Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 abendua, 2019 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

Euskal industriak Eusko Jaurlaritzaren Zibersegurtasun Industrialerako programaren alde egin du

207 euskal industria-enpresa, iaz baino bi aldiz gehiago profitatuko dira Eusko Jaurlaritzaren Zibersegurtasun Industrialerako Laguntza Programaren bigarren edizioaz. SPRI Taldeak kudeatzen duen ekimen honek euskal industria-enpresen atxikimendua lortu du, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (BCSC) egindako lanari esker. Iaz, 102 enpresa profitatu ziren, bukaerako inbertsioa milioi batetik 1,95 milioi eurora igo da, eta eskaera egin duten industrien % 50 (104 enpresa) Gipuzkoako Lurralde Historikoari dagokio.

SPRI Taldeak eskari kopuru bikoitza jaso eta amaierako inbertsioa ere bikoiztu du lehenengo edizioarekin alderatuta, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren (BCSC) kudeaketari eske

Eskarien % 50 Gipuzko industriei dagokie

207 euskal industria-enpresa, iaz baino bi aldiz gehiago profitatuko dira Eusko Jaurlaritzaren Zibersegurtasun Industrialerako Laguntza Programaren bigarren edizioaz. SPRI Taldeak kudeatzen duen ekimen honek euskal industria-enpresen atxikimendua lortu du, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (BCSC) egindako lanari esker. Iaz, 102 enpresa profitatu ziren, bukaerako inbertsioa milioi batetik 1,95 milioi eurora igo da, eta eskaera egin duten industrien % 50 (104 enpresa) Gipuzkoako Lurralde Historikoari dagokio. Ekimen honen bitartez, 4,45 milioi euroko inbertsio pribatua sustatuko da zibersegurtasunaren arloan. Iaz, inbertsio pribatua 2,34 milioikoa izan zen.

Industria-enpresetan zibersegurtasunaren arloko neurrien aplikazioa sustatzea da zibersegurtasun industrialeko programaren helburua, enpresek zibersegurtasunaren arloan duten heldutasun maila igotzeko, zibererasoen aurkako babesa handitzeko eta zibersegurtasuna lehia-abantailatzat profitatzeko.

Bigarren deialdi honetan, hauexek izan dira proiektuetan gehien errepikatu diren tipologiak, Euskadiko zibersegurtasunaren arloko enpresarik puntakoenek zein esparrutan inbertitzen ari diren islatzen dutenak: sareko arkitektura berriak diseinatu eta gauzatzea (IT/OT sareen segmentazioa), zibersegurtasunari buruzko auditoretzak eta segurtasun petrimetraleko gailuen monitorizazioa.

Guztira, 224 eskaera jaso eta 219 onartu dira; hauetatik, 112 eskaera enpresa gipuzkoarrek egindakoak dira, 72 bizkaitarrenak eta 35 arabar enpresenak. Iaz, 102 enpresa profitatu ziren: Gipuzkoako 56, Bizkaiko 25 eta Arabako 21 enpresa.

Zibersegurtasun industrialerako laguntza-programak 550.000 euroko aurrekontu-saila zuen hasieran, baina euskal industria-enpresek Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa ardatz duen proiektu honen inguruan agertu duten konfiantza eta eskari handiak aurrekontua handitzera behartu du, eta ondorioz, azkenean, banatutako laguntzen guztizko zenbatekoa 1,95 milioi eurokoa izan da. Iaz, antzeko zerbait gertatu zen, eta hasieran esleitutako kopuruaren aldean, azkenean milioi bat euro banatu zen laguntzetan.

Programak hardwarea, softwarea eta kontsultoretza zein ingeniaritzako gastuak tarteko dituzten gastu eta inbertsioen % 50 ere finantzatzen du, proiektu bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 18.000 eurokoa delarik.

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun industrialaren alde hartutako konpromisoarekin eta 2017ko urrian SPRI Taldeari atxikita eratu eta Arabako Teknologia Parkean kokatuta dagoen Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren (BCSC) sorrerarekin lotuta dago.

Basque Cybersecurity Centre 2017ko urrian abiatu zen, eta bere helburu nagusien artean honako hauek nabarmen daitezke: zibersegurtasunari lotutako enpresa-sektorea indartu eta honen jarduera dinamizatzea; Euskadi gai honi buruzko nazioarteko erreferentetzat posizionatzea, eta euskal gizartean segurtasun informatikoaren kultura sustatzea 

Lotutako albisteak

Entrada a la empresa Suministros Mugarra, en Abadiño. 5 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Suministros Mugarra, industria astunari lanerako babesa eskaintzen dion Bizkaiko ETEa
Irakurri gehiago
31 urria, 2024 Eraldaketa digitala
DOK Summit Euskadiko telekomunikazio-azpiegitura komunen sektoreko ekitaldi nagusia da
Irakurri gehiago
30 urria, 2024 Eraldaketa digitala
Kuik! enpresak bere prozesuetan Adimen Artifiziala gehitu du digitalizazio-zerbitzu pertsonalizatuagoak eta automatizatuagoak eskaintzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Ekintzailetza
Virtualwarek Suediako Simumatik enpresa erosi du ia 1,4 milioi euroren truke
Irakurri gehiago
25 urria, 2024 Eraldaketa digitala
Eraldatu giza baliabideen inguruko zure kudeaketa Adimen Artifizial Sortzailearekin: SPRIren Barnetegi Teknologikoaren proposamen berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak