Arantxa Tapia sailburua eta SPRI Taldeko zuzendari Aitor Urzelai.
Albisteak 27 urtarrila, 2022

Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko 2021eko planak 8.096 proiektu bultzatu zituen, guztira 2.059 milioi euroko inbertsioarekin

  • Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek dinamismo aparta erakutsi dute, eta industriarekin, eraldaketa digitalarekin eta I+Garekin, bereziki, lotzen diren inbertsioak eta proiektuak egin dituzte
-

Azpitek programa berriari esker, 24 ekipamendu zientifiko-teknologiko berri erosi eta abian jarri dira, Eukadiko garapen teknologikoari bultzada emanez

Industriaren deskarbonizazioaren aldeko apustua onartu da, eta energia-efizientziarekin, energia berriztagarriekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak hazten ari dira

Plan honek lagundu du oso kualifikazio handia duten 74 pertsona kontratatzen eta 17.460 profesional prestatzen, baita ekonomiaren sektore guztietan zeharkako enplegua mantentzen eta sortzen ere

Informazio gehiago Irekian

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako enpresa txiki eta ertainei laguntzeko 2021 planak 8.096 proiektu bultzatu ditu eta guztira 2.059.312.941 euro inguruko inbertsioa eragin du, 511,5 milioi publiko erabilita.

 

Aipatzekoa da, 2021ean, Euskal Autonomia Erkidegoak 13 milioi euro jaso zituela Next Generation Europako funtsetatik, oraindik balorazio fasean eta ebatzi gabe dagoen ekonomia zirkularreko programa baterako. Hori dela eta, plan honen balantzean ez dira baliabide horiek kontuan hartu.

 

urtearen hasieran, eta Covidaren ondoriozko krisiak eraginda, ziurgabetasuna nagusi zenez gero, Plan hau sortu zen enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko eta enpresa horiek trantsizio digitalera, energetiko-klimatikora eta soziosanitariora egokitzeko erronkan laguntzeko bokazio argiarekin.

 

Urte zaila izan zen arren, euskal enpresek aise erantzun zieten teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua bultzatu duten programen helburuei, eraldaketa digitalari, ekintzailetzari, industria-garapenari, inbertsioari, nazioartekotzeari, deskarbonizazioari —trantsizio energetikotik jardun da—, bioekonomiari, energiari, ekonomia zirkularrari eta ingurumenarekin eta hondakinen kudeaketarekin lotutako enpresa-proiektuei. Era berean, ETEei laguntzeko 2021eko plan horrek landa-eremuko eta itsasertzeko ekonomia bultzatu du, baita lehen sektoreko eta elikagaien industriako enpresa txiki eta ertainak ere.

 

Zailtasunak dituzten enpresen kasuan, beste programa batzuk ere jasotzen ziren –Bideratu Berria eta Lortu—. Programa horiek 27 proiekturi erantzun diete, baina eskaerak ez ditu agortu enpresei industria-arloan bultzada emateko aurreikusitako baliabideak.

 

Enpresa-dinamismoa, industria aurreratuari begira eta deskarbonizazioaren aldeko apustuan

 

Euskadiko ETEek dinamismo handia erakutsi dute programa guztietan, batik bat etorkizuneko industria-garapenaren inbertsiorako programetan eta eraldaketa digitalaren aldeko apustuan. Halaber, I+Garen aldeko eta deskarbonizazioari lotutako programen aldeko apustu sendoa egin da, hala nola energia-efizientziako programen eta ekonomia zirkularreko programen alde.

 

Nazioarteko mugikortasunean mugak egon diren arren, Euskadiko enpresek aurreko edizioetan baino nazioarteko proiektu gehiago diseinatu dituzte.

 

Kontratazioak, prestakuntza eta pertsonen trebakuntza, etorkizuneko industriari begira

 

Giza baliabideak kontratatzeko, prestatzeko eta trebatzeko programei esker, 17.624 pertsonatan inbertitu ahal izan da, askotariko arloetan. Izan ere, industriaren lehentasunezko arloetarako 74 doktore kontratatu dira; 16.689 pertsona trebatu dira enpresa digitalaren arloan; gazteentzako 620 nazioartekotze-beka eman dira —une honetan kontinente guztietan sakabanatuta daude—; eta lehen sektorean belaunaldi-txandakatzeari arreta eman zaio, esate baterako 151 Itsasoratu bekarekin.

 

  • Teknologia
Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
210.200.000 225.158.631 946/54 pertsona 423.341.591

 

Programak: Hazitek, Emaitek plus, Elkartek, Azpitek, Bikaintek*

922 proiektu bultzatu dira: egiaztatu da enpresek I+Garen aldeko apustu irmoari eutsi egin diotela, krisiari aurre egiteko prestakuntza-tresna gisa, eta ikerketa-programak aurreikusitako bolumenetan mantendu direla.

24 teknologia-azpiegitura: batik bat lehentasun estrategikoetarako ikerketara bideratutako ekipamenduak —industria adimenduna, Energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua—.

54 pertsona kontratatu dituzte doktore eta doktoregai gisa: lortu da euskal produkzio-sarearen lehiakortasuna areagotzea, talentua erakartzearen bidetik eta enpresetako plantilletan beste pertsona batzuk sartzearen bidetik.

 

 

  • Berrikuntza
Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
6.180.000 6.654.571 559 6.970.318

 

Programak: Innobideak, Hazzinova, DBIH Konexioa

Proiektu kopurua helburu kualitatiboetan mantendu da, eta horrek esanahi du enpresen inplikazioa irmo mantentzen dela. Nolanahi ere, 5-10 langile arteko enpresak berrikuntza ez-teknologikoko prozesuetan sartzeko beharra antzematen jarraitzen da.

 

  • Eraldaketa digitala
Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
14.705.000 17.820.297 1.232/16.689 perts. 17.796.485

 

Programak: Adimen Artifiziala, Banda Zabala Enpresetan, 5G Programa, Basque Industry 4.0, Industria Digitala, Industria Zibersegurtasuna.

Industria Digitala, Industria Zibersegurtasuna eta Adimen Artifiziala gisako programen eskaria nabarmen handitu da. Hiru kasuetako deialdietan, aurrekontua handitu behar izan da —hain zuzen ere aurrekontuaren % 72—.

Prestakuntza-programek eta -zerbitzuek aurreko ekitaldietan baino eskari handiagoa izan dute, eta horrek agerian uzten du gure enpresek eraldaketa digitalaren alde hartutako konpromiso irmoa. Etorkizunari begira, teknologia digital horien ezarpena bizkortu beharko dugu, eta, gainera, sortu berri diren teknologien aukera zabaldu beharko dugu, hala nola 5G-a, hodeiko zerbitzuak edo konputazio kuantikoa.

 

  • Ekintzailetza
Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
4.200.000 6.840.940 213 6.840.940

 

Programak: Ekintzaile, Bind 4.0, Barnekintzaile, Basque Funtsa, Aurrera Funtsa.

Pandemia-egoera honetan espero zitekeenaren aurka, Euskadin oso datu onak jaso dira, Espainian eta Europan ez bezala. Izatez, Espainian eta Europan jarduera ekintzaileak behera egin du, eta hemen, aitzitik, zertxobait egin du gora, aurreko urtearekin alderatuz.

Aditzera eman daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen % 5ek baino gehiagok une honetan ekintzailetzan dihardutela.

Ekintzaile programak 156 proiektu ekintzaile babestu ditu, eta aipatzekoa da Bind 4.0 plataformak seigarren ediziorako deialdia itxi duela eta 772 proiektu inskribatu direla, aurreko urtean baino % 3 gehiago. Gainera, 40 start up-ek beste hainbeste enpresa txiki eta ertainekin eta/edo enpresa traktoreekin konektatzeko aukera izan da.

 

 

  • Industria-garapena, inbertsioari laguntzeko programak
Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
59.000.000 100.234.697 443 913.028.471

 

Programak: Bateratu, Bilakatu, Indartu, Gauzatu, Renove 4.0

Industria-garapenerako inbertsioa laguntzeko programek izan dute dinamismorik handiena.

Euskal Autonomia Erkidegoko industriak bikain erantzun die industria-garapeneko programen deialdiei, eta, hartara, zenbait programaren aurrekontua handitu behar izan da —BILAKATU programa berria, esate baterako, laukoiztu egin da—.

Industria-garapeneko programekin, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresen lehiakortasuna hobetu da. Guztira, 443 proiekturi 100 milioi eurotik gorako dirulaguntzak eman zaizkie, eta guztira 915 milioi eurotik gorako inbertsioa eragin dute.

Industria-garapenerako inbertsio-programei esker, errazago hauteman ahal izan da egindako apustua, bereziki Gipuzkoako enpresa-sareak egindakoa, lurralde horretan dagoen enpresa txiki eta ertainen profilarekin bat.

Era berean, kontuan izan behar da programa horien bidez egindako inbertsioen % 30ek zuzeneko eragina izan dutela lehentasunezko jarduketa-eremuetan.

 

  • Euskal enpresak energia-trantsizio klimatikoari eta digitalari aurre egiteko prestatzen ari dira, produkzio-inbertsio teknologikoen bidez. Inbertsio horiei esker, beste gaitasun batzuk garatu ahal izango dituzte negozio-lerroetan, produktuetan, zerbitzuetan eta merkatuetan, eta, hartara, haien posizionamendua indartuko dute eta erresilientzian sakonduko dute.

 

  • Industria-garapena: industria bultzatzeko programak
Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
6.000.000 1.121.489 27 1.121.489

 

Programak: Bideratu Berria eta Lortu

Zailtasunak dituzten enpresei edo finantza berregituratzeko plan bat egin behar duten enpresei laguntzeko programen bidez, 27 kasuistikari erantzun zaie. Ildo horretatik, 2021ean, jarduera oinarritu da, batik bat, finantza-berregituraketaren eta/edo berregituraketa operatiboen arloko analisi eta laguntza “adituan” (Lortu). Horri esker, enpresek finantza-posizioa indartu ahal izan dute eta epe ertain-luzerako jardueraren jarraitutasuna areagotu ahal izan dute.

 

Programa berria da, eta aurrekontu osoa kontsumitu ez duen arren, uste dugu interesgarria dela mantentzea eta enpresei hasiera batetik lagundu ahal izatea. Aurten programari eutsiko diogu, baina aurrekontu-zuzkidura txikiagoarekin.

 

Bideratu Berria programa krisian dauden enpresei zuzentzen zaie, baina industria-sarearen erantzun txikia izan du, eskaera bakarra jaso baita.

 

  • Nazioartekotzea

 

Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
21.300.000 20.094.276 261/620 pertsona 50.716.920

 

Programak: Nazioarteko Gauzatu, Zabaldu, Sakondu, Elkartu, Pilotu, nazioarteko bekak*

2021ean, hazi egin da laguntzak jaso dituzten enpresen esportazio-oinarria. 2021ean, COVIDaren ondorioz, enpresek kanpo-merkatuetara sartzeko ziurgabetasun eta zailtasun objektiboak izan dituzten arren.

Laguntzak jaso dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek kanpo-fakturazioa handitzea espero dute 2021ean. 2021ean laguntza publikoaren mende izan diren nazioartekotze-proiektuak aztertuta, ondoriozta daiteke enpresek beren fakturazio globalari eustea espero dutela eta Estatuko merkatuko eskari-galerak esportazioen hazkundearekin konpentsatzea espero dutela.

Nazioarteko sustapenaren digitalizazioa gora egiten ari da, eta pandemiak fenomeno hori dinamizatu eta sendotu du. Hala ere, eta ahal bezain laster, enpresak berriro hasi dira bidaiatzen. Presentzialitateak eta aurrez aurreko tratuak garrantzi handia dute, oraindik ere, nazioarteko sustapenean.

Kanpo-merkatuetara jotzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen profila azkar aldatzen ari da; gero eta txikiagoak dira, gero eta gehiago dira zerbitzu-sektorekoak, gero eta balio erantsi handiagoa dute…

Ohiko merkatuak mantentzen dira, batez ere Europar Batasuna + Erresuma Batua, eta gero eta interes handiagoa du Ameriketako Estatu Batuetako merkatuak. Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikako merkatuak, aldiz, balio ez oso adierazgarrietan mantentzen dira, nahiz eta potentzial handia duten. Kanpoan gero eta erosketa- eta ezarpen-eragiketa gehiago egitea aurreikusten da, bezeroarekiko hurbiltasun-estrategia gisa, baita helmugako ekosistemarekiko harremana eta kontaktua areagotzea, tokiko osagaiaren betebeharra betetzea eta abar.

 

  • Deskarbonizazioa: energia

 

Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
70.578.575 72.117.371 2.847 164.348.770

 

Programak: industriako energia-efizientzia, itsas energiak, eraikinen energia-birgaitzea, garraioaren arloko inbertsioak eta mugikortasun efizientea, biomasako instalazioak, geotermiako instalazioak, norberaren kontsumorako energia berriztagarriak, Moves II eta Moves III.

Jarduketa horiek jarduera-sektore guztiei zuzentzen zaizkie, batik bat industriari, herritarrei —oro har— eta administrazio publikoari.

 

  • Deskarbonizazioa: bioekonomia, ekonomia zirkularra eta ingurumena
Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
9.000.000 8.464.245 221 53.429.898

 

Programak: bioekonomia, ingurumen-proiektuak, ekonomia zirkularraren arloko berrikuntza eta enpresa txiki eta ertain zirkularra.

Ikusi da hondakinen kudeaketarekin, bioekonomiarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotzen diren ekimenei ekiteko interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainek inoiz baino eskaera handiagoa egin dutela aurten. Horrek berretsi egiten du produkzio berritzaile eta jasangarriaren aldeko aitorpena eta kontzientzia. Izan ere, enpresa txiki eta ertainek ez dute apustu hori babesteko dirulaguntzarik espero; aitzitik, inbertsiorako proaktiboak dira.

2021eko abenduan ebatzitako programak Euskal Autonomia Erkidegoko baliabideen bidez soilik finantzatu dira; hala ere, urte amaieran, Ekonomia Zirkularreko beste programa bat jarri zen abian, eta programa horrek Next Generation Europako funtsetako 13 milioi euro jaso zituen. Deialdi horren zenbatekoa ebazteke dago eta, beraz, ez da plan honen balantzean aintzat hartu.

 

  • Landa-eremuko eta itsasertzeko ekonomia
Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
13.340.000 14.083.755 307 69.500.059

 

Programak: Erein, Leader, Itsaspen, sasoiko langileen bizitokia

2021ean, landa-eremuan eta itsasertzean ekonomia garatzeko egin den inbertsio osoa historikoa izan da. Eusko Jaurlaritzak baliabide gehiago jarri ditu, eta baliabide horiek eta tokiko erakundeen inbertsio-ahaleginak enpresa-dinamismoa bultzatu dute.

Covidak eragindako inguruabarrek, bestalde, landa-eremuetako jarduera ekonomikoa dinamizatzeko behar eta interes handiagoa piztu dute, eta, aldi berean, landa-eremuan bizi direnentzako azpiegitura eta zerbitzu berriak sortu dira.

 

  • Lehen sektoreko enpresa txiki eta ertainak

 

Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
18.640.506 12.376.655 260/231 pertsona 21.180.119

 

Programak: flotaren modernizazioa, arrantza-garapeneko zonak, Itsasoratu*, produkzio ekologikorako trantsizioa, nekazaritza-ustiapenak, produkzio-hobi berriak, arrantza aldi baterako etetea.

Lehen sektoreko enpresa txikiek jarduera jasangarrirako trantsizioa bizkortu dute eta, aldi berean, beren produkzioaren zati bat dibertsifikatzearen aldeko berrikuntza-prozesuak txertatu dituzte.

 

  • Elikagaien industria

 

Hasierako aurrekontua Emandako laguntzak Proiektu kopurua Inbertsioa, guztira
45.906.407 41.288.656 664/20 pertsona 134.482.229

 

Programak: Lehiatu sustapena, Lehiatu berria, MAE inbertsioa eta sustapena, Lehiatu Ardoa, Basque Wine Sustapena, On Ekin, Berriker I+G, I+G elikakatea, elikadura-digitalizazioa, Gastrokoop kooperazioa, elikagaien industriako doktoregaiak *

 

  • Pertsonen kontratazioa eta prestakuntza

 

Doktoreak eta doktoregaiak Nazioarteko bekak Arrantza-bekak eta nautikako eta arrantzako bekak Trebakuntza digitala
74 620 151 16.689

 

Programak: Bikaintek, elikagaien industriako doktoregaiak, BEINT bekak, Global Training bekak, Itsasoratu, nautikako eta arrantzako bekak eta Mikroenpresa Digitala programa

Enpresa txiki eta ertainei laguntzeko planean aintzat hartutako programa guztiek helburu komuna dute: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainek lehiakortasuna areagotzea, eta jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzea eta sortzea.

Nolanahi ere, enpresa edo zentro teknologikoetan kualifikazio handiko pertsonak kontratatzeko berariazko programak daude, eta 74 pertsona kontratatu dira programa horien bidez.

620 nazioartekotze-beka eman dira, nazioarteko enpresa-esparruan trebatutako giza baliabide gehiago egon dadin.

Arrantza gisako sektoreetan belaunaldi-txandakatzearen beharrak eraginda, gazteei zuzendutako 151 beka eman dira.

BEINT programaren kasuan, inoizko eskaera kopururik handiena izan da talentu-programetan: 465 eskaera 100 bekatarako. Talentu programetan, 2021ean, egiaztatu ahal izan denez, euskal gazte tituludunek gero eta interes handiagoa dute beka-programen bidez lantzen diren nazioarteko karreretan.

Digitalizazioaren aldeko beharrezko apustuaren ondorioz, 16.689 pertsona trebatu dira Spri Taldeak kudeatzen dituen Mikroenpresa Digitala programetan.

 

 

 

 

Lotutako albisteak

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

“Euskadi  eraldatuz  2030”  abian  jarri  da,  Euskal  Finantza  Aliantzaren  1.000  milioi  euroak  euskadiren  eraldaketa  ekonomikoaren  alde  bideratzeko
01/10/2025 Finantziazioa

“Euskadi eraldatuz 2030” abian jarri da, Euskal Finantza Aliantzaren 1.000 milioi euroak euskadiren eraldaketa ekonomikoaren alde bideratzeko

Imanol Pradales lehendakariak, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak gaur goizean aurkeztu dute inbertsio-plan berri hori

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.