Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 Azaroa, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Asia eta Ozeania

Euskadi, Hiri-Birsokuntzan eta Garrio Publikoetan nazioarteko erreferente

Japonia, munduko hirugarren ekonomia eta munduko herrialde industrial eta teknologikoki aurreratuenetako bat, oso merkatu interesgarria da euskal industriarentzat
AICHI Prefectura Euskadi

AICHItik etorritako ordezkaritza japoniar bat euskal erakunde eta enpresak bisitatu ditu, hirien garapenerako eta bizi-kalitaterako estrategiak ezagutzeko helburuarekin.

‘Euskadi – Japonia 2023’ ekimenaren barruan, aurten bi herrialdeen arteko harremanak ikusaraztea eta sendotzea helburu duena, eta, bereziki, ‘Euskadi-Basque’ Japonian  sustatzea, egunez egun, bi herrien ezagutza eta ulermena indartzen da, era guztietako jarduerak garatuz: instituzionalak, enpresakoak, sozialak, kulturalak, hezkuntzakoak, gastronomikoak eta turistikoak.

Harreman horiek lankidetza estuak garatzera zabaltzen dira, enpresa-mundurako interes handia duten proiektu sozioekonomiko berriak abian jartzea eta sendotzea errazteko. Proiektu horiek SPRI Taldeko eta Basque Trade & Investment-eko talde profesionalek bultzatzen eta laguntzen dituzte.

Horren adibide, egun hauetan Japoniako ordezkaritza berri baten bisita jaso dugu; oraingo honetan, Aichi Prefekturako Batzarraren ordezkariak izan dira Euskadin, Hiri- Birsorkuntzarekin eta Garraio Publikoekin zerikusia duten erakunde eta enpresen ezagutzan eta harremanetan sakontzeko asmoz.

Bisita desberdinen artean, delegazioak bilerak egin zituen Bilbao Udala, Donostiako Sustapena eta Donostia Futurako arduradunekin, eta, non hiriburuek haien eraldaketan eta kudeaketan izandako esperientzia ezagutu zuten; IDOM ingeniaritza-arkitekturaren ekarpena, kasu zehatzetan, hala nola Guggenheim Museoan, Bizkaia Dorrean, Euskalduna Jauregian, San Mamesen, Miribillan…; Guggenheim Museoa bera Bilboko errenazimendu artistiko, arkitektoniko eta sozialaren erreferente gisa; Tecnalia eta hiri-garraioaren sektorerako euskal konponbideak.

 

Japonia, lehentasunezko herrialdea Euskadirentzat

Japonia lehentasunezko herrialdea da ‘Euskadi Basque Country 2025 Estrategian’. Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak areagotu egin dira azken urteotan; merkataritza-fluxuei euskal gastronomiak Japonian duen posizionamendua gehitu behar zaie, edo Japoniako kulturak Euskadin eta euskal kulturak Japonian sortzen duen interesa. Instituzioei dagokionez, Euskadik Fukushima eta Mie prefekturekin ‘Elkar Ulertzeko Memorandumak’ sinatu ditu.

Japonia, munduko hirugarren ekonomia eta munduko herrialde industrial eta teknologikoki aurreratuenetako bat, oso merkatu interesgarria da euskal industriarentzat. Horren erakusgarri da azken hamarkada honetan herrialde honekin garatzen ari den jarduera gero eta handiagoa, instituzionala zein pribatua, bereziki sektore estrategikoetan, hala nola automobilgintzan edo energia berriztagarrietan.

AICHI Prefectura Euskadi

Lotutako albisteak

Global Training Bekak 16 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Epea irailaren 13ra arte luzatu da: Global Trainingek euskal gazteentzako nazioarteko esperientzia bultzatzen du
Irakurri gehiago
Energy Trasnmission 9 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Australiak trantsizio energetiko ordenatua ziurtatzeko bide orria argitaratu du
Irakurri gehiago
BEINT Apertura 8 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BEINT nazioartekotze-beken programak ikasturte berria hasi du
Irakurri gehiago
3 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTrade-k automobilgintzaren nazioarteko merkatuko azken berrikuntzak aurkeztu ditu
Irakurri gehiago
Tech Day 3 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Automozioaren euskal sektorea negozio-aukera berriak aztertzen ari da Txinan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak