Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago, zutaz mintzo (gara) SPRI taldearen gure kanaletan
Zure proiektuan interesa dugu, eta badakigu beste enpresa batzuek ere badutela. Emaguzu zu pixka bat hobeto ezagutzeko aukera, eta guk bilatuko ditugu proiektua posizionatzen laguntzeko kanalik eraginkorrenak.
Sustapen hauek eragin handia izango dute zure enpresan.
Posiziona ezazu zure proiektua
Segmentatutako inguruneetan eta aurretiko interesarekin
Bizkorra da
Eta komunikazioaren eragina oso garrantzitsua
Orain eta produktu berriak dituzunean
Ondo ezagutzen ditugu enpresa euskaldunak eta badakigu zer jaso nahi duten
SPRI Taldea: Euskal enpresa-ehuneko erreferentziazko kanalak
SPRI Taldea enpresa euskaldunen lehiakortasuna ezagutarazi, lagundu eta sustatzeko bokaziotik jaio zen, gero eta esparru globalizatuago batean. Komunikazio-ekipoan arin egiten dugu lan eta egunero eguneratzen dugu gure ezagutza honakoen gainean: enpresa-ehuna, osatzen duten sektoreak eta enpresek dituzten kezkak eta beharrak.
Ezagutza horrek aukera ematen digu enpresa bakoitzari interesatzen zaizkion segmentuetan eragina izateko. Gure kanal digitalek bozgorailu indartsu baten moduan egiten dute lan. Gure tresnak euskal enpresa-ehunaren sendotasuna irudikatzeko erreferentziazko puntua dira, baita gune komertzialak ere; bertan ezagutarazi daitezke enpresen ekimen berriak eta finkatzen eta sortzen dira negozio guztiak.


Bai enpresek, bai ekosistemako gainerako eragileek konfiantza dute SPRIrengan eta izen ona ematen digute
SPRI Taldeak erreferente izan nahi du Euskadiko enpresentzat, bere ezagutzari, irismenari eta autoritateari esker. Gure webgune nagusiak 30.000 bisitari baino gehiago ditu hilean, newsletterrak 60.000 harpidedun ditu eta gure sare sozialei dagokienez, 20.727 jarraitzaile ditugu Linkedinen eta 17.000 gainerako sare sozialetan.
Zure proiektuaren berri ematera ondoen egokitzen den formatua
Esku artean ditugun kanal guztiei esker, zure enpresaren inguruan hitz egin dezakegu elkarrizketak, bideoak, albisteak, ponentziak eta webinarrak erabilita, zure beharren eta zuretzat interes eta potentzial handiena duten segmentuetara iristeko modu egokienaren arabera. Gainera, enpresa-tematikarekiko gure lotura dela eta, kalitate handiko estekak sor ditzakegu Googlerentzat eta beste bilatzaile batzuentzat gure domeinuaren ahalmenari eta garrantziari esker. Hala, zure webgunearen trafikoa handitzen lagundu eta haren SEO posizionamendua sustatuko dugu.

Zure enpresaren berri emateko arrazoi nagusiak
- Zeure burua doan emango duzu aditzera gure kanal espezializatuen bitartez, ezagutzen al dituzu?
- Gure newsletterraren bidez 60.000 harpidetu baino gehiago lortzen ditugu.
- Hitz egin iezaguzu zuri buruz, bai orain, bai produktu berriak gehitzen dituzunean.
- Zure jarduera-eremuan interesa duten enpresek bakarrik jasoko dute zure proiektuaren gaineko informazioa. Jarraitzen bagaituzu, enpresa euskaldunen komunitate handia garela ikusiko duzu.
- Elkarrizketak, bideoak, albisteak, ponentziak edo webinarrak; zer formatutan zabalduko dugu zure enpresaren inguruko informazioa?
- SEO ona, indar horren zati bat aipatu ditugun enpresa euskaldunei helarazteko.
Zure proiektua bat etortzen bada arlo hauetako batekin, guri idatzi besterik ez duzu egin behar
Minutu gutxi batzuk baino ez dituzu beharko, guri adierazteko zein den zure jarduera-esparrua, nolakoa den zure negozioa eta guk zertaz hornitzea nahi duzun.
Zure informazioa jasotzen dugunean, harremanetan jarriko gara zurekin. Oso bizkorra da eta kanalak konektatzen ditugu enpresen, instituzioen eta bitarteko eragileen komunitatera iristeko.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Nahi duzu zure enpresaz mintzatzea SPRI Taldearen komunikazio-kanaletan?
Idatziguzu inprimaki honen bidez nahi baduzu zutaz mintza gaitezen, edo zure proiektu eta lorpenez, edo, besterik gabe, nahi baduzu esan dezagun hemen jarraitzen duzula, beti bezala, zure bezeroentzako lanean.
Hitz egin nahi duzun proiektuari buruzko informazio pixka bat sartzeak zutaz arinago hitz egiteko aukera emango digu.
Zure Berrikuntza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Bultzada bat produktu eta prozesuen inguruko berrikuntzako mikroproiektuei
50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko. Eskatu hemen
Berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak
Euskadiko ETE industrialen eta industriari lotutako zerbitzuen lehiakortasuna, espezializazioa eta dibertsifikazioa sustatzen duten berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak Eskatu hemen
Prozesuak eta produktuak hobetzeko teknologia digital eta jasangarrietara hurbiltzeko programa
Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. Galdetu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak
B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen