Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 apirila, 2024 Enpresen berrabiarazpena Finantziazioa Lortu programa

Zure enpresaren finantza-osasuna hobetu beharra duzu? Zorra birfinantzatzen eta askoz gauza gehiagotan lagunduko dizu Lortuk

SPRI Taldeak Lortu laguntzen deialdi berri bat egin du, 500.000 euroko balioarekin. Enpresa industrialei eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu-enpresei zuzenduta dago deialdia, kanpoko profesionalen laguntzarekin enpresaren finantza-osasuna lortzeko proiektu bat has dezaten.

Laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2024ko apirilaren 16tik urriaren 31ra.

Enpresaren jarraitutasuna eta etorkizuna zaintzeko egin beharreko jarduketak aztertzeko prozesu bat hasteko aukera ematen die Lortu laguntza-programak enpresei.

Kasu batzuetan enpresa birfinantzatu beharko da, haren jarraitutasuna bermatzeko. Beste kasu batzuetan, neurri operatiboagoak hartu beharko dira. Nolanahi ere, jarduketa horiek Ekintza Plan batean jasoko dira, finantza-egonkortasuna lortzeko eta, hala, enpresak finantza-osasun ona eskuratzeko helburuz.

Zure enpresa egoera delikatuan badago, hau da zure enpresaren finantza-osasuna hobetzea ahalbidetuko dizun prozesua hasteko unea.

 

Zure enpresaren finantza-osasunak kezkatzen al zaitu?

Enpresak finantza-osasuna izan dezan, finantza-oreka sendoa eta iraunkorra mantendu behar da denboran zehar.

Ordainketa-betebeharrak betetzea. Diru-sarrerak aldatu arren, gastuei aurre egiteko gaitasuna izatea. Enpresaren lehiakortasuna mantentzeko proiektuak martxan jartzen jarraitu ahal izatea. Baieztapen horiek guztiek erakusten dute finantza-baliabideak ongi kudeatu direla eta enpresak finantza-osasun ona duela.

Enpresak finantza-osasuna izan dezan, finantza-oreka sendoa eta iraunkorra mantendu behar da denboran zehar. Horretarako, hainbat alderdi garrantzitsu hartu behar dira kontuan:

  • Errentagarritasuna: enpresak gai izan behar du irabazi sendoak sortzeko. Hau da, produktuen edo zerbitzuen salmentetatik eskuratutako diru-sarrerek handiagoak izan behar dute ekoizpen-kostuak edo bete gastu operatibo batzuk baino.
  • Likidezia: enpresak epe laburreko finantza-betebeharrak asetzeko adinako efektiboa edo aktibo bihurgarriak izan behar ditu; esaterako, zorrak, soldatak eta hornitzaileak ordaintzeko.
  • Zorpetzea: enpresa asko daude zorpetuta, baina garrantzitsua da zorpetze maila gehiegizkoa ez izatea, hazteko gaitasuna zaildu baitezake.
  • Aktiboak kudeatzeko eraginkortasuna: enpresak gai izan behar du aktiboak modu eraginkorrean erabiltzeko eta, hala, diru-sarrerak sortzeko. Horretarako, inbentarioaren kontrol ona, kobratu beharreko kontuen kudeaketa eraginkorra eta aktibo finkoen erabileraren optimizazioa behar dira.
  • Epe luzeko finantza-egonkortasuna: finantza-ikuspegia izatea eta, hortaz, eragiketak jasangarriak direla eta egoera zailei aurre egin diezaieketela ziurtatzea; esaterako, merkatuko aldaketei, gorabehera ekonomikoei edo finantza-krisiei.

Elementu horien guztien nahasketa da finantza-osasun onaren giltzarria. Eta hori guztia, epe luzeko egonkortasuna, lehiakortasuna eta hazkundea bermatzeko helburuz.

Zure enpresa egoera horretan ez badago, Lortu programaren bidez kanpoko aholkularitza independentea jaso dezakezu. Finantza-osasuna lortzeko plana prestatzen lagunduko dizu aholkularitzak.

 

Nola hasten da prozesua?

Lehenengo pausoa kanpoko laguntza profesionala jasotzea izango da, enpresaren finantza-egoeraren diagnostikoa egin ahal izateko. Finantza-osasunari eragiten dioten faktore guztiak hartuko dira kontuan eta Ekintza Plan bat prestatzen hasiko dira, elkarrekin. Garatu beharreko finantza-neurriak eta neurri operatiboak deskribatuko ditu Ekintza Planak.

Enpresa ez da bakarrik egongo prozesu honetan. Kanpoko zerbitzu profesionalaren laguntza eta aholkularitza jasoko ditu eta, harekin batera, enpresaren jarraitutasuna eta etorkizuna bermatzeko beharrezko jarduketak martxan jarriko ditu enpresak.

Planaren ekintzek barne har ditzakete enpresaren birfinantzaketa edo finantza-zorra berriz negoziatzea. Baina enpresa berregituratzeko ekintzak ere jasoko ditu planak, epe ertaineko eta luzeko lehiakortasuna bermatzeko.

 

Birfinantzaketa, finantza-egoera hobetzeko irtenbide gisa

Posible da enpresaren egoeraren diagnostikoa egin ondoren proposatutako ekintzetako bat birfinantzaketa izatea: lehengo zorra beste zor berri batekin ordezkatzea, lehengo zorraren baldintzak aldatzea edo bien nahasketa bat.

Enpresaren finantza-osasun txarra erakusten duten adierazle argiak ego ohi dira, eta horiek eragiten dute zorra birfinantzatu behar izatea:

  • Finantza-kostuak murrizteko beharra: maileguaren baldintza hobeak lor daitezke, hala nola interes-tasa baxuagoak edo epe luzeagoak; modu horretan, finantza-karga arintzen da.
  • Likidezia hobetzea: efektibo gehiago izateko beharra.
  • Epemugarekin lotutako arazoak konpontzea: enpresak ez badu baliabiderik epe motzean amaitzen diren zorrak ordaintzeko, zor horiek birfinantzatu daitezke, eta ordaintzeko epeak luzatu.

Negoziazio-prozesu horretan zehar, zerbitzu profesional aditu baten laguntza eta aholkularitza jasoko ditu enpresak.

 

Zer motatako gastuak laguntzen ditu diruz Lortu programak?

Enpresek kanpoko aholkularitza-zerbitzuak kontratatzeko egindako gastuak ordaintzera bideratuta daude laguntzak, honakoak egiteko:

  • Enpresaren hasierako diagnostikoa, ikuspegi operatibotik eta finantza-ikuspegitik.
  • Martxan jarri beharreko ekintzak zehazten dituen Ekintza Plana egitea.
  • Ekintza Planean jasotako neurriak gauzatzeko orduan, laguntza eta aholkularitza; finantza-pasiboa berriz negoziatzea izan daiteke ekintzetako bat.

Funtsean, prozesua enpresaren finantza-osasun onera bideratzen duen aholkularitza adituaren gastuak.

Aprobetxatu zure enpresaren finantza-osasuna aztertzeko prozesua hasteko eta enpresaren bideragarritasuna mantentzeko beharrezko ekintzak martxan jartzeko aukera emango dizun laguntza hau. Eskatu 2024ko Lortu programan parte hartzea, urriaren 31 baino lehen!

Lotutako albisteak

29 Marzo, 2023 Enpresen berrabiarazpena
Baikortasuna euskal industriako sektore gehienetan datorren seihilekoari begira
Irakurri gehiago
2 ekaina, 2022 Enpresen berrabiarazpena
28 herrialdek parte hartuko dute BIEMH-Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoan
Irakurri gehiago
18 maiatza, 2022 Enpresen berrabiarazpena
Bellota Herramientas enpresak 4 milioi euro inbertitu ditu fabrikazio-linea berri batean Legazpin
Irakurri gehiago
10 urtarrila, 2022 Enpresen berrabiarazpena
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak protokolo bat sinatu dute konkurtso-egoeran dauden enpresetan inbertsioak egiteko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak