BEINT nazioarteko beka programaren helburua da nazioartekotze arloko trebakuntza ematea titulatutako euskal gazteei, eta horretarako, laguntza ematen zaie atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa jaso dezaten eta mugikortasuna errazten zaie, nazioartekotutako erakunde eta enpresen bitartez.
Badakigu funtsezkoa dela ongi menderatzea nazioarteko merkatu berrietara sartzeko eta ingurune kultural desberdinetan lan egiteko behar diren gaitasun teknikoak eta trebetasunak, biziki garrantzitsuak direlako zure karrera profesionala bultzatzeko eta euskal enpresa-sarea sendotzeko nazioarteko esperientzia duten profesional berriekin.
BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatzen da eta graduko unibertsitate-titulua duten 30 urtetik beherako Euskadiko gazteei zuzenduta dago. 30.000 eta 65.000 euro bitarteko zuzkidura du pertsona bakoitzeko, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.
Zalantzak badituzu
Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua
Jarri harremanetan gurekin
Téléfono 900 929 393
email info@spri.eus
Nazioartekotzean espezializatutako gradu-ondoko prestakuntza. 4 hilabeteko iraupena izango du (300 ordu), 2021eko irailetik abendura
12 hilabetez, 2022ko urtarriletik abendura bitartean, praktikak egingo dituzu nazioartekotzea sustatzen duten erakunde publikoetan.
8 hilabetez, 2023ko urtarriletik abuztura, praktika profesionalak egingo dituzu enpresa nazioartekotuetan edo beste organismo multilateral batzuetan.
30.000 eta 65.000 euro bitarteko zuzkidura, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.
Enpresa multilokalizatuak eta nazioarteko salerosketak kudeatzen ikasteko aukera
20 hilabeteko praktikak enpresetan eta nazioartekotzearen arloan diharduten beste erakunde batzuetan
Etxera itzultzean esperientzia handia bildua izatea izen handiko nazioarteko erakunde eta enpresetan.
2021eko BEINT beka eskuratzeko, bete eskaera.
Zalantzaren bat duzu?
Deituguzu
Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua