Elkartek 2026

ZTBESko eragileek Euskadiko Industria Plana 2030eko lehentasun estrategikoei ekarpena egiteko eta euskal ekonomiaren eraldaketan inpaktua izateko teknologietan egindako ikerketa kolaboratiboa babesten dugu

Elkartek 2026

47M €-ko dirulaguntzak ZTBESko eragileek Euskadiko Industria Plana 2030en lehentasun estrategikoetan egindako ikerketa kolaboratiboarentzat

Elkartek 2026 ikerketa kolaboratiborako dirulaguntzen programaren xedea da sektore estrategikoekin, teknologia estrategikoekin eta Euskadiko Industria Plana 2030en Proiektu Eraldatzaileekin bateratzen laguntzen duten Lankidetzan Egindako Oinarrizko Ikerketa Proiektuak, Industriako Potentzial Handiko Ikerketak eta interes bereziko ekintza osagarriak sustatzea.

Epeak

Hasiera data: 2025-12-30
Amaiera data:
2026-03-13, 23:59retan

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Dirulaguntza ez itzulgarriak izango dira, eta hiru motatako proiektuentzat eskainiko dira:

Elkarlaneko Funtsezko Ikerketa-proiektuak


ZTBESko eragileen arteko lankidetzan egindako funtsezko ikerketa-proiektu estrategikoak, Euskadiko Industria Plana 2030eko sektore estrategikoetan maila teknologikoa handitzeko eta proiektu eraldatzaileak garatzeko ezagutzak handitze aldera eta teknologiak garatze aldera.

Proiektuaren orientazio estrategiko hori frogatzeko proiektuaren helburuak eta enpresaren etorkizuneko lehiakortasuna bat datozela justifikatu beharko da, eta Euskadiko enpresek eratutako enpresa-batzordearen bitartez egiaztatuko da. Batzordeak proiektuaren jarraipena egingo du eta balizko transferentzia-akordioak sinatuko ditu.

  • Aurrekontu totala: 1M€ gutxienez.
  • Partaide bakoitzeko aurrekontua: Gutxienez 50.000€/urtean.
  • 8 partaide gehienez.
  • 3 partaide gutxienez.
  • Urte anitzekoak izan daitezke (2 urte).

Industria-potentzial handiko Ikerketa-proiektuak


ZTBESko Enpresen I+G Unitateek zuzendutako funtsezko ikerketa-proiektuak, bideratuak edo industria-ikerketakoak, trakzio- eta merkaturatze-ahalmen handia dutenak, proiektu eraldatzaileak garatzea sustatzeko.

  • Aurrekontu totala: 200.000€ gutxienez.
  • Partaide bakoitzeko aurrekontua: Gutxienez 50.000€/urtean
  • 8 partaideraino
  • Urte anitzekoak izan daitezke (2 urte).

Interes bereziko ekintza osagarriak


Eskaintza-Eskaria Bitartekaritza Organismoek eta ZTBESren Zabalpen Organismoek garatutako eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritza-proiektuak, etorkizuneko proiektu eraldatzaileak identifikatzeko eta garatzeko.

Hala nola:

  • Proiektu eraldatzaileekin lotutako prospektiba eta zaintza teknologikoaren azterketak.
  • Proiektu eraldatzaileentzako lankidetza eta aholkularitza sustatzeko ekintzak.
  • Proiektu eraldatzaileekin lotutako I+G+b nazioartekotzeko jarduerak.

Aurreko edizioaren zifrak

0

Aurkeztutako proiektuak

0

Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuak (Onartuak)

0

Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak (Onartuak)

0

Interes bereziko ekintza osagarriak (Onartuak)

0 M€

2025ko urterako dirulaguntza

0 M€

2026ko urterako dirulaguntza

Zer eskaintzen du?

Elkartek eskaintzen dizu

Laguntza ZTBESeko agenteekin funtsezko elkarlaneko ikerketa garatzeko.

Laguntza industria-potentzial handiko elkarlaneko ikerketan.

Laguntza eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritzan.

Zertan laguntzen dizu?

Elkartek programak lagunduko dizu

  • Euskadiko Industria Plana 2030en lehentasun estrategikoei ekarpena egiteko teknologien gaineko ezagutza sortzeko aurrerapausoak ematen.
  • Ikerketan lan egiten dutenen zuzeneko eta zeharkako kostuak ordaintzen.
  • Ikerketa-jardueratik zuzenean eratorritako beste gastu batzuk (materialak, bidaiak, auditoria eta abar) ordaintzen.
  • Jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen eskaerarekin lotutako gastuak eta horien mantentzetik eratorritako bestelako gastuak ordaintzen.
  • Azpiegiturak sortzearekin, ekipamendu teknologiko aurreratuak eskuratzearekin eta instalazioak hobetzearekin lotutako gastuak ordaintzen.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2026 Araudia
Norentzat da?

Zure ikerketa-proiektuetarako kolaboratzaile bila zabiltza?

  • Zure enpresa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa bat da?
  • Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan jardun nahi duzu Euskadiko Industria Plana 2030en lehentasun estrategikoei ekarpena egiteko teknologien ikerketa-proiektuetan?

Laguntza eman nahi dizugu elkarlanean ikertzeko ZTBESeko beste agente batzuekin eta, horrela, gure enpresen lehiakortasuna handitzeko industria adimendun, energia eta osasuna bezalako arlo estrategikoetan.

Elkartek programa da Industria Plana – Euskadi 2030en barruan eta hainbat arlo estrategikotan lankidetzan oinarritutako ikerketa sustatzeko tresnetako bat, bai oinarrizko ikerketan, bai Euskadiko industria-ehunduran inpaktua izango duen industriako ikerketan.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Kargatzen...

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Lortu oraintxe laguntzak eta inbertitu ikerketan

Bete zure eskaera itzuli beharrik gabeko Elkartek dirulaguntzak eskuratzeko.

Lotutako laguntzak

Zure I+G+B-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu