Maider Alonso.

Emaia Health, emakumeen prebentzio kardiobaskularrerako plataforma digitala asmatu duen smart up-a

Donostiako enpresak Bind 4.0 programan parte hartzen du Keralty enpresa eragile izanik
-

Emaia Health Donostiako start up bat da, urtebete baino gutxiagoko bizitza duena, eta emakumeen prebentzio kardiobaskularrerako plataforma digitala eskaintzen du. Produktua merkaturatu aurreko baliozkotze klinikoaren fasean dago. Bind 4.0 programan hartu du parte Keralty enpresa eragile gisa duela.

Enpresa Donostiako Miramon Parke Teknologikoan sortu zen iazko abuztuan, Maider Alonso eta Iván Macía sortzaileen interes pertsonalak eta profesionalak bultzatuta. “Haurdunaldiko konplikazioak, hala nola preeklampsia edo haurdunaldiko diabetesa, A ebidentzia-maila duten etorkizuneko gaixotasun kardiobaskularren iragarle goiztiarrak direla dioen ebidentzia zientifikotik sortu zen. Haurdunaldia eta emakumearen epe luzerako osasun kardiobaskularra lotzen dituen soluzio digitalik ez zegoela ikusita, talde sortzaileko kideok (industria farmazeutikotik eta ikerketa biomedikotik gentozen) artatu gabeko eta behar mediko frogatua duen espazioa identifikatu genuen”, azaldu du Maider Alonsok.

Emaia klinikoki balioztatutako eta adimen artifizialean oinarritutako plataforma digitala garatzen ari da, emakumearen prebentzio kardiobaskularrera bideratua. Prozesu horretan, konpainiak mugarri garrantzitsuak lortu ditu dagoeneko: lehenengo laguntza publikoak lortu ditu (Ekintzaile eta Txekintek, SPRIren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik hurrenez hurren), eta Vicomtechekin lankidetza teknologikoa formalizatu du bazkide eta partner teknologiko gisa.

“Gaur egun, aurrerapausoak ematen ari gara ingurune errealeko baliozkotzean, sektoreko partnerrekin batera, eta teknologia, ebidentzia klinikoa eta osasun digitaleko garapen-estrategia argia integratzen dituen soluzio berritzaile gisa kokatu gara”.

Vicomtechen BIND 4.0 programan hartu du parte Keralty (Kolonbian eta Latinoamerikan erreferentziazko aseguruen taldeetako bat) trakzio-enpresa gisa izanda. Kolaborazioa zailtasun obstetrikoak dituzten emakumeen datu klinikoei buruzko atzera begirako azterketa batean datza, “haurdunaldian eta erditu ondoren Emaiaren prebentzio pertsonalizatuko ereduaren premia medikoa eta bideragarritasuna baliozkotzeko helburuarekin”.

Ospitale eta kliniketara, aseguru-etxeetara eta lehen mailako arreta

Ospitale eta kliniketara, aseguru-etxeetara eta lehen mailako arretara bideratzen da enpresa, B2B ereduaren pean. “Produktu nagusia emakumeentzako prebentzio kardiobaskular pertsonalizatuko SaMD plataforma da, bi modulu dituena: bata pazienteari zuzendutakoa (laguntza klinikoa emateko aplikazioa ugalketa-zikloan zehar eta LLM morroi klinikoarekin), eta bestea osasun arloko profesionalei zuzendutakoa (biomarkatzaileetan oinarritutako arrisku-estratifikazioa duen CDSS, eta score kardiobaskular indibiduala profesionalarentzat)”.

Enpresak 6 langile ditu, talde sortzailearen eta kolaboratzaileen artean. Orain, merkaturatu aurreko baliozkotze klinikoaren fasean dago, baina 2026rako lehen diru-sarrerak I+G zerbitzuen bidez sortzea aurrez ikusi du, bere lankidetza aktiboen esparruan.

Baliabide ia guztiak I+Gko jardueretara bideratzen dituzte. “Oraindik ez dugu sail propio bereizirik; hori beharrean, Vicomtech enpresa teknologikoarekin (enpresaren sortzaileetako bat da) egindako aliantza estrategikoaren bidez egituratzen dugu I+G arloa”.

Ekintzaile programaren bidez SPRI Taldetik jasotako laguntza prototipo teknologikoa garatzera, merkatu-azterketa egitera eta negozio-plana prestatzera bideratu da. Horren bidez, “baliozkotze klinikorako eta egun martxan dugun pre-seed inbertsio-txanda egiteko oinarriak finkatu ditugu”.

Epe laburrera begirako erronkak dira maiatzerako “erditze ondoko moduluaren MVPa osatzea eta ebidentzia kliniko sendoarekin baliozkotzea. Ondoren, MDR I. motako autozertifikazioa lortzea eta 2027. urtearen hasieran merkaturatzea aurrez ikusi dugu, ospitaleekin eta aseguru-etxeekin lehen SaaS B2B kontratuak sinatuta”. 2028rako, haurdunaldirako eta menopausiarako moduluak sartu nahi dituzte, “emakumearen ugalketa-bizitza osorako irismena zabalduz”, eta nazioartekotzea bultzatu.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.