SPRIk laguntza ematen du euskal enpresentzat estrategikoak diren hornitzaileak erakartzeko
SPRI Taldeak atzerriko inbertsioak atzemateko ekimen bat abiarazi du. Ekimen horren bitartez, klusterrekin eta enpresa-elkarteekin lankidetzan, laguntza eman nahi zaie euskal enpresei euren negozioarentzat estrategikoak diren hornitzaileak identifikatzeko eta Euskadira erakartzeko.
Invest in the Basque Country eremuaren asmoa da EAEtik kanpoko enpresek hemen inbertitu dezatela –produkzio-lantegi bat edo I+G-ko zentro bat irekiz-, eta, bide horretatik, enpresa interesatuen balio-katea sendotzea. Ekimen hau bereziki zuzentzen zaie hornikuntza-katea azkartu, produkzio-epeak laburtu, zerbitzua hobetu edo eraginkortasuna eta malgutasuna handitu nahi duten euskal enpresei, eta, aldi berean, euren laguntasuna eskaintzen dutenei, dela hornitzaileentzako ezarpen-bidea erraztuz edo dela euren lan-eremuko nahiz merkatuko hornikuntza-premiak ezagutaraziz.
“Hornitzaile Estrategikoak Erakartzea” izeneko ekimen honen helburua da osagai edo zerbitzu batzuen hornitzaileak atzerritik erakarri nahi dituzten euskal enpresen inplikazioa lortzea, hemen, ekosistema industrial sendo bat izan arren, ez dutelako aurkitzen produktu horien hornitzailerik.
Gainera, testuinguru global gero eta arriskutsuago honetan (pandemia, gatazka belikoak, lehengai eta itsasoratzeen kostuen gorakada, etab.), inoiz baino garrantzitsuagoa da tokiko hornitzaile estrategikoen oinarri sendo bat izatea.
Finean, SPRIk ekimen hau abiarazi du jakiteko zein teknologia edo osagai falta litezkeen enpresen balio-kateetan. Hala, bi abantaila lortzen dira, batetik, inbertsio berriak erakartzen dira eta, bestetik, euskal enpresek denbora eta kostuak aurrezten dituzte hornitzaile estrategikoen gertutasunagatik.
Hona arrazoi batzuk euskal enpresak inplika daitezen gure mugetatik at dauden hornitzaileak EAEra hurbiltzeko ekimen honetan:
- Material eta teknologien hornikuntza bermatzea
- Entrega-epeak hobetzea
- Harreman eraginkor eta zuzenagoa izatea hornitzailearekin
- Intzidentzien indizea murriztea eta,
- Harreman enpatiko eta kolaboratzaileak bultzatzea.
Euskal enpresen hornikuntza-premiak detektatzea
Hornikuntza-beharrak identifikatzeko, euskal enpresek hasierako gogoeta bat egin behar dute argitzeko atzerrian dituzten hornitzaileetatik zeini interesa lekiokeen fisikoki kokatzea Euskadin eta jakiteko ezarpen horrek zein onura ekarriko lizkiekeen enpresari eta euskal ekonomiari. Ondoren, euskal enpresa harremanetan jarriko da atzerriko hornitzailearekin jakiteko zein neurritaraino interesatzen zaion Euskadin kokatzea.
Enpresek “Hornitzaile Estrategikoak Erakartzea” aplikazioan emandako informazioarekin, SPRIk zuzenean ezagutuko ditu Euskadin ezartzeko interesa izan lezaketen hornitzaile zehatzen datuak, eta baita ere ezagutuko ditu hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologien datuak, baldin enpresek uste badute halako hornitzaileak Euskadin kokatuta egotea onuragarri izan litekeela euren jarduerarako.
Hortik aurrera, kontaktu telematikoak ahalbidetuko dira inplikatutako alderdien artean (euskal enpresa, atzerriko hornitzailea, klusterra, enpresa-elkartea eta SPRI), zehazteko hasieran bideragarria ote den ezarpen bat egitea Euskadin.
Hasierako interesa positiboa bada, Invest in The Basque Country-k ezarpen-proiektu bat garatuko du atzerriko hornitzailearentzat, atal hauek izango dituena: ekosistema industriala, balizko kokalekuak, Administrazioak eskaintzen dituen laguntzak eta programak, fiskalitatea, etab.
Lotutako albisteak

Invest in Basque Countryk Euskadin atzerriko 31 enpresa ezartzen lagundu zuen eta 68 milioi euro inbertitu zituzten
Atzerriko inbertsioak erakartzeaz eta mantentzeaz arduratzen den SPRI Taldearen arloak 258 enplegu berri sortzea aurrez ikusi du

Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
Quantum Motion enpresara egin duen bisitan CIC nanoGUNErekin sinatutako akordioren bidez etorkizunean Euskadin izango duen ezarpena baloratu du sailburuak, "Euskadiren irudia nazioartean finkatu izanaren adibide ona bazkide sendo eta balio berritzaile handiko gisa"

Euskadin finkatuta dauden atzerriko enpresen % 84k uste du 2025ean fakturazioa handitu edo mantenduko duela
Gainera, atzerriko enpresen % 40 baino gehiagok ekoizpen-inbertsioak egitea aurreikusten du datorren urtean eta % 28k uste du plantilla handituko duela

Taiwango enpresaburuen ordezkaritza Euskadi bisitatzen ari da, bertako teknologia- eta industria-ahalmena ezagutzeko
Mikel Jauregi sailburuak —Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru— erakutsi dizkie Taiwango enpresaburuei Euskadik industriaren eta teknologiaren arloetan duen ahalmena eta punta-puntako bertako sektoreak eta enpresak. Enpresa horietako batzuk eta IKERLAN zentro teknologikoa bisitatu dituzte

Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Mexikoko konpainia berotegi-efektuko emisioak % 10 eta % 20 artean murrizteko gai da ditu. Orain Donostian ezarri da Europako merkatuan sartzeko.