresa horietakoekin elkartu ziren azaroan, euskal konpainiei laguntzeko hark dituen zerbitzuen berri emateko: martxan dauden proiektuetarako aholkularitza, ideiak garatzeko laguntza, enpresa bakoitzaren premietara egokitutako negozio-planak eskaintzea…

Batez beste 25 eta 30 enpresarekin bildu zen Euskadiko Nazioartekotze Agentziako bederatzi bulego horietako bakoitza azaroaren 12, 13, 19 eta 20an, Bilboko egoitzan. Bulegoetako arduradunek diru-laguntzei buruzko informazioa eman zuten, baita herrialde bakoitzeko merkatuaren gaineko zenbait datu ere. Arduradunek adierazi dutenez, enpresa askok ez dakite, oraindik ere, zer zerbitzu eskaintzen dituen Euskadiko Nazioartekotze Agentziak.

Jardunaldien barruan, bisitaldiak ere egin zituzten herrialde horietan diharduten enpresetara; zehazki, 84. Interes berezia adierazi dute euskal enpresek herrialde hauekiko: Txile, Kolonbia, Estatu Batuak, Mexiko, Txina eta Txekiar Errepublika. Zenbait sektoretan dihardute enpresa horiek, industrian batez ere. Ezaugarri bat partekatzen dute konpainia horiek guztiek: ideia zehatzak dituzte nazioartekotzeari buruz, bai herrialdeari, bai merkatu-motari dagokionez.

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak, Mundura Begirak, Intergunek eta Basquetrade International Meetingsek hainbatean behin antolatzen dituzte horrelako jardunaldi komertzialak, non  agentziako zuzendariek, atzerriko bulegoetako arduradunek eta aholkulariek esku hartzen baitute. Beraz, urte osoan dihardu atzerriko sareak euskal enpresen zerbitzura.

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dituen gaitasunak eta aktiboak bateratzeko eta sendotzeko, eta, hala, bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena indartzeko. Horrenbestez, ezabatu egin da nazioartekotze-programen eta -zerbitzuen arteko sailkapen funtzionala, eta enpresen premia zehatzetara hobeto egokitzeko aukera dago orain.

Agentziako kanpo-sarea 70 herrialde baino gehiagotan hedatzen da, eta mundu osoan 15 bulego eta 60 aholkulari baino gehiago ditu.

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak