Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 27 otsaila, 2020 Digitalizazioa Industria adimenduna Smart Industry Programa

“Biki digitala” izeneko olatu geldiezin bat

Immersia enpresak bistaratze aurreratua erabiltzen du produktuak edo muntaketa-lineak birtualki erreplikatzeko eta, horrela, intzidentziak prebenitu eta lehiakortasuna hobetzeko

Immersia enpresak bistaratze aurreratua erabiltzen du produktuak edo muntaketa-lineak birtualki erreplikatzeko eta, horrela, intzidentziak prebenitu eta lehiakortasuna hobetzeko

Berrikuntza teknologikoarekin hartua duen konpromisoari eutsiz, euskal industria bere produkzio-prozesuen mugarri berri bat finkatzen ari da: biki digitalak. Biki digitalak edozein 4.0 lantegiren produktu, azpiegitura, prozesu edo muntaketa-lineen kopia birtualak dira, eta beren helburua da enpresen lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzea.

 

Biki digitalak industria adimendunaren azken must edo ezinbesteko osagaia dira -nahiz eta NASAk erabili zituen 80ko hamarkadan bere misio espazialen arrakasta bermatzeko-, eta hain zuzen biki digital horiek dira duela bi urte Donostian sortutako Immersia ETEaren izatearen arrazoia. Sortzaileek (ingeniaritza informatikoko doktore Samara Ruizek eta Seda Tosun negozio garatzaileak) esperientzia zabala dute Big data-ren arloan, eta beren negozio-plana indartu dute datuen bistaratze aurreratuan oinarritutako biki digitalak sortuta. Gartner aholkularitzaren arabera, konpainia industrialen erdiak biki digitalak erabiltzen hasiko dira 2021. urtean, bi digitutik gorako tasak lortu nahi badituzte eraginkortasun arloan.

 

Turkiar bat eta euskaldun bat elkarturik biki digitalei buruzko proiektu baten inguruan. Nola sortu zen konexio hori?

Dena hasi zen errealitate birtual eta areagotuko proiektuen Espainiako Eywa azeleragailuak talentua atzemateko bultzatutako ekitaldi batean. Proiektu desberdinetan hasi ginen lanean azeleragailu horren barruan, baina denborarekin kimika profesionala eta pertsonala sortu zen gure artean, eta Immersia sortu genuen azkenean.

 

Izenak badu esanahirik?

Bai, Immersive Analytics (Analitika Murgiltzailea) hitzetatik dator.

 

Enpresaren adn-a datuen bistaratzean datza…

Hala da. Nire kasuan (Samara Ruiz), nire tesia datuen bistaratzeari buruzkoa izan zen, eta 2018aren hasierarako hasiak ginen entzuten biki digitalen kontua. Enpresek benetako beharra zuten datuen ikuspegi aurreratu batean oinarritutako biki digitalak garatzeko, eta orduan ikusi genuen gure proposamena primeran egokitzen zela merkatura.

 

Zehazki, zer da biki digital bat?

Esan genezake produktu, zerbitzu edo produkzio-ildo baten erreplika birtual bat dela, bere homologo fisikoaren portaera imitatzen duena denbora errealean monitorizatu ahal izateko eta egoera zehatzetan nola erreakzionatuko duen aztertzeko. Biki digitalek aplikazio ugari dauzkate, baina gu datuen monitorizazioan espezializatu gara, esan bezala, aukera ematen digulako uneoro eta zehazki jakiteko zein den aktiboen egoera eta funtzionamendua, eta horrela errendimendua eta eraginkortasuna hobetzeko.

 

Zer irabazten du enpresa batek teknologia hau inplementatuta?

Askoz erabaki eraginkorragoak hartuko ditu, aurrean dauzkan datuak kontrolatu eta ulertuko dituelako. Esan beharra dago, gainera, datuak modu ordenatu eta egituratuagoan aurkezten ditugula, denbora errealean eta edozein dispositibotan aztertzeko moduan.

 

Zein da zuen bi urteko ibilbidearen balantzea?

Oso ongi gaude, proiektu mordoa dauzkagu martxan eta ideia berriak ere bai… Hain gazte izateko, ez gaude kexatzeko moduan. Lantalde indartsu bat sortzen ari gara (dagoeneko sei pertsona dauzkagu plantillan) 3D arloko adituekin eta datuen zientzialariekin, eta enpresak ohartzen ari dira gure gaitasunaz.

 

Aipatuiguzu horietako bat…

Sidenor-ek Basaurin daukan lantegian ari gara lanean, BIND 4.0 programaren eskutik. Euren ijezketa-trena modelatu dugu, hau da, altzairuzko palankatxoak eraldatzen dituen azpiegitura. Tren horretako makina desberdinen kopia birtual bat garatu dugu 3D-n, makinak kontrolatzen dituzten langileek modu erraz eta intuitiboan eskura ditzaten prozesuan zehar sortzen diren datuak euren ordenagailua edo sakelakoa erabiliz.

 

Biki digitalen aroa iritsi baino lehen, enpresek nola egiten zieten aurre horrelako erronka teknologikoei?

Agian ez zeukaten planteatu beharrik ere, sortzen zen datu bolumena oso txikia zelako digitalizazioaren aro betean sortzen diren kopuruekin alderatuta. Eszenatokia guztiz aldatu da orain, datu mordoa dauzkagulako eta teknologia aproposak erabili behar ditugulako -adibidez biki digitalak– informazio horri ahalik eta probetxu gehien ateratzeko eta, funtsean, eraginkorrago eta lehiakorrago izateko, dagoeneko ez baita aukera soil bat, baizik eta beharrezkoa den zerbait.

 

Immersia enpresa handiei bakarrik zuzentzen zaie? Ala euskal enpresa-sareko beste kide batzuei ere bai?

Biki digitalak baliagarriak dira datu-bolumen handia sortzen eta gordetzen duten enpresa handi, ertain nahiz txikientzat. Testuinguru horretan, biki digitalak oinarrizkoak dira kudeaketa-prozesuak optimizatzeko.

 

Non ikusten duzue zuen enpresa urte batzuk barru?

Euskal industria-ehunaren indarrari esker -aitortu beharra dago gune pribilejiatu batean bizi garela-, uste dugu etorkizunean soinez soin lan egin ahal izango dugula gure inguruko enpresekin, eta gai izango garela nazioartekotze-prozesu bati ekiteko gure talentuarekin, nahiz eta aitortu beharra dagoen ez dela erraza talentu hori aurkitzea, behar dugun profileko (3D arloko adituak eta datuen zientzialariak) jende gutxi dagoelako oraindik.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Chubby Apps: “App bat errentagarria izan dadin, produktua, marketina eta negozio-eredua bildu behar ditu”
Irakurri gehiago
5 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Edurobotic: “Ikasleentzako robotikako eta programazioko jarduerek hezkuntza-eremua eta aisialdia lotzen dituzte”
Irakurri gehiago
1 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Campus To Business (C2B): “Sektore teknologikoan talentuaren defizit izugarria dagoen ingurune batean gaude”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak