Industria digitala 2025

Bultzatu zure enpresaren eraldaketa digitala informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez

Industria Digitala 2025

Digitalizaziorako laguntzak, euskal enpresnen lehiakortasuna sustatzeko, teknologia digital eta jasangarrien bitartez

Industria Digitala programaren helburua euskal enpresa guztiak bultzatzea da, lehiakortasuna areagotzeko behar dituzten baliabideak eta aholkularitza pertsonalizatua eskeiniz, teknologia digital eta jasangarrien bitartez, merkatuan duten posizionamendua hobetzeko lehiakortasun abantailak garatu ahal izateko.

Teknologien bilakaera azkarra eta etengabea da.  Ondorioz, enpresa askok zailtasunak dituzte teknologia hauek beharrezko abiaduran ezartzeko. Horregatik, Industria Digitala programak 23.000 € arte eskaintzen ditu urte eta enpresa bakoitzeko, EIKTak diagnostikatu eta/edo beren produktu, prozesu eta zerbitzuetan ezartzeko proiektuetarako. Hau da, bere balio-katean txertatzeko.

Proiektu horiek hainbat arlotakoak izan daitezke: Big Data, errealitate birtuala, biki digitalak, smart factory, merkataritza elektronikoa, enpresen kudeaketako sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa.

Eraldaketa digitalari aurrera egiteko aukera, teknologia digital eta iraunkorren bidezko konponbideak garatuz eta ezarriz, enpresa-erronka garrantzitsuenei aurre egin ahal izateko.


Eskatu Industria Digitala laguntza metodoarekin. Hasi hemendik.

Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.

Epeak

Hasiera data: 2025-03-18
Amaiera data:
2025-10-31, 23:59retan

Diagnostiko-proiektuak eta/edo EIKTen ezartzea

Automatizazio eta monitorizazio industriala


Sentsorika, SCAD, zerbitizazioa, prozesuen automatizazioa, BIG DATA eta Blockchain.

Errealitate birtuala


Errealitate birtuala, handitua, mistoa eta ikusmen artifiziala.

Biki digitalak


Prozesu industrialen simulazioa, elkarrekin uztartuko direlarik gaitasun fisikoak eta birtualak.

Dokumentu elektronikoen zaintza


Epe luzean datuak gordetzeko zerbitzuak.
Europako eIDAS erregelamenduko TS 119 511 (2019/06) eta TS 119 512 (2020/01) estandarren arabera.

Energia-kudeaketa


Energia-eraginkortasunaren eta deskarbonizazioaren kudeaketa hobetzen duten tresna digitalak.

Biltegien kudeaketa


Biltegia kudeatzeko sistemak (SGA/WMS), inbentarioa eta hornidura-katea eraginkortasunez kudeatzeko.

Merkataritza elektronikoa


ERParekin integratuta dauden erosketa elektronikoak, salmenta elektronikoak eta B2B edo B2C proiektuak.

Ekoizpena, analisia eta erabakiak hartzea


Produkzioa hobetu edo automatizatzen duten eta analisia garatzea eta erabakiak hartzea errazten duten proiektuak.

Business Intelligence


Business Intelligenceren txostenak bistaratzeko sistemak ezartzea eta sistema horiek datu-iturri desberdinekin integratzeko beharrezko lanak egitea.

Eta, gainera, zure enpresa ETE bat bada:

Enpresa-kudeaketa sistemak


Enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, adibidez: ERPak, Business Intelligence, SMC, Mantenimendu prebentiboa, Hornikuntza-katearen kudeaketa logistikoa.

Life cycle


Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM CAE, PDM, DMF motako aplikazioak ezartzea).

Bezeroen kudeaketa


CRM proiektuak ezartzea, bezeroekiko harremanen kudeaketa optimizatzeko.

Aurreko edizioko zifrak:

0

Lagundutako proiektuak

0 M€

Onartutako diru-laguntza

0 M€

Eragindako inbertsioa

1.629 euskal enpresak eta haien 1.815 proiektuk jaso dituzte SPRI Taldeak 2024an euskal ETEak digitalizatzeko eman dituen 18,683 milioi euroak, bere sei dirulaguntza-programaren bitartez.

Zer eskaintzen du?

Urtean 23.000 euroraino  zure enpresak behar dituen EIKTen diagnostikorako eta ezarpenerako

Zure enpresa ETE bat bada, honako hauek ere egin ahal izango dituzu:

Ezagutu xehetasunez programa hau

2025ko Araudia
Norentzat da?

Zure enpresa eraldatu nahi duzu?

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duten eta hala eskatzen duten enpresa guztiek, haien sektorea edozein izanda ere, lehiakortasuna eta merkatuan duten posizionamendua hobetu ahal izango dute, beren neurrira egindako EIKT soluzioak ezarriz.

Industria Digitala EIKTen erabilera sustatzeko diseinatu da, euskal enpresen eraldaketa digitala sustatzeko

Gastu hautagarriak

Teknologia eta eraldaketa digitala zure enpresa etorkizunerantz bultzatzeko

Ohiko galderak

Atal hau irakurtzea gomendatzen dizugu. Berrikusketa azkarra egitea lagungarria izango da programaren alderdi operatiboak hobeto ulertzeko.

Eskakizunak, epeak, dokumentazioa eta prozedurak: argitu hemen laguntza eskatu aurretik izan ditzakezun zalantza nagusiak.

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?

Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Eskuratu orain zure enpresa digitalizatzeko laguntzak.

Bete zure eskaera INDUSTRIA DIGITALA programako dirulaguntzak eskuratzeko.


Izapidetzea hasi aurretik, ziurtatu argi duzula zer behar duzun eta nola prestatu behar duzun. Gida hau informazioa antolatzeko, funtsezko eskakizunak identifikatzeko eta prozesuan zehar segurtasunez aurrera egiteko lagungarria da.

Lotutako laguntzak

Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu