Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 apirila, 2020 Digitalizazioa EIKTak

GAIA klusterraren DigitalWork4all, telelanerako baliabideen gune zentrala

GAIAk abian jarri duen ekimen hau aurrera eramateko, egoera honetan bereziki garrantzitsuak diren sektoretako enpresak elkarlanean ari dira: informatika eta telekomunikazioak, zibersegurtasuna, aholkularitza teknologikoa, eta abar

Bizi garen aparteko egoera honetan, behar handia dago telelana behar bezala nola egin argitzeko. Honen aurrean, Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Aplikatuko industria osatzen duten enpresen arteko lankidetza piztu da eta 260 enpresatik gora elkarlanean ari dira prestakuntza, informazioa etea laguntzarako atari bateratua sortzeko, era guztietako enpresa eta lan-talderi eskaintzeko.

 

DigitalWork4all (www.dw4all.eu) atariak telelana egiteko era askotako baliabideak biltzen ditu. Mota guztietako erakundeentzat erabilgarria bada ere, bereziki pentsatu da enpresa txiki, ertain eta autonomoen beharrak asetzeko. Osasun-krisiaren ondorioz, urrutiko lan digitala ezarri behar izan da masiboki, bizkor eta, kasu askotan, aldez aurreko ezagutza eta eskarmenturik gabe. Atariak soluzio teknologikoak, eskuliburuak, protokoloak eta prozesuak eskaintzen ditu, guztiak maila horretan aurreratuen zeuden enpresetan erabili ohi direnak, horren bidez beste erakunde batzuk lagundu eta gaitu ahal izateko. Aste hauetan oso nabarmen geratu da telelanerako politikak eta errutina ezarrita zeuzkaten enpresak hobeto egokitzen ari direla krisi honek ezarri dituen neurrietara eta beraz, arlo honetan gaitasunak eskuratzea lehentasuna bihurtu da.

 

Jose Echezarra, GAIA klusterreko presidentearen hitzetan, “gure enpresen teknologia heldutasuna orokorrean altu da, baina bistakoa da telelana ezartzeko behar honek zailtasunak eta arazoak sortu dituela enpresa askotan, berezi txiki eta ertainetan, goizetik gauera beren lan-prozedura asko errotik aldatu egin behar izan dituztelako. Gainera, prozesu horretan sartu dira ziurgabetasun handiarekin, eta bat-batean, egokitzeko denborarik gabe. Horrek erreakzionatzeko gaitasunik gabe utzi ditu, eta beren bideragarritasuna mehatxatuta ikusten dute. Gure sektorearen erantzukizuna da, inoiz baino gehiago, teknologikoa eta antolaketakoa den erronka honen maila egon gaitezen laguntzea”

 

“Auzolan” teknologiko aditua: lankidetza-sarea

GAIAk abian jarri duen ekimen hau aurrera eramateko, egoera honetan bereziki garrantzitsuak diren sektoretako enpresak elkarlanean ari dira: informatika eta telekomunikazioak, zibersegurtasuna, aholkularitza teknologikoa, eta abar. Horrez gain, beren baliabideak eta edukiak ematen dira erakundeetako sareak:

SPRI – Eusko Jaurlaritza, BCSC Zibersegurtasun Euskal Zentroa,  Ziur, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentro Aurreratua, eta Araba, Bizkaia zein Gipuzkoako Foru Aldundiak.

 

Atari berri hau, gainera, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Sailak, SPRI-ren bidez abian jarri duen Inplantalariak zerbitzuko laguntza indibidualizatua osatu egiten du. Zerbitzu honen bidez, lan-talde profesional batek doako laguntza eskaintzen die autonomo eta enpresa txiki zein ertainei beren jarduerari eusteko baliabide teknologikoa ezartzeko. Horrez gain, laguntza eskaintzen du enpresan urrutiko lan digitalaren bidez garatu daitezkeen zereginak identifikatzeko, lan kolaboratiboa egiteko eta ziber-erasoak ekiditeko moduko ingurune segurua ezartzeko.

 

[+ INFO] dw4all@gaia.eus

Digital Work for all www.dw4all.eu
Inplantalariak –SPRI https://www.spri.eus/laguntzak/inplantalariak/
BCSC https://www.basquecybersecurity.eus
ZIUR http://www.ziur.eus

 

Lotutako albisteak

18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Fulsion, herritarrei arreta emateko eragile adimendunak eskaintzen dituen euskal ETEa
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Soy Atenea, optiken eta bezeroen arteko harremana azkartzen duen Gipuzkoako startupa
Irakurri gehiago
KUIK DIGITAL SOLUTIONS 8 Marzo, 2024 Digitalizazioa
‘Kuik Digital Solutions ‘: Diversiusek eta Lautikek bat egin dute 360º software eta IT zerbitzuak eskaintzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak