SOCak (Security Operations Center) eta
Ziber arloko ziurtapenak 2024-2025
3,7 milioi euro zibersegurtasuneko laguntzatan, euskal ETEak indartzeko SOCeko zerbitzuak kontratatuz eta kanpoko hornitzaile espezializatuen laguntzarekin zibersegurtasun arloko ziurtagiriak lortuz.
Zibersegurtasun arloko zaintza eta ziurtatzearekin lotutako mekanismo sendoak izatea ezinbestekoa da euskal enpresek eraldaketa digitaletik sortzen diren erronkei modu eraginkorrean erantzun diezaien.
Zibererasoen maiztasuna eta sofistikazioa handitu ahala, enpresek segurtasuneko sistemak ere indartu egin behar dituzte. Eta erronka hori are premiazkoagoa da digitalizazioaren testuinguruan. Izan ere, edozein kalteberatasun helburu maltzurrekin ustia daiteke eta horrek hornidura-katean zein prozesu kritikoen egonkortasunean izan dezake eragina.
Horregatik, SOCak eta Ziber arloko Ziurtapenak Programak enpresako 25.000 € arteko laguntzak eskaintzen ditu zibersegurtasun arloko zerbitzu espezializatuak kontratatzeko eta onartutako ziurtagiriak lortzeko. Horren bidez, euskal enpresen egitura sendotu eta gero eta desafiatzaileagoa den ingurune digitalean enpresen lehiakortasuna bermatu nahi da.
Aprobetxatu hornitzaile espezializatu bat izateko aukera: zure sistemen kalteberatasunak aztertzen eta identifikatzen lagunduko dizu, eta jardunbide egokiak hartzeko eta produktu digitalak, elektronikoak eta softwarekoak ziurtatzearekin zein enpresa-ziurtagiriak lortzearekin lotutako aholkuak emango dizkizu
Epeak
Amaiera data:
2025-11-03, 23:59retan
Bi laguntza-lerro eskaintzen dizkizugu, helburu desberdinekin:
1 Lerroa_
SOC zerbitzua ETE-etan
Segurtasuneko Eragiketa Zentroetako (SOC) zerbitzuak kontratatzera eta martxan jartzera bideratutako laguntza da. Zerbitzu horiek enpresetako IT/OT azpiegituraren zaintza eta monitorizazioa, portaera edo gorabehera susmagarriak detektatzea eta erantzuna ematea, eta zerbitzu-hornitzaileek ezarritako mitigazio-ekintzak jasotzen dituzte.
Gastuak, gehienez, 12 hilabetez estaliko dira.
2 Lerroa_
ETE-entzako pentesting eta ziurtagirien zerbitzua
Zibersegurtasun arloko estandar, arau edo eskemaren batean oinarrituta, ziurtagiria lortzeko edo egokitzeko prozesua erraztera bideratutako laguntza.
Jarduera horien artean daude kalteberatasunak pentesting bidez identifikatzea, ziurtagiria lortzeko ekintza-plan bat egitea, sistemak edo prozesuak ebaluatzeko aurre-auditoretzak garatzea, eta auditoretzak garatzeak egitea eta ziurtagiriak prestatzea, jarraipen-auditoretzak barne.
Gastuak, gehienez, 12 hilabetez estaliko dira.
Egin aurre zure enpresaren eraldaketa digitalari zibersegurtasun arloko aditu onenen laguntzari esker enpresa babestuz
Ezagutu ezazu programa hau
Laguntza integrala
- Zibersegurtasuna hobetzeko, prebentziotik hasi eta berehalako erantzuneraino.
- Zibersegurtasuneko ziurtagiri zorrotzenak lortzeko.
- Prozesu osoan laguntza emango dizun hornitzaile espezializatu bat kontratatzeko.
Hardwarea eta softwarea
- Arau batera egokitzeko prozesuan aurrera egiteko edo zibersegurtasuneko ziurtagiri bat lortzeko beharrezkoak diren hardware- eta software-gastuak diruz lagundu daitezke.
- Dirulaguntzarako onartutako gehieneko aurrekontuaren % 80 artekoa izan daiteke.
3,7M € laguntzatan
- Deialdi honen kontu-saila ia 3,7 milioi eurokoa da, enpresen eskaerei erantzuteko.
- Enpresa bakoitzak 25.000 euro jaso ahal izango ditu itzuli beharrik gabeko laguntzatan.
Zibererasoen aurrean, enpresaren informazio kritikoa babestuta dagoela bermatu nahi duten Euskadiko ETE guztientzat
- Kanpoko enpresa espezializatu baten laguntza eta aholkularitza behar dituzten ETEak (sistemen segurtasuna hobetzeko eta zibersegurtasuneko ziurtagiriak lortzeko).
- Tresna eta zerbitzu aurreratuetan inbertitu nahi izatea, hala nola Segurtasun Eragiketa Zentroetan (SOC) eta zibersegurtasuneko beste soluzio batzuetan.
Zibersegurtasun arloko zerbitzu espezializatuetan eta aholkularitzan egindako inbertsioa diruz laguntzen dugu
Blindatu zure enpresa. Zure zalantzak argituko ditugu!
Laguntza integrala Euskadiko ETE-ei zibersegurtasun arloko zaintza- eta ziurtapen-mekanismo sendoak ezartzeko
Kontuan hartzen diren arau, eskema eta estandarren arten hauek daude:
- ISO 27001 o ISO 27701
- Europrivacy
- IEC 62443
- Segurtasuneko eskema nazionala (ENS)
- UNECE/R155
- TISAX
- ISO 22301
- (UE) 2019/881 araudia
Gastuen % 75eko eta 25.000 eurora bitarteko dirulaguntza emango dizugu zibersegurtasuneko zure proiektuak sustatzeko
Gehienez 12 hilabetez estaliko dira gastuak, proiektua hasten denetik aurrera zenbatzen hasita.
Laguntza-eskaera aurkeztu aurretik sortu edo fakturatutako gastuak ere onartuko dira, proiektua 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bada.
Edonola ere, proiektua amaitzeko gehieneko epea 2026ko martxoaren 31 izango da.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak
Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu.
Eskuratu orain zure enpresaren zibersegurtasuna hobetzeko laguntzak
SOCak (Security Operations Center) eta Ziber arloko ziurtapenak programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.