Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 Marzo, 2019 Digitalizazioa Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Basque Industry 4.0 Industria adimenduna

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak bere nazioarteko posizioa sendotu du Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan

BCSC ha servido también de modelo como mejor práctica de región europea para las pymes de este sector

 

BCSC orobat aurkeztu da Europako eskualde batek garatutako jardunbide onena bezala sektoreko ETEentzat.

 

Basque Cybersecurity Centre (BCSC) – Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak garrantzi handiko nazioarteko bi ekintza gauzatu ditu, Euskadi Europako erreferente bihurtzeko zibersegurtasun arloan eta Euskadiko zibersegurtasunaren industria- eta ikerketa-ekosistemaren posizioa indartzen jarraitzeko gure mugetatik kanpo, horiexek baitira Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak SPRI Taldearen bitartez aplikatzen duen estrategiaren helburuak.

 

Hala, Javier Diéguezek, Basque Cybersecurity Centre (BCSC) – Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendariak, Massachusetts Institute of Technology (MIT) zentroan azaldu du nolako gaitasunak dituen euskal ekosistemak zibersegurtasun arloko ikerketarako.  Tecnaliako Ana Ayerbek, BCSCko Batzorde Iraunkorreko eta European CyberSecurity Organization-eko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Euskadiren kasua aurkeztu du Bruselan esanaz lankidetza-eredu bat dela berrikuntzarako eta finantzaketa publikorako, eta baliagarria izan daitekeela jardunbide egoki bezala sektoreko ETEentzat.

 

Euskadiko zibersegurtasun ekosistemari buruzko bi aurkezpen horiek ia aldi berean egin dira, martxoaren 1ean (ostirala).

 

Hala, Javier Diéguezek zibersegurtasun arloan ikertzen ari diren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hamar eragile aktiboenen profil berritzailea aurkeztu dio MITeko zibersegurtasuneko ikerketa-taldeari. Hauexek dira hamar eragile aktiboenak: Tecnalia, Vicomtech, Ikerlan, BCAM, DeustoTech, Mondragon Unibertsitatea, UPV-EHU, Ceit, Tecnun eta Innovalia.

 

Hamar eragile horiek katalogaturik ageri dira duela gutxi argitaratu den Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zurian. BCSCko zuzendariak hizpide hartu ditu hainbat proiektu garrantzitsu, helburutzat dutenak zibersegurtasun teknologia transferitzea gure industriako sektore estrategikoetara, eta orobat aipatu ditu startup teknologikoen sorkuntza bultzatu duten kasu arrakastatsu batzuk.

Bestalde, Bruselan, European CyberSecurity Organization (ECSO) erakundeak Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa -eta, beraz, Euskadi- proposatu du lankidetza publiko-pribatuko eredu gisa berrikuntzan eta finantzaketa publikoan, eta orobat esan du jardunbide egoki bat dela zibersegurtasuneko ETEentzat.

 

Hala, Tecnaliako Ana Ayerbe, BCSCko Batzorde Iraunkorreko eta European CyberSecurity Organization-eko Zuzendaritza Batzordeko kidea, Estatu Batuetan dagoen Javier Diéguezen ordez aritu da bertatik bertara azaltzeko Euskal Zentroak Europako eskualde gisa duen esperientzia. Sareen eta Informazioaren Segurtasuneko Europako Agentziak (ENISA) antolatu du saio hori.

Lotutako albisteak

1 ekaina, 2023 Digitalizazioa
GAIA klusterreko 315 enpresek % 7,5 gehiago fakturatu zuten 2022an
Irakurri gehiago
Barnetegi Teknologikoa_ Argomaiz 30 maiatza, 2023 Digitalizazioa
Barnetegi Teknologikoa, teknologia aurreratuenetan murgiltzeko ekimena
Irakurri gehiago
29 maiatza, 2023 Digitalizazioa
Flexixek kalitate-jauzia eman du zelula automatiko baten instalazioarekin
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Digitalizazioa
BAT Dorreak eraldaketa digitalari eta teknologiari buruzko topaketa bat ostatatuko du
Irakurri gehiago
23 maiatza, 2023 Digitalizazioa
3 milioiko laguntzak euskal enpresetan adimen artifizialeko proiektuak garatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak