Enpresentzako Banda Zabal Ultralasterra 2025
30.000 € arteko dirulaguntzak, Banda Zabal Ultralasterreko Sareetarako azpiegiturak hedatzeko eta enpresen konektagarritasuna eta lehiakortasuna handitzeko proiektuak garatzeko
Enpresentzako Banda Zabal Ultralasterra 2025 programaren helburua da industrialdeetan edo Euskadiko beste eremu geografikoetan operadoreek eskainitako telekomunikazio-azpiegiturarik ez dutelako banda zabal ultralasterreko sareen zerbitzurik ez duten Euskadiko enpresetara era horretako sareak hedatzea. Programa honen bidez, enpresei eraldaketa teknologikoa bizkortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko behar dituzten baliabideak eman nahi zaizkie, informazioa transmititzeko duten gaitasuna handituz.
Banda Zabal Ultralasterreko sareek inflexio-puntua sortu dute mundu mailako komunikazioan. Hori dela eta, enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoei lagundu nahi diegu, haien tamaina edozein izanda ere, telekomunikazio-sareak hedatzen dituzten proiektuak garatzen, beren jarduera eraginkortasunez eta lehiakortasunez garatzeko behar dituzten gutxienez 600 Mbp simetrikoko Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak kontratatu ahal izan ditzaten.
Epeak
Amaiera data:
2025-12-05, 23:59retan
Banda Zabal Ultralasterrak zure produkzioa eta eraldaketa digitala bizkortzeko benetako konektibitatea eskaintzen dizu.
Ezagutu xehetasunez programa hau
Mundu digitalean lehiatu ahal izateko konektibitate ultralasterra behar duten Euskadiko enpresa guztientzat
- Edozein tamaina edo sektoretako enpresak, Euskadin jarduera-zentroa dutenak eta haien kokapenean ≥ 600 Mbp simetriko kontratatu ezin duten eta banda zabal ultralasterra hedatzeko alta-kuotaren finantzaketa behar dutenak.
- Produktibitatea handitu eta botila-leporik eta itxaronaldirik gabeko teknologia eta zerbitzu digital zorrotzak eskuratu nahi dituzten erakundeak
Zure konexio ultralasterraren alta diruz laguntzen dugu zure enpresaren eraldaketa digitala bultza dezazun.
Zure konektibitate ultralasterra aktibatzeko beharrezko guztia estaltzen dugu
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Lortu orain zure enpresaren atzerriko presentzia indartzeko laguntzak
Banda Zabal Ultralazterraren Programako diru-laguntzetara sartu ahal izateko, bete zure eskaera.