BAIT / IT Txartela ziurtagiriak
Gaitasun Digitalen ziurtagiriek aukera profesional ugari irekiko dizkizute, bai sektore publikoan eta baita ere pribatuan.
BAIT Ziurtagiria edo IT Txartela bezalako akreditazioak Gaitasun Digitalak ebaluatu eta ziurtatzeko sistemak dira. Sistema horien bidez akreditatzen da zein gaitasun duen pertsona batek, kontuan hartuta IKTen arloan duen ezagutza, trebetasuna eta jarrera.
Eusko Jaurlaritzak erabaki du garrantzitsua dela hiritarren, enpresen, administrazioaren, hezkuntza-sektorearen eta gizarteko beste sektore batzuen gaitasun digitalak ezagutu eta garatzea, eta horren aldeko apustua egin du. Gaitasun horiek Gaitasun Digitalen Europako Esparruan (DigComp) artikulatzen dira.
Edozein pertsonak eskuratu ditzake ziurtagiri horiek, zeintzuen helburua baita Informazio Teknologien arloko ikaskuntza sustatzea. Hala, ezagutza horiek badituela frogatzen duen pertsonari Gaitasun Digitalak akreditatzen dituen ziurtagiria ematen zaio.
Aldi berean, tresna bat da enpresek eta administrazio publikoek modu objektiboan ebaluatu ditzaten beren erakundeko pertsonek eta etorkizunean sartuko direnek IKTen arloan dituzten gaitasunak.
DIGCOMP: gaitasun digitalen Europako esparrua
JRC (Joint Research Centre) 2005etik eta Europako Batzordearen eskutik ari da ikertzen nolako ikaskuntzak eta gaitasunak behar dituzten Europako herritarrek aro digitalean. Ikerketa horiek helburu argi batekin sortu ziren: ahalik eta gehien aprobetxatzea teknologia digitalek hezkuntza- eta prestakuntza-praktikak berritzeko duten potentziala, zeintzuk beharrezkoak baitira enplegurako, garapen pertsonalerako eta gizarteratze-prozesuetarako.
Orain arte 20 azterketa garrantzitsu baino gehiago egin dira gai horiei buruz, DigComp Gaitasun Digitalen Europako Esparrua definitu eta taxutu duten 100dik gora argitalpenekin, esparru horrexetan oinarritzen baitira BAIT ziurtagiriak biltzen dituen arloak.
BAIT / IT Txartela ziurtagiriek eskaintzen dizute
BAIT ziurtagiria
21 gaitasunez osatutako 5 arlotan banatuta dago eta 3 ezagutza-maila ditu (oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua). Gaur egun, enplegatu publikoentzat baino ez da eskaintzen, nahiz eta asmoa den etorkizunean eskuragarri egon dadila herritar guztientzat.
- Datuak, informazioa eta beste eduki digital batzuk bilatu, ebaluatu eta kudeatzea.
- Teknologia digitalen bidezko komunikazioa eta lankidetza.
- Eduki digitalak diseinatzea, berregitea eta programatzea, eta eduki horien jabetza-eskubideak kudeatzea.
- Osasuna eta ongizatea, datu pertsonalak, pribatutasun datuak eta gailu digitalak babestea.
- Arazo teknikoak konpontzea, eta teknologia digitalen aukerak eta erabilpen sortzaileak identifikatzea.
IT - Txartela
38 gaitasunez osatutako 5 arlotan banatua dago eta 3 ezagutza-maila ditu (oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua).
- Sistema eragileak: Windows eta Linux.
- Open Office 3.0 ofimatika: Writer eta Calc.
- Microsoft ofimatika: Word, Excel, Access, PowerPoint, Office, Impress eta Ofimatika.
- Internet eta posta elektronikoa: Internet eta Microsoft Outlook.
- Beste batzuk: Microsoft Project, Javako programazioa, Web programazioa, web irisgarritasuna eta mekanografia.
IT Txartela ziurtagiriak laguntzen dizu:
- Ofimatika-tresnetan dituzun ezagutzak akreditatzen.
- Eusko Jaurlaritzaren, IVAP-HAEEren, udalen edo Foru Aldundien enplegurako eskaintza publikoak eskuratzen.
- Sektore pribatuko enpresetan lanpostu jakin batzuk lortzeko aukera izaten.
- Zure ibilbide profesionalean aurrera egiten eta zure kualifikazioa hobetzen.
Ekimen honetan parte har dezakezu
Informazio Teknologiei buruzko ezagutza sustatzea helburu duten ziurtagiriak pertsona guztientzat.
Informazio Teknologien IT Txartela ziurtagiriak aukera profesionalak irekiko dizkizu sektore publikoan nahiz pribatuan.
Enpresek eta administrazio publikoek modu objektiboan ebalua ditzakete beren erakundeko pertsonek edo etorkizunean sartuko direnek IKTen arloan dituzten gaitasunak.
Lor itzazu hainbat aukera profesional irekiko dizkizuten ziurtagiriak, bai sektore publikoan, bai pribatuan.
Kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Zure ziurtagiriak eskatu nahi duzu orain?
Sartu ziurtapen-orrialdeetan eta bete zure eskaera
Zalantzaren bat duzu? Jarri gurekin harremanetan
Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua