Leire Gorostidi Canales, Komunikazio arloko arduraduna.

Panelfisak, automobilgintzarako finkatze-elementuetan enpresa adituak, negozioa Europan eta Ipar Amerikan bultzatu du

Tolosako kooperatibak SPRI Taldearen laguntza jaso du Renove Smart Industry programatik, eta dagoeneko % 80 esportatzen du  
-

Panefilsa Tolosako kooperatiba bat da, eta automobilgintzarako hotzeko estanpazio bidezko finkatze-elementuak garatzen eta fabrikatzen ditu. Nazioartekotze-tasa handia du (salmenten % 80 esportazioak dira), eta bere merkatuak Ipar Amerikan eta Europan indartzearen alde egin du. Horrekin lotuta, SPRI Taldeak Renove Smart Industry programaren bidez emandako laguntza jaso du Tier 1 bezero bati zuzendutako balaztatze-sistemetarako segurtasun-pieza bat eraldatzeko prozesua hobetzeko.

Proiektuak lehengaiak eta kostuak aurrezteko aukera ematen du, planteatutako prozesu-aldaketari esker. Aldaketa horrek mekanizaziotik hotzeko estanpaziora pasatzea eskatzen du, eta 1,5 milioi euroko inbertsioa egin da proiektu horretan. Proiektu honetarako ere SPRI Taldearen laguntzak jaso zituzten 2023an, orduko Innobideak programatik.

Egoitza nagusia Tolosan duen enpresa honek 100 urte baino gehiagoko historia du. 2011n, kooperatiba Ner Group taldean sartu zen (2009an lan-harremanetarako estilo berriarekin sortutako Euskadiko hamabost enpresa inguruk eratutako elkartea). 2015ean ireki zuen atzerriko lehen fabrika, Mexikon.

Beste mugarri garrantzitsu bat 2014an gertatu zen: geometria konplexuagoko pieza teknikoak sartu zituzten produkzioan, “gamaren anplitudea mantenduz, fabrikazio estandarretik hasi eta balio erantsi handiagoko piezetaraino”, azaldu du konpainiako komunikazio arloko arduradunak.

Enpresak finkatze-elementuak eskaintzen ditu automobilgintzarako, serie luzeetan eta “produktibitate handian, eta horrek abantaila ekonomikoak bermatzen dizkie bezeroei”. Produktu nagusiak honako hauekin lotutako aplikazioetarako dira: eserlekuak, haizetako-garbigailuak, argiztapena, sistema termikoa, ixteko sistemak eta bandak, eta ibilgailuaren tren motorra.

Enpresaren bezeroak automobilgintzakoak bakarrik dira, baina abantaila handi bat dute: dimentsio handia eta lantegiei eta aplikazioei dagokienez aniztun handia eskaintzen dute. “OEM fabrikatzaileak eta Tier 1 hornitzaileak dira: Volkswagen, Valeo, Bosch, Edscha eta Lear, besteak beste”.

Bertako produkzio-eredua

Tolosan eta Mexikon dituzten fabrikez gain, Bartzelonan, Alemanian, Polonian eta Taiwanen ere badute presentzia logistikoa eta komertziala. “Bertako produkzio-ereduaren aldeko apustua egiten dugu. Tolosatik Europara hornitzen dugu, eta Celayatik (Mexiko) Ipar Amerikara”. Bi lantegien arteko proiektu partekatuen alde ere egiten dute. Frantzian, Estatu Batuetan, Polonian, Alemanian eta Mexikon saltzen dute gehien.

Enpresak 190 langile ditu, eta 2027rako 40 milioi euro fakturatzea aurrez ikusten da (iaz, berriz, 35 milioi fakturatu zituen).

2023tik inbertsio handiak egin dituzte, zehazki, 5,3 milioi euro garapenerako eta berrikuntzarako, ekipoen erosketarekin eta digitalizazioarekin lotuta. “Aurten, berriz, milioi bat euroko beste inbertsio bat dugu aurrez ikusita”.

Jasangarritasuna funtsezkoa da enpresaren negozioan, eta, konpromiso hori indartzen duten mugarri hauek azpimarra ditzakegu: “SBTI nazioarteko zigilua dugu, gure emisio-murrizketak irizpide zientifikoetan oinarritzeko eta OEMen eskakizun gero eta handiagoei sendotasunez erantzuteko”. Ikuspegi estrategiko hori osatzeko, pertsonak oinarri dituen filosofia du, hiru ardatzetan finkatuta: lerrokatzea, talde-lana eta etengabeko ikaskuntzaren kultura.

Berdintasunaren aldeko bere apustua benetakoa da; izan ere, enpresan lan egiten duten emakumeen % 50ek lidergo-postuak ditu. Bestalde, “irabazien % 5 gizarte-ekintzetara bideratzen dugu eta pertsona bakoitzak bere laneko denboraren % 2 arte ekintza horietara bideratzen du Ner Groupen bidez”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Edi  Elevator  enpresak  plataforma  jasotzaile  bat  garatu  du  mugikortasun  urriko  pertsonen  autonomia  hobetzeko
11/09/2026 Ekintzailetza

Edi Elevator enpresak plataforma jasotzaile bat garatu du mugikortasun urriko pertsonen autonomia hobetzeko

Arabako konpainiak Easytrans sortu du, ibilgailuaren atoi-bolan instalatu ondoren, aulkia edo scooter-a eskuz altxatu gabe 120 kilo arte kargatzeko aukera ematen duen jasotze-sistema.

IDDTEK,  industria  eta  talentua  konektatzen  dituen  ingeniaria
10/09/2026 Berrikuntza

IDDTEK, industria eta talentua konektatzen dituen ingeniaria

Derioko enpresa 140 langile izatera iritsi da, eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

AJL  Ophthalmic-ek  begiko  kirurgian  zehaztasuna  hobetzeko  sistema  digital  bat  garatu  du

AJL Ophthalmic-ek begiko kirurgian zehaztasuna hobetzeko sistema digital bat garatu du

Oftalmologoei begi barneko lente torikoak ezartzeko beharrezkoa den kornearako markaketa egiten laguntzeko osasun dispositiboa sortu du euskal enpresak.

Sutargik  negozioa  indartu  du  ekonomia  zirkularraren  eta  medikuntzaren  sektoreetan

Sutargik negozioa indartu du ekonomia zirkularraren eta medikuntzaren sektoreetan

Tolosaldeko enpresak, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei lan-aukerak eskaintzen dizkienak, interes ekonomikoko bi elkarte sortu ditu

Welleok  algoritmo  propioak  eta  datuen  analisiak  konbinatzen  ditu,  osasun  eredu  prebentiboan  aurrera  egiteko
08/09/2026 I+G+B

Welleok algoritmo propioak eta datuen analisiak konbinatzen ditu, osasun eredu prebentiboan aurrera egiteko

Test azkarrak, osagarri pertsonalizatuak eta erabiltzaile bakoitzaren bilakaeraren etengabeko jarraipena egiteko aukera ematen duen aplikazioa konbinatzen dituen ekosistema bat sortu du euskal konpainiak.

Secur0:  “BINDek  ateak  ireki  dizkigu  bertako  startup-ekin  lan  egin  izana  aurkezpen-txartelik  onentzat  hartzen  duen  industria-ekosistema  batera”
07/09/2026 Ekintzailetza

Secur0: “BINDek ateak ireki dizkigu bertako startup-ekin lan egin izana aurkezpen-txartelik onentzat hartzen duen industria-ekosistema batera”

Zibersegurtasun erasokorrean diharduen Madrilgo enpresak SPRI Taldearen programan parte hartu du promozio bereko beste hiru startup-ekin batera. Esperientzia horri esker, bere ereduak baliozkotu eta Euskadiko enpresa-sarean murgildu ahal izan da, “Estatuko industria- eta zibersegurtasun-ekosistema indartsuenetako batean".

ResQaR-k  bide-segurtasuna  hobetzeko  erreskate-orria  digitalizatzen  du

ResQaR-k bide-segurtasuna hobetzeko erreskate-orria digitalizatzen du

Aikox-ek garatutako ekimenak QR kodeak erabiltzen ditu larrialdi zerbitzuek ibilgailuen informazio kritikoa berehala eskuragarri izan dezaten.

EHUko  Energia  Berriztagarrien  eta  Hidrogeno  Berdearen  Laborategia,  ekoizpen  “eraginkorrago,  fidagarriago  eta  ekonomikoki  lehiakorrago  baten”  bila
03/09/2026 I+G+B

EHUko Energia Berriztagarrien eta Hidrogeno Berdearen Laborategia, ekoizpen “eraginkorrago, fidagarriago eta ekonomikoki lehiakorrago baten” bila

Potentzial handiena industria astuna deskarbonizatzean, energia berriztagarria biltegiratzean eta elektrifikazio zuzena nahikoa ez den aplikazioetan lehengai eta erregai fosilak ordezkatzean datza.

Sabelec:  berrikuntza  biomedikoa  zauri  konplexuen  erronkari  aurre  egiteko
03/09/2026 Ekintzailetza

Sabelec: berrikuntza biomedikoa zauri konplexuen erronkari aurre egiteko

Gipuzkoako enpresak mikrokorreentea eta adimena konbinatzen dituen gailu mediko bat garatzen du orbaintzea bizkortzeko.

TEN4CARE  proiektu  europarrak  inplante  adimenduna  garatzen  du  tendinopatietako  ehunen  birsorkuntza  bizkortzeko
01/09/2026 I+G+B

TEN4CARE proiektu europarrak inplante adimenduna garatzen du tendinopatietako ehunen birsorkuntza bizkortzeko

Ekimenak, Horizonte Europak finantzatua eta Biokeralty Research Institute euskal enpresak parte hartzen duena, biomaterial aurreratuak, nanoteknologia, adimen artifiziala eta fabrikazio aurreratua konbinatzen ditu, gihar-hezurretako lesioen tratamendua hobetzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.