Barnekintzaile 2025
Enpresentzako laguntza negozio berriak garatzeko eta aukera berrietatik sortutako jarduera, produktu eta zerbitzu berrietarantz dibertsifikatzeko
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk zuzentzen duten Barnekintzailetza Babesteko ekimena ekintzaileen ekosistemara eta enpresetara zuzentzen da, Arabako eta Gipuzkoako BIC-en, BIC Bizkaia Ezkerraldearen eta BEAZen bidez. Bere helburua da proiektu berritzaileak eta teknologikoak babestea dibertsifikazio-prozesuetan, horrela, jarduera ekonomiko berria, negozio-ildo berriak eta/edo enpresa berriak sortzen laguntzeko.
Egungoa bezalako krisi eta ziurgabetasun egoeretan, proiektu ekintzaileek eta enpresek aholkularitza eta laguntza espezifikoak behar dituzte. Horrela, BICek enpresa ekintzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuak aktibatu eta indartu ditugu, 3 laguntza-lerro bereizi abian jarriz, barne-ekintzailetzako proiektuak definitzeko, abian jartzeko eta finantzatzeko.
Epeak
Amaiera data:
2025-12-11, 17:00retan
Barnekintzailek hiru laguntza-lerro desberdin eskaintzen dizkizu proiektua definitzeko, abian jartzeko eta barne-ekintzailetzako proiektuak finantzatzeko:
0 Lerroa_
Negozio berriak sortzeko plana
Negozio Berriak Sortzeko Plana garatzeko laguntza, jarduera ekonomiko berriek izan ditzaketen aukerak aurkitu, aztertu eta lehenetsi ahal izateko, 1. lerroan aurkez daitezen.
Aholkularitza-gastuen % 70eraino, 30.000 euroko mugarekin, Negozio Berriak Sortzeko Plana garatzeko, honako hauek barne hartuta:
- Enpresaren lehia-egoeraren eta negozio berrien diagnostiko laburra
- Negozio berriak sortzeko plana diseinatzea
- Plana martxan jartzeko txostena
1 Lerroa_
Ideiari laguntzea eta heltzea
Ideia ontzeko prozesuan laguntzeko eta hura abian jartzea ahalbidetuko duen Negozio Plana definitzeko laguntzak.
Gastu hautagarrien % 100eraino, 30.000 euroko mugarekin honako gastu hauetarako:
- Enpresa-prestakuntza eta prestakuntza espezifikoa
- Kanpoko aholkularitza eta laguntza teknikoagatiko gastuak
- Prospekzio- eta dokumentazio-azterlanak
- Azoketara joatea, merkataritza-prospekziorako bidaiak
- Maketak eta prototipoak egitea
- Proiektuaren tutoreak onartutako beste gastu batzuk.
2 Lerroa_
Finantzaketa eskuratzea
1. lerroko barne-ekintzailetzako proiektuek definitutako enpresa-plana gauzatzeko beharrezko finantzaketa erraz eskuratu ahal izateko laguntzak.
Emandako maileguaren % 20a eta lehenengo bi urteetan sortutako interesetarako dirulaguntza jasoko duzu.
Ibilgetu materialeko (lursailak eta eraikinak izan ezik) eta ibilgetu ukiezineko inbertsioak finantzatzeko maileguak:
- 40.000 eta 180.000 euro bitarteko maileguak
- Interesa: sei hilabeterako Euriborra + % 1,25
- 7 urteko amortizazio-epea eta 2 urteko gabealdia hiruhileko kuotekin
- Irekitzeko eta aztertzeko batzorderik gabe
- Enpresa-plana gauzatzeko konpromisoa hartzeko berme bakarrarekin
"2024an 36 proiektu lagundu ditugu, 800.000 eurotik gorako diru-laguntzekin. Zure enpresa-ideia 2025ean babestuko dugunon artean egon daiteke. Interesatzen bazaizu, jarri gurekin harremanetan!"
Barnekintzailetza Babesteko ekimenak eskaintzen dizu
Aholkularitza, barnekintzailetzako proiektua diseinatzen denetik ezartzen den arte
Proiektu tradizionalei eta teknologikoei laguntzea dibertsifikazio-prozesuetan
Langileak gaitzea gauza izan daitezen aukera berriak aprobetxatzeko.
Laguntza espezializatua ematea BIC-en bidez, garapen- eta finkatze-faseak errazteko.
Barnekintzailetza Babesteko ekimenak eskura jartzen dizu
- Informazioa eta orientazioa beharrezko baliabideak non aurkitu jakiteko.
- Mentoring-a, barnekintzailetzako proiektua diseinatzeko, eta baita ere aholkularitza, proiektuaren garapen-fase osoan.
- Azpiegiturak, hots, enpresa-proiektuak kokatzeko espazioen erabilgarritasuna.
- Prestakuntza, erakundean ekintzailetza-gaitasunak sortzeko, dibertsifikazio-proiektuak kudeatzeko, talentua babesteko edo barnekintzailetzako programa korporatiboak garatzeko.
- Lankidetza eta networking espazioak enpresen artean, eta baita ere startup eta abarrekin.
- Kontaktua dibertsifikazio-proiektua garatzeko aplikazio eta teknologia berriak balia ditzaketen euskal startupekin.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Zure enpresak negozio aukera berri bat du?
Egokitu zure enpresa-eredua merkatuan sortzen ari diren aukera berriak identifikatzeko eta aprobetxatzeko.
Lankidetza adimenduneko formula eraginkor bat, sinergia interesgarriak eta onura partekatuak sortzeko.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Intraekintzailetza zure enpresan sartzea interesatzen zaizu?
Bultzatu zure enpresa-ideia eta eskuratu aholkularitza eta laguntza espezifikoak.
Zure BICak laguntza eskatzeko sarbidea eman dizu?
Horrela ez bada, eskatu elkarrizketa bat lehenik.