EUPFk aukera ematen die enpresei NBEren hornitzaile bihurtzeko
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak EB-Nazio Batuen Erosketa Foroan parte hartzeko gonbita egin die euskal enpresei.
Apirilaren 1 eta 2an EUPF – European Procurement Forum ekitaldiaren 16. edizioa egingo da New Yorken, zeinaren helburua baita Europar Batasuneko enpresa-sareari negozioak egiten laguntzea Nazio Batuetako organismoekin. SPRI taldean integratutako Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak euskal enpresak animatu nahi ditu foro horretan parte hartzera, aukera paregabea baita NBEren ondasun eta zerbitzu hornitzaile bihurtzeko.
Deialdia zabalik egongo da otsailaren 28ra arte European Procurement Forum-en atarian. Ekitaldian izango da Jurdana Izaguirre, Basque Trade & Investment USA bulegoko zuzendaria, eta NBko adituen hitzaldiak eskainiko dira hainbat gairi buruz: logistika eta garraioa, hondakinen kudeaketa eta energia sorkuntza, IKTak eta zibersegurtasuna, eraikuntza, ingeniaritza, saneamendua eta ur arazketa. Bi egun horietan, hautatutako konpainiek bakarkako bilerak egin ahal izango dituzte NBEko hainbat organismorekin, besteak beste, UNICEF, UNPD, UNOPS eta Munduko Bankuarekin.
ICEXek New Yorken duen Bulego Ekonomiko eta Komertzialak jarduera osagarriak antolatuko ditu Estatutik parte hartzen duten enpresentzat, foroak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatzeko. Gainera, erregistratzen diren konpainiek hiru webinar egin ahal izango dituzte ekitaldiaren aurretik, gehiago jakiteko NBEren lizitazioei buruz. Deialdiaren helburu nagusia da Nazio Batuetako agentzia desberdinek eskaintzen dituzten kontratazio-aukeren berri ematea euskal enpresei.
2017an, NBen kontratazio merkatua 18,6 milioi dolarrekoa izan zen guztira, aurreko urtean baino %5 handiagoa. Espainiako 748 enpresak 87,8 milioi dolarreko kontratuak eskuratu zituzten, guztizkoaren %0,53. NBEren hornitzaileen herrialdekako zerrendan Espainia urrun dago Frantzia edo Italia bezalako herrialdeetatik, zeintzuek %3,7 eta %1,8ko merkatu-kuotak baitituzte, hurrenez hurren. Espainiako enpresek sektore hauetan lortu zuten bolumen handiena 2017an: Ingeniaritza, Ikerketa eta Zerbitzu Teknologikoak, Elikagaiak eta Edariak, eta Garraioa eta Biltegiratzea.
Basque Trade & Investments – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak deialdi bat luzatu die NBEko antolakundeekin harremanak egin nahi dituzten euskal enpresa guztiei, ez diezaioten ihes egiten utzi aukera honi. Deialdi hau -non SPRI Taldeak parte hartzen duen- ICEX España Exportación e Inversiones agentziak bultzatu du New Yorken duen Bulego Ekonomiko eta Komertzialaren bitartez eta EXTENDAren laguntzarekin.
Lotutako albisteak

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai
Basque Trade & Investmentek euskal enpresen eskura jarri ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian egindako bi txosten, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak

Euskadik eta Japoniak lankidetza sendotu dute berrikuntza teknologikoan eta energia berriztagarrietan
Euskadik Japoniako Mie prefekturako ordezkaritza baten bisita jaso du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak esploratzeko asmoz

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Ukrainako susperraldi ekonomikoa, Bruselan eztabaidagai
Bertaratutako erakundeen artean egon da SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) enpresak nazioartekotzeko euskal agentzia

Euskadik eta Egiptok bien arteko lankidetza ekonomikoa indartu dute Egiptok Espainian duen enbaxadorearen bisitarekin
Ehab Badawi agintari nstituzionalekin eta euskal enpresa-sektorearen ordezkariekin bildu da aste honetan inbertsio eta lankidetzarako aukera berriak esploratzeko asmoz

Imanol Pradales lehendakariaren arabera, muga-zerga berrien aurrean, “ezinbestekoa da Europak ahots bakarrarekin erantzutea
Enpresek izan ditzaketen zalantzak argitzeko eta araudi berriak nola aplikatuko diren eta haien produktu eta merkatuetan zer eragin izan dezakeen jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko eta izan ditzaketen zalantzak argitzeko diseinatutakoarreta goiztiarreko zerbitzua-Helpdesk zabaldu du SPRI Taldeko Basque Tradek. Zerbitzuak telefono-zenbaki bat eta arreta emateko formularioa ditu, eta dagoeneko hasi da...

AEBk ezarritako arantzel berriak direla eta, euskal enpresei arreta goiztiarra emateko zerbitzua
Enpresa arloko helpdesk berri hau zure zalantzak argitzeko eta zure produktu eta merkatuetan nola eragin dezaketen eta araudi berriak nola aplikatuko diren jakiteko orientazio pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuta dago.

Euskadik Txinan finkatutako euskal enpresen babesa indartu du Kunshanera egindako bisita baten bidez
Bisita honek Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-sektorearen alde hartu duen konpromisoa indartu du euskal enpresen lehiakortasuna Txinakoa bezalako merkatu garrantzitsu batean bermatzeko, lurraldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak diren hornidura-kateen oinarriak sendotuz

Euskadik Europako energia-sektorean duen presentzia indartu du ‘Power Connect Energy Summit’ delakoaren bidez
100 erakustoki, 35 panel, 130 speaker. Poloniako energia-sektore osoa: Euskadiko sektore eolikoaren balio industrial eta teknologikoaren katea posizionatu eta Polonian duen presentzia indartzeko.