Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
BEINT bekak 2026
80.000 €-ra arteko ekarpena atzerrian trebatzeko eta nazioarteko merkataritzako profesional gisa itzultzeko
Nazioartekotzearen arloko titulazioa duten gazteak prestatzea du helburu BEINT nazioarteko beken programak. Horretarako, unibertsitateko prestakuntza eta atzerriko esperientzia praktikoa konbinatzen dituen programa misto bat bultzatzen du, nazioartekotutako euskal erakunde eta enpresen bidez.
Zure ibilbide profesionalari bultzada bat eman nahi badiozu, aprobetxatu nazioarteko merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko dizuten ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko aukera. Hala, zure esperientziarekin, Euskadiko enpresa-ehuna indartzen lagunduko duzu.
BEINT programak bi modalitate ditu:
- A modalitatea: 2 urteko iraupena, 3 fasetan banatuta.
- B modalitatea: urtebeteko iraupena du, gutxi gorabehera, eta prestakuntzako 1. fasea eta atzerriko praktiketako 3. fasea konbinatzen ditu
Graduko goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten 30 urtetik beherako Euskal Autonomia Erkidegoko gazteentzat da, eta 30.000 € eta 80.000 € bitarteko diru-laguntza jasoko dute pertsona bakoitzeko, nazioarteko helmugaren bizitza mailaren arabera, A modalitatea aukeratzen badute, eta 12.000 € eta 32.000 € bitartekoa B modalitatean.
Zure prestakuntza akademikorako pauso erraldoia eta nazioarteko merkatuetan esperientzia praktikoa emango dizu
2 urteko nazioarteko prestakuntza, 3 fasetan banatuta:
1_
A+B modalitateak
Graduondoko prestakuntza
Nazioartekotzean espezializatutako graduondoko prestakuntza.
Iraupena: 4 hilabete
Noiz: 2026ko uztaila eta abendua artean
2_
A Modalitatea
Praktikak erakundeetan
Praktikak nazioartekotzea sustatzeko erakunde publikoetan.
Iraupena: 12 hilabete
Noiz: 2027ko urtarrila eta abendua artean
3_
A+B modalitateak
Praktikak enpresetan
Praktika profesionalak nazioartekotutako enpresetan edo beste erakunde multilateral batzuetan.
Iraupena: 8 hilabete
Noiz (A modalitatea): 2028ko urtarrila eta abuztua artean
Noiz (B modalitatea): 2027ko urtarrila eta abuztua artean
Nazioartekotzearen arloko prestakuntza eta gehienera jota 20 hilabeteko atzerriko praktikak eskaintzen dizkizu BEINTe
Batu zaitez gure hautaketa-prozesura, eta bihurtu errealitate atzerrian arakatzeko, ikasteko eta hazteko dituzun ametsak
Lagundu euskal enpresa-ehuna indartuko duten eta hari balioa emango dioten gazteen prestakuntza praktikoan eta trebakuntza profesionalean
Aprobetxatu enpresari ideia berriak eta ikuspegi freskoa emango dioten gazteak eskura izateko aukera. Aberastu lantaldea titulua duten eta haien ibilbide profesionalari bultzada bat emateko ilusio bizia duten pertsonekin.
- Nazioartekotuta dauden eta enpresako prestakuntza-praktikak eskaintzen dituzten enpresa edo erakundeentzat.
- Gutxienez merkataritza- edo ekoizpen-establezimendu bat izan behar dute kanpoan.
Zurearen moduko nazioartekotutako enpresak behar ditugu, talentudun gazteen bila ari direnak.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Enpresa edo ikasle tituludun, zure zalantzak argituko ditugu!
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Zure bekak orain eskatu nahi dituzu?
Eskatu zure Beint 2026 Beka eta itzuli etxera nazioarteko merkataritzan lehen mailako profesional gisa. BEINT 2026 beka eskuratu ahal izateko, bete ezazu zure eskaera.