Filtra tu búsqueda



Invest in Basque Country
Albisteak 20 abendua, 2024

Euskadin finkatuta dauden atzerriko enpresen % 84k uste du 2025ean fakturazioa handitu edo mantenduko duela

Gainera, atzerriko enpresen % 40 baino gehiagok ekoizpen-inbertsioak egitea aurreikusten du datorren urtean eta % 28k uste du plantilla handituko duela

Atzerriko kapitala duten eta Euskadin finkatuta dauden enpresen % 84k enplegatuen kopurua mantendu edo handitu du 2024an zehar eta % 86k esan du I+G+b arloan egindako inbertsioa handitu edo mantendu egin duela azken urte honetan.

Halaber, SPRIren Atzerriko Inbertsioa Erakartzeko Sailak – Invest in Basque Countryk egindako Invest in Basque Country 2024-2025 Barometroan atzerriko kapitala duten Euskadiko 95 enpresak hartu dute parte eta % 84k esan du 2025ean fakturazioa handitzea edo mantentzea aurreikusten duela, % 28k uste du 2025ean plantilla handituko duela eta % 57k mantendu egingo duela.

Inbertsioen atalean, inkestatutako enpresen % 40 baino gehiagok bere ekoizpen-lerroetan inbertsioak egitea aurreikusten du datorren urtean, batez ere, ekoizpen-lerroak handitzeko edo eguneratzeko, baina baita deskarbonizazioari begira ere. I+G+b arloko inbertsioa ere mantendu edo handitu egingo dute enpresa gehienek, % 97k zehazki.

Bestalde, bulego nagusiak Euskadiko filialean egindako jardueraren gainean duen ikuspegia jasotzen du Barometroak. Datu horietatik ondorioztatu daiteke atzerriko kapitala duten Euskadiko enpresen Bulego Nagusietan ondoen baloratu dituzten alderdiak izan direla langileen ezagutza teknikoak (% 81ek uste du oso positiboa edo positiboa dela), langileen produktibitatea (inkestatutako enpresen % 74k uste du oso altua edo altua dela) eta berrikuntzarako gaitasuna (% 71k uste du oso altua edo altua dela).

Azkenik, Invest in Basque Country 2024-2025 Barometroak jasotzen du zein izan diren atzerriko kapitala duten Euskadiko enpresek ondoen baloratu dituzten faktoreak Euskadiko egungo negozio-giroari dagokionez. Tartean daude bizi-kalitatea (% 83k uste du oso positiboa edo positiboa dela), hornitzaileenganako sarbidea (% 72k uste du oso positiboa edo positiboa dela), azpiegiturak (% 68k uste du oso positiboa edo positiboa dela) eta digitalizazioa eta maila teknologikoa (enpresen % 63k uste du oso positiboa edo positiboa dela).

Invest in Basque Country 2024-2025 Barometroaren txostena Euskadin finkatutako atzerriko 95 enpresak erantzun duten galdetegietan oinarrituta egin da. Enpresa horietatik % 48k 20 milioi eurotik gorako fakturazioa dute eta % 51k 50 enplegatu baino gehiago.

Lotutako albisteak

Taiwango  enpresaburuen  ordezkaritza  Euskadi  bisitatzen  ari  da,  bertako  teknologia-  eta  industria-ahalmena  ezagutzeko

Taiwango enpresaburuen ordezkaritza Euskadi bisitatzen ari da, bertako teknologia- eta industria-ahalmena ezagutzeko

Mikel Jauregi sailburuak —Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru— erakutsi dizkie Taiwango enpresaburuei Euskadik industriaren eta teknologiaren arloetan duen ahalmena eta punta-puntako bertako sektoreak eta enpresak. Enpresa horietako batzuk eta IKERLAN zentro teknologikoa bisitatu dituzte

Pesint:  industria-instalazioetako  emisioak  murrizteko  konpromisoa

Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa

Mexikoko konpainia berotegi-efektuko emisioak % 10 eta % 20 artean murrizteko gai da ditu. Orain Donostian ezarri da Europako merkatuan sartzeko.

LemuGroupek  etorkizuneko  paperaren  converting  sektorerako  makinak  egiten  ditu  Tolosaldean

LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean

e-commercerako paperezko poltsak eta gutun-azalak fabrikatzeko negozio-lerro berri baterako, instalazioak 1.300 metro karratu gehigarritan handitu behar izan dira, Ibarrako Apattaerreka poligonoan…

SPRI  Taldeak  topaketa  bat  antolatu  du  Euskadin  kokatutako  atzerriko  enpresekin

SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin

Ekainaren 14an Bilbon egingo den jardunaldi horrek ezagutzera emango du zein abantaila dauden Euskadin inbertitzen jarraitzeko

Euskadin  kokatutako  atzerriko  enpresek  uste  dute  fakturazioa  handituko  dutela  2023an

Euskadin kokatutako atzerriko enpresek uste dute fakturazioa handituko dutela 2023an

Negozio-giroari dagokionez, Euskadin kokatuta dauden kapital atzerritarreko enpresek bereziki baloratzen dituzte lan-eskuaren gaikuntza, ingurune berritzailea, eskura dauden azpiegiturak eta bizi-kalitatea

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.