Pilotu 2020


Lortu nazioarteko organismo publikoek konfiantza izan dezatela zure enpresan

Pilotu

Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte hartuko duten euskal ETEentzako laguntzak

PILOTU laguntza-programak 50.000 €-rainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza publikoak eskaintzen ditu, eta laguntza ematen die nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuen diseinuan eta garapenean parte hartzen duten euskal enpresei, proiektu horien bitartez euren nazioarteko posizionamendua hobetu dezaten.

Gaur egungo egoera bereziki ona da nazioartekotze-aukera berriei ekiteko. Esportazioek esanguratsuki lagundu dute euskal ekonomiaren suspertze horretan, eta enpresa kopuru handi baten salbazio-taula izan dira, zeintzuek hazkunde eta lehiakortasun aukera berriak deskubritu baitituzte nazioarteko jardueran. Baina bezero potentzialek, batik bat erakunde publikoek, zailtasunak dituzte arriskatzeko eta irtenbide irudimentsuak aplikatzeko, izan ere, nahiago dute esperientzia pilotuekin proba egitea eta, horrela, gure enpresek proposatutako metodoaren edo sistemaren eraginkortasuna probatzea. Eta erakunde publikoa arrisku hori hartzeko prest badago ere, askotan, fidakaitz agertzen da esperientziaren zenbateko osoa bere gain hartzeko.

Egoera horretan dauden euskal enpresei laguntzeko abiarazi da Pilotu programa, zeinaren bidez posible izango baitute lan-modu, metodologia eta proposamen berritzaileak probatzea eskala mugatuan, atzerriko organismo publiko batek ebaluatu ditzan. Nobedade gisa, onuradun izan daitezke baita ere euren konponbideak nazioarteko merkatu handietan sartzeko laguntza behar duten enpresa handiak.

Zalantzak badituzu

 

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

Jarri harremanetan gurekin

 

T.: 902702142
email info@spri.eus

Pilotu programak eskaintzen dizu

Zure enpresaren gaitasunak atzerriko organismo publikoen aurrean erakusteko aukera

 

Eskala txikiko proiektu pilotuak, gero bolumen handiagoko proiektuetan erreplikatu daitezkeenak, prestatzeko aukera

 

Zure konponbideak nazioarteko merkatu berrietan sartzeko laguntza

Pilotu programak lagunduko dizu

  • Proiektu pilotua diseinatzen eta inplementatzen, bere gain hartuz kanpo aholkularitzaren kostua.
  • Esperientziaren emaitzak eskuratzen eta aztertzen, gero eskala handiagoko proiektu batean erreplikatzeko.
  • Langileen gastuak (zuzenak eta zeharkakoak) estaltzen.
  • Material, hornidura eta abarren kostuak ordaintzen.
  • Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak egiten.

Zure enpresak laguntza hau jaso dezake

Esperientzia pilotu bat aurkeztu behar diozu proiektu osoa garatzeko gai izango den atzerriko organismo publiko bati?

Plan estrategiko bat edo nazioartekotze-plan bat baduzu eta organismoaren konpromisoa lortu baduzu, guk finantzatuko dugu martxan jartzeko prozesua.

50.000 €-rainoko Laguntzak emango dizkizugu zure enpresaren potentzial osoa erakutsi dezazun eta nazioarteko proiektu publikoetarako sarbidea izan dezazun

Lortu ezazu nazioarteko organismo publikoen konfiantza, eskala txikiko esperientziak aurkeztuz eta horrela erakutsiz zure enpresak baduela gaitasuna bolumen handiagoko proiektuei ekiteko.

Lortu orain laguntzak eta erakutsi zure proiektu pilotua eskalagarria dela

Piloturen itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, osatu eskabidea.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua