Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 maiatza, 2018 Nazioartekotzea

Euskal enpresek aukera dute 1.250 milioi euroko 10 proiektutan parte hartzeko Latinoamerikan

Eusko Jaurlaritzak “Basque Country Lizitazioak” plataformaren bigarren edizioa aurkeztu du. Plataforma horrek enpresei laguntzen die nazioarteko lizitazio handietan parte hartzen.

Eusko Jaurlaritzak “Basque Country Lizitazioak” plataformaren bigarren edizioa aurkeztu du. Plataforma horrek enpresei laguntzen die nazioarteko lizitazio handietan parte hartzen.

Euskal enpresa bat hiru lizitazioren esleipendun izan zen lehen edizioan.

“Lantaldea indartuko dugu enpresengandik hurbilago egoteko” jakinarazi du Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak

 

Euskal enpresa askok ez dakite nolako aukerak dakartzaten proiektu multilateralek, hots, Munduko Bankuak eta Amerika arteko Garapenerako Bankuak (BID) sustatutakoek. Euskadiko konpainiei laguntzeko asmoz, iaz Eusko Jaurlaritzak tresna bat sortu zuen, “Basque Country Lizitazioak” plataforma, zeinaren helburua baita euskal enpresei laguntzea nazioarteko funtsek bultzatzen eta finantzatzen dituzten nazioarteko lizitazio handietako proiektuetan parte hartzen. Plataforma horri esker, euskal enpresa bat esleipendun izan zen hiru lizitaziotan.

SPRI Taldeak Bilbon duen egoitzan eginiko jardunaldi batean aurkeztu da enpresei laguntzeko tresna honen bigarren edizioa, non esan baita euskal enpresek aukera dutela 1.250 milioi euroko proiektuetan parte hartzeko Argentinan, Kolonbian eta Mexikon. Guztira 40 enpresak parte hartu dute topaketan, iazko edizioan baino 15 gehiagok.

Javier Zarraonandia Industria sailburuordeak eman dio hasiera jardunaldiari, eta datu gisa azpimarratu du euskal enpresa batek nazioarteko hiru lizitazio irabazi zituela Basque Country Lizitazioak plataformaren lehen edizioan. “Lantaldea indartuko dugu enpresengandik hurbilago egoteko” jakinarazi du sailburuordeak. Enpresen helburu nagusia negozioa handitzea den arren, Zarraonandiak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak beste helburu bat ere baduela: “enpresek horrelako lizitazioetan parte hartzeko errespetatu behar dituzten joko-arauak ikastea. Zenbat eta esperientzia gehiago, orduan eta laguntza gutxiago beharko duzue guregandik” nabarmendu du.

Agustin Arostegik, SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziako (Basque Trade & Investment) arduradunak, esan du Basque Country Lizitazioak plataformaren helburua dela enpresei nazioartekotzen laguntzea, eta jakinarazi du balitekeela urrian bidaia bat antolatzea Washingtonera euskal enpresekin, beren teknologiak aurkeztu ditzaten.

Alberto Gavinek -hau ere Basque Trade & Investment agentziako kidea- sakonago azaldu ditu “Basque Country Lizitazioak” plataformaren zerbitzuak, zeina bat baitator Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020 Nazioartekotze planarekin.  “Asmoa da euskal enpresek merkatu multilateral batean parte har dezatela, oso erakargarria delako, eta euskal enpresa-sare osoa nazioartekotzea”.

Gavin-ek aipatu du plataformaren zeregina ez dela bakarrik lizitazioak identifikatzea, balio erantsi bat eskaini nahi baitu “proiektuak sasoiz identifikatuz eta enpresak organismo lizitatzaileei aurkeztuz. Horrela, organismoek lizitazioak plazaratu baino lehen ezagutzen dituzte enpresak”. Esan du negozio multilaterala “bide paregabea dela enpresen nazioartekotzea sustatzeko. Arriskuak desagertu egiten dira bankuek ordainketak bermatzen dituztelako, eta egonkortasun handiko negozioa da”. Aipatu du BIDen eta Munduko Bankuaren proiektu-sortak 62.000 milioi eurotik gorako balioa duela.

“Basque Country Lizitazioak” plataformak laguntza ematen du proiektuak hautatzeko, eta gero “proiektua egingo den tokira joaten gara, ezagutu gaitzaten eta Gobernuaren abala eskaintzeko. Basque Country marka posizionatzen dugu. Konfiantzazko espazioak lortzen ditugu, non informazioa azkarrago transmititzen baita”.

Laburbilduz, “doako plataforma bat da eta zerbitzu bikoitza eskaintzen die enpresei: aurretiazko posizionamendua eta tokian tokiko bazkideak bilatzeko laguntza”.

DFIko (duela 26 urtetik nazioarteko lizitazioetan parte hartzen laguntzen duen erakundeko) zuzendari Emilio Bungek jakinarazi duenez, Munduko Bankuak bere inbertsioak handitu ditu 50.000 milioi eurotik 83.000 milioi euroraino. Eta hainbat aholku eman ditu enpresentzat. “Garrantzitsuena da ondo ezagutzea Munduko Bankuaren eta BIDen lizitazio arauak. Lizitaziora aurkezten den lantaldeak orekatua izan behar du. Funtsezkoak dira metodologia eta langileak”. Izan ere, bi alderdi horiek ematen dute lehiaketa irabazteko puntuen erdia baino gehiago.

Bungek adierazi duenez, “hurrengo 12-18 hilabeteetako negozio aukerak identifikatzen dira, eta gero atzemate-estrategiari ekiten zaio”. Proiektu multilateraletan sartzeak ateak zabal ditzake beste negozio batzuetarako. Adibide bezala jarri du Aisa (Argentinako uren erakundea) enpresaren kasua, zeinak 200 milioi jasotzen baititu bi banku multilateraletatik, “baina beste 500 milioiko aurrekontu propioa du obretarako, aholkularitzarako, e.a.”.

Lujza Richterovak, DFIko kudeatzaile seniorrak, hizpide izan ditu plataformak 2017an zehar landu dituen 12 proiektuak, horietatik bederatzik jasotzen dutelarik BIDen finantzaketa. Besteak beste, aipatzekoa da Buenos Aires uholdeetatik babesteko proiektua, 150 milioi euroko inbertsioa duena. Ez dira oso obra konplexuak, eta bere baitan hartzen dituzte ingeniaritza kontratuak, obra gainbegiraketa, alerta goiztiarreko sistemak…”.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak