Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 15 apirila, 2020 Finantziazioa SPRI Taldeko Laguntzak

Norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzak

Se dirigen a aquellas personas cuyas actividades han quedado suspendidas a consecuencia de la declaración del estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria por el Covid-19

Covid-19k osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz jarduerak etenda dituzten pertsonei zuzentzen zaizkie.

Apirilaren 16tik aurrera

Lanbideko telefonoa enpresa eta erakundeentzat: 945 160 601

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio aurreko martxoaren 24an Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak sortutako eta enpresaburu indibidualei eta autonomoei zuzendutako ezohiko laguntzen programa berri bati. Laguntza-ildo horren bidez, Gizarte Segurantzarako kotizazioen gastuetarako eta alokairu-errentetarako diru-laguntzak emango dira.

Eusko Jaurlaritzak, guztira, 3 milioi euro bideratuko ditu laguntza-ildo berri horretara. Horren bidez, pertsiana jaitsi behar izan duten Euskadiko milaka pertsonaren egoera arindu nahi da. Izan ere, COVID-19aren hedapenak sortutako alarma-egoera dela eta enpresaburu indibidual eta autonomo batzuek beren negozioak aldi baterako itxi behar izanak eragin duen zuzeneko galera ekonomikoari aurre egin nahi zaio.

Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak honako hauek dira:

  • Langile Autonomoen Araubide Bereziari edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako dagokion araubideari edo nahitaezko mutualitate profesionalei lotutako norberaren konturako langile gisa aurre egin beharreko kotizazioaren ordainketari lotutako kuotak. (Gastu hori ez da diruz laguntzeko modukotzat hartuko Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste administrazio publiko batzuek diruz lagundu dutenean).
  • Eta negozio-lokalen errentamendua, betiere familia-etxebizitza baten parte ez badira, lokalaren errentatzailearekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko 2. mailarainoko ahaidetasunik ez badago eta errentatzaile gisa diharduen pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide ez bada.

 

Laguntza-ildo honen onuradunak honako hauek izan daitezke (betiere EAEn erroldatuta badaude, bizilekua bertan badute, enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn badute eta lantokia bertan badago):

  • Enpresaburu eta profesional indibidualak.
  • Ondasun Erkidegoetako eta Sozietate Zibiletako bazkideak, betiere diru-laguntza norberaren izenean eskatzen bada.

 

Informazio gehiago

EASO VENTURES EIT MANUFACTURING
Albisteak 21 ekaina, 2022 Finantziazioa
‘IT Manufacturing West’-ren inbertsio sareak aliantza sinatu du Easo Venturesekin
Irakurri gehiago
Albisteak 13 ekaina, 2022 Finantziazioa
SPRI Taldea bere jardunbide egokiengatik saritua izan da Lehiaren Euskal Agintaritzaren eskutik
Irakurri gehiago
Albisteak 10 ekaina, 2022 Finantziazioa
Ukrainiako gerra dela eta, Eusko Jaurlaritzak aukera emango die enpresei dirulaguntzen ordainketak atzeratzeko eta inbertsioak geroratzeko
Irakurri gehiago
Albisteak 9 ekaina, 2022 Finantziazioa
Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoak emango ditu euskal enpresek Ukrainiako gerra dela-eta kontratatzen duten lege-aholkularitza ordaintzeko
Irakurri gehiago
Taller Inversiones BIC Araba
Albisteak 19 maiatza, 2022 Finantziazioa
BIC Arabak startupetan inbertsioak azaleratzeko tailerra antolatu du
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak