Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 3 maiatza, 2019 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

GHI Smart Furnaces: Big Data eta adimen artifiziala labe industrialak monitorizatzeko

Bizkaiko konpainia horrek hainbat tresna garatu ditu labe industrialak urrunetik eta denbora errealean kontrolatzeko munduko edozein tokitatik

 

Bizkaiko konpainia horrek hainbat tresna garatu ditu labe industrialak urrunetik eta denbora errealean kontrolatzeko munduko edozein tokitatik

 

GHI Smart Furnaces-ek argi erakutsi du nola enpresa tradizional bat gai den eraldatzeko eta, teknologia berriak erabiliz, balio handiagoko zerbitzuak eskaintzeko bere bezeroei. Iñigo Guinea da enpresako zuzendari nagusia, 82 urte betetzera doan konpainia honetako hirugarren belaunaldia. Denbora horretan 8.000tik gora labe industrial instalatu dituzte mundu osoko herrialdeetan. GHI Smart Furnaces enpresaren ibilbideari buruz mintzatu gara Iñigo Guinearekin eta baita ere 4.0 Industriako zuzendari Alain Camporekin eta Algoritmia Aurreratuko arduradun Ainhoa Ochoarekin.

 

Zer egiten du GHI Smart Furnaces enpresak?

Iñigo Guinea- Neurrira eginiko konponbide integralak eskaintzen ditugu: labe industrialen eta “giltza eskuan” erako lantegien diseinua eta fabrikazioa, SAT eta 4.0 arloko digitalizazio- eta aholkularitza-zerbitzuak. Gure labe industrialak erabiltzen dira metalak urtzeko, tratamendu termikoak egiteko eta beroketarako. Mundu mailako erreferenteak gara beroko estanpazioan, aluminioaren birziklapenean, tratamendu termikoan eta hagunak fabrikatzeko lantegietan. Labur esateko, era guztietako metalak urtu edo tratatzeko konponbideak eskaintzen ditugu.

 

80 urtetik gorako ibilbidea duen ETE tradizional bat zarete. Zein unetan erabaki zenuten teknologia berriak erabiltzen hastea zuen bezeroei eskaintzen dizkiezuen zerbitzuak hobetzeko?

I.G. – Aldaketa asko gertatu dira 1937an enpresa sortu zenetik. 4.0 Industriari dagokionez, duela 3 urte hasi ginen ekipo super-sentsorizatuak eskaintzen mundu osoko bezeroei. Ekipo horiei esker posible da urrunetik ikustea nola funtzionatzen duten labeek eta egiaztatzea ongi ari direla lanean. Hori ezinezkoa zen lehen. 8.000 instalazio dauzkagu mundu osoan eta horietako bakoitzean begiak jarri nahi izanez gero, 8.000 pertsona eduki beharko genituzke gertatzen ari dena aztertzen. Gaur egun, 4.0 teknologiei, txostenei eta algoritmoei esker posible da begiak edukitzea toki guztietan eta horrelako zerbitzuak ematea.

 

Nolako teknologiak erabiltzen dituzue labe industrialak monitorizatzeko?

Alain Campo eta Ainhoa Ochoa – Gure ekipo asko labe industrialak dira, sendoak eta oso automatizatuak, eta badituzte PLC sistemak, zeintzuei esker posible baita labea kontrolatzea, sentsoreen datuak irakurtzea eta tenperaturak ikuskatzea. Informazio horrekin makina gidatu dezakegu edo aldaketak egin, baina informazio hori ez da gordetzen. Dakigun guztiarekin, datuen historiko bat bagenu, uneoro jakingo genuke zein den labearen egoera. Horregatik, gure helburua da PLC sistemen datu horiek denbora errealean biltzea, gordetzea, eta datuen historiko bat sortzea. Labe bakoitzean 1.400tik gora aldagai kalkulatu ditzakegu segundoko. Baldin eta konbinatuko bagenu hidraulikan, termoenergetikan, ingeniaritza mekanikoan eta elektrizitatean dugun ezagutza sakona labeek ematen diguten informazioarekin, gai izango ginateke gure bezeroei balio handi bat emateko.

 

Nola monitorizatzen duzue labeetan gertatzen ari dena?

A.C eta A.O. – GHIn badauzkagu datuak eta badaukagu datu horiek denbora errealean interpretatzeko eta bistaratzeko gai den jendea. Baina egunero, segundoro, mila datu sortzen dira eta ezinezkoa da guztiak gizaki batek ikuskatzea. Horregatik baliatzen ditugu datuen analisirako tresnak. Algoritmoak eta adimen artifizialeko sistemak inplementatzen ditugu labeen funtzionamendua aztertzeko. Horri esker, instalazioak denbora errealean bistaratzeko zerbitzua eskaintzen diegu gure bezeroei, aukera izan dezaten zer gertatzen den ikusteko eta albait azkarren interpretatzeko, munduko edozein tokitatik eta edozein ordutan. Era berean, hileroko txosten bat eskaintzen dugu prozesuak edo kontsumoak aztertzeko. Eta ekintzak planteatzen ditugu erabilera txarrak detektatzen direnean. Horri deitzen diogu prebentzio adimenduneko fasea, jasotzen ari garen datuen arabera egiten dena. Labe batek 20 erregailu baditu eta ikusten badugu batzuek besteek baino gehiagotan huts egiten dutela, bezeroari esan diezaiokegu prebentzio-ekintza bat egin dezala erregailu horietan. Eta baita alderantziz ere, ikusten badugu sei hilabetean ez dutela kalterik izan, agian ez da beharrezkoa mantenimendua egitea.

 

Zuen bezeroek proaktiboki jokatzen dute horrelako monitorizazio eta datuen analisi tresnak labeetan inplementatzean?

Iñigo Guinea – Gure bezeroek badakite teknologia honek funtzionatzen duela, teknologia honekin hobeto lan egiten dutela eta gastu gutxiago dutela. Pixkanaka ari dira teknologi hori barneratzen. Une honetan 19 ekipo konektatu dauzkagu mundu osoan eta, aurtengo aurreikuspenen arabera, 30 ingurura iritsiko gara. 2019an, instalatuko ditugun ekipoen erdiak horrelako monitorizazio eta analisi tresnak izango dituzte.

 

Zure ustez zeintzuk dira 4.0 Industriaren erronka handienak?

I.G. – Erronka garrantzitsuenetako bat da bezeroen mentalitatea aldatzea, uler dezaten hau guztia lehiakortasun abantaila bat dela eurentzat. Horixe da gehien kostatzen zaiguna, enpresak konbentzitzea teknologia horiek txerta ditzaten. Horrez gain, bada beste arazo bat, hainbat zerbitzu hornitzailek oso gaizki erabiltzen dutelako 4.0 Industriaren kontzeptua. 4.0 modaren aterkipean oso balio erantsi gutxiko zerbitzuak ematen dira. Bezeroak saturatu samar daude 4.0 zerbitzuen eskaintzarekin. Jende gehiegi saiatu da negozioan sartzen sektorean esperientziarik izan gabe. Eta kutsadura hori kasu batzuetan kaltegarri izan daiteke 4.0 Industriaren abantailak azaltzeko orduan.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Edurobotic: “Ikasleentzako robotikako eta programazioko jarduerek hezkuntza-eremua eta aisialdia lotzen dituzte”
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Campus To Business (C2B): “Sektore teknologikoan talentuaren defizit izugarria dagoen ingurune batean gaude”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak