Óscar Gallardo eta Antonio Gallardo.
Elkarrizketak 30 apirila, 2026

Gallardo Ingeniería, prestazio handiko botilaratze-makinetan liderra

Irungo enpresak urtero hogei instalazio inguru fabrikatzen ditu hamar bat elikagairentzat, ardotik hasi eta eztiraino
-

Gallardo Ingeniería Irungo enpresa bat da, eta elikagaiak (ardoa, ura, esnekiak, saltsak edo eztia) botilatzeko prestazio handiko makinen fabrikazioan liderra da Espainian. Teknologiaren alde egindako apustuaren ondorioz, mota guztietako produktuak ontzi desberdinetan ontziratu ditzaketen makinak eskaintzen dituzte. Bi urte eskasean fakturazioa bikoiztea aurreikusten dute. Konpainiak SPRI Taldearen laguntza jaso du makinen digitalizaziorako eta konektibitaterako eta datuak denbora errealean eskuratzeko.

Enpresa familiarra da, eta 2001ean sortu zen, “sektorean ontziratze- eta botilatze-enpresen beharrak bete gabe zeudela ikusita”, azaldu dute Antonio Gallardo presidenteak eta Oscar Gallardo CEOak. “Elikagaiak botilatzeko prozesu ugarietarako prestazio handiko teknologia onenaren aldeko apustua izan zen”.

Enpresa-proiektua 8 pertsonarekin hasi zen, eta lehenengo bost urteetan hobekuntzak egin zituzten, hala nola ardoa eta olioa bezalako produktuetan oxigenoa kentzea edo doitasun- eta garbiketa-sistema automatikoak txertatzea. “Konturatu ginen ez zegoela errendimendu handiko makinarik ardoa eta likoreak ez ziren beste produktu batzuetarako”.

2006tik aurrera, Gallardo nazioartean hedatzen hasi zen eta bulego propioak ireki zituen Mexikon, Frantzian eta Portugalen. Hala, 2007an, ura, zukua eta olioa produkzio-abiadura handian ontziratzeko botilatzeko lehen makina elektronikoa fabrikatu zuen

2012an, erronka garrantzitsua onartu zuen Gallardok: Mexikoko La Corona enpresarentzat botilatzearen sektoreko elikagai-olioa botilatzeko makinarik handiena fabrikatzea. 2019an, Gallardok olio eta saltsetarako botilatzeko makina berriak fabrikatu zituen, pisua eta presio handia kontrolatzeko pisaketa-sistemarekin (sistema ponderala). Halakoak fabrikatzen zituen enpresa nazional bakarra izan zen. Botilatzeko makina ponderalek pisua zehatz kontrolatuz egiten dute ontziratzea, produktuaren dosifikazio zehatza bermatuz.

2020an, Open Combi teknologia garatu zuen, soluzio berritzailea, botilatzeko makina plastikozko ontziak fabrikatzeko putz egiteko makinarekin sinkronizatzeko aukera ematen duena. Integrazio hori sektoreko fabrikatzaile nazional batek egindako lehenengoa izan zen, eta produkzio- eta osasun-prozesuak optimizatzen ditu, denborak eta espazioak murrizten ditu eta lerroaren eraginkortasun globala hobetzen du.

Gallardo Ingeniería enpresak teknologia berri horiek erabiltzen ditu elikagai-produktu guztietarako, eta horrek bereizten du lehiakideengandik. Gainera, fabrikako lerro osoak eskaintzen ditu, giltza eskura: “betetzea, tapa jartzea, etiketatzea eta ahokatzeko eta “packaging” paletizazioko lana biltzen duen lerro-amaierako lana barne, Espainiako eta Europako enpresa onenekin lankidetzan.

Elikagaiak (ardoak, likoreak, olioak, ura, zukuak, saltsak, esnekiak, ozpinak edo eztia) ontziratzeko makinak eskaintzen ditu enpresak, eta bere bezeroen artean upategiak, ura, zukua eta olioa ontziratzeko lantegiak daude. Konpainiak sektoreko marka nagusiekin egiten du lan eta,

Urtero, errendimendu handiko hogei makina inguru fabrikatzen ditu: “Diseinutik muntaketa-lanera arte, horietako bakoitza egiteko 6 hilabete inguru behar ditugu. Prozesu osoa fabrikatzen eta muntatzen dugu, elektronikako zatia, automatismoena eta programazioarena barne”. Hona hemen enpresaren lanaren arrakasta erakusten duen datu bat: saldutako makinen % 50 gehiago aurretik beste makina batzuk eskuratu dituzten bezeroek erosten dituzte. “16 edo 18 makina erosi dizkiguten bezeroak ditugu, eta bakoitzak milioi erdi eta milioi bat euro artean balio du”.

Orduko 50.000 botilak

Gallardo Ingenieríak eskaintzen dituen botilatzeko makinek orduko 2.000 botilatik 50.000 botilaraino ontziratzen dituzte. “20 botila mota ezberdin arte prozesatzen dituzten makinak ditugu. Likoreetarako, makina bakar batean forma eta edukiera ezberdinetako 54 botila desberdin ontziratzeko aukera txertatu dugu”. Datu horrek agerian uzten du enpresaren teknologia eta prestazioen maila altua.

Enpresak 40 langile ditu, Irungo bi fabriketan eta Sevillako fabrikan banatuta. Konpainiak 20 patente baino gehiago ditu, eta azken urteotan bi milioi euro baino gehiago inbertitu ditu I+G arloan.

Iaz, 15 milioi euroko fakturazioa izan zuen, eta, gaur egun, 17 milioiko eskaerak ditu sinatuta. Zifra horrek 2024an lortutako negozio-zifra bikoitzen du. Esportazioak % 40 dira eta Mexikon, Frantzian eta Portugalen zentratzen dira, “baina Afrikan ere 15 herrialdetara iritsi gara”. Guztira, 400 bezero baino gehiago ditu enpresak.

SPRI Taldeak emandako laguntza makinak digitalizatzera eta konektagarritasunera bideratu da. “Soluzio horri esker, denbora errealean konekta gaitezke instalatutako makina guztiekin, bai Espainian, bai nazioartean. Sistemak ekipoen etengabeko monitorizazioa egiten du”.

Etorkizunera begirako erronka nagusiak dira merkatuan liderrak izaten jarraitzea eta dibertsifikazio-estrategia sendotzea eta, aldi berean, teknologia propioaren garapena indartzea. Ildo horretan, gasa duten produktuak ontziratzeko makineria espezifikoa garatzeko lanean ari dira; izan ere, gaur egun, ez dago halako soluziorik eskuragarri Espainiako merkatuan.

Horrez gain, giltza eskurako fabrikako linea osoekin jarraitzea aurreikusten dute, “Europako packagingeko enpresa onenekin dugun harreman bikainaren bidez”. Bestalde, Irunen dituen bi fabriketako espazio falta dela eta, enpresak lantegi berria eraikitzeko asmoa du; izan ere, “bertan jarraitu nahi dugu, hiriarekiko eta enpresan lan egiten duten pertsonekiko errotzeari eusteko”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.