Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urtarrila, 2021 Invest in Basque Country Invest in Basque Country

DOM-MCM elkarteak Euskadin duen presentzia sendotzen jarraitzearen alde egin du

Sarrailagintza enpresak UCEM bereganatu du hilabete honetan, digitalizazioan eta azken belaunaldiko makinerian inbertitzen duen bitartean
Santiago Rodríguez
Santiago Rodríguez, DOM-MCM-eko zuzendari kudeatzailea

Urtarrilean amaitu da Metalúrgica Cerrajera de Mondragón (MCM) eta UCEM Sistemas de Seguridad enpresen bat-egitea. Gasteizen du egoitza, eta DOM Security talde frantseseko kideak dira. Etapa berri bat hasi dute, DOM-MCM izenarekin.

Enpresak 110 langile ditu bere Gasteizko egoitzan. Gainera, sarrailagintzarekin lotutako hainbat marka eskaintzen dituzten 17 merkataritza-agenteko sare bat ere badu (MCM, DOM, UCEM eta Telesco).

MCMk historia zabala du, 1932tik hona. Sarrailagintzan aritu da beti, baina aldaketa asko izan ditu. Azkenak, konpainia multinazional batean sartzea eta UCEMekin bat egitea. Santiago Rodriguez zuzendari kudeatzaileak azpimarratu duenez, gakoa da “merkatuari irekitze eta ixte soluzioen katalogo oso bat eskaini ahal izatea, segurtasun maila handienarekin”.

Enpresak hurrengo bi esparruetan zentratu da gehienbat: “balio erantsi handiko produktuak (puntu anitzeko sarrailak, segurtasun handiko zilindroak eta ezkutuak, etab.) eta gure etxeetan segurtasun handiena ematen duen kalitate ziurtatuko eta testatuko produktuak”. DOM-MCM bete-betean sartu da produktu elektronikoen arloan ere, batez ere sarbideak kontrolatzeko (unibertsitateei, ikasleen egoitzei, enpresei, ospitaleei, eraikin publikoei zuzendutako sarrailak eta zilindro elektronikoak). Arlo horretan, lehen esperientzia hotel-sektorean izan zuen. “Gaur egun, mugikorrarekin, edozer ireki daiteke erosotasun eta segurtasun handienarekin”, adierazi du Santiago Rodriguezek.

Fusio berriaz gain, konpainiak inbertsio garrantzitsuak egin ditu: azken belaunaldiko makinerian; bere katalogoa osatzeko segurtasun handiko soluzioetan, mekanikoak zein mekatronikoak; eta prozesu guztien digitalizazio integralean.

DOM-MCMk ez ditu alde batera uzten berrikuntza edo digitalizazioa bezalako alderdiak. Izan ere, “Gure ingeniariak eta informatikariak harremanetan daude gure bezeroekin, haien beharrak ezagutzeko eta, hortik aurrera, egokitzen saiatzeko”, azaldu du zuzendariak, “Eta, ahal bada, merkatuaren joerei aurrea hartzeko”. Enpresak “nazioarteko bokazioa” izan du beti, eta 40 herrialdetan baino gehiagotan dago. “Omnikanalitatea errealitate bat da eta gu azken bezeroa dagoen toki berean egon behar gara”, azaldu du.

Joan den 2020an pandemiak enpresa guztien planak hondatu zituen. DOM-MCMen, batez ere martxoko eta apirileko lehen hilabeteetan izan zuen eragina. Izan ere, instalazioak “gure historian lehen aldiz” itxi zituzten. Baina, horrez gain, egoerara egokitzen jakin izan dute enpresan.

Gasteizko konpainia duela urte batzuk sartu zen Habic Klusterrean, eta 2020an parte hartu du, beste enpresa batzuekin batera, SPRI Taldearen Bideratu programan, preskripziora zuzenduta. Santiago Rodriguezek “erakundeen aldetik laguntza gehiago” eskatu du, izan ere, “hemen inbertitzen dugu, askotan euskal enpresen makinak erosten, eta hemen sortzen dugu enplegua”. Oraingoz, “Euskadin dugun presentzia sendotzen jarraitzea” da bere asmoa, “handitzen jarraitu nahi dugu , bai organikoki, bai aurkezten diren eta gure interesekoak izan daitezkeen aukerak aprobetxatzen”.

SPRI Taldeak Euskadin finkatzea pentsatzen ari diren enpresei laguntzen die, finantzaketa-gida eta finantzaketa-tresnen bidez, Invest in the Basque Country bezalako ageneteekin. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2023 Invest in Basque Country
Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Azpiegiturak
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Invest in Basque Country
SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin
Irakurri gehiago
10 urtarrila, 2023 Invest in Basque Country
Euskadin kokatutako atzerriko enpresek uste dute fakturazioa handituko dutela 2023an
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2022 Invest in Basque Country
SPRIk laguntza ematen du euskal enpresentzat estrategikoak diren hornitzaileak erakartzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak