Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 uztaila, 2023 Arrisku-kapitaleko funtsak Finantziazioa

Eusko Jaurlaritza Patia Diabetes enpresaren kapitalean sartu da Euskadiko industria bioteknologikoaren berrikuntza sustatzeko

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak, SGEIC (Spri taldea), bat egin du EZTEN FCRren bidez Patia Diabetesekin, Talde arrisku kapitaleko sozietateak eta Carlos Slim fundazioaren Sinca Inbursak osatua, Euskadin 2 motako diabetesaren prebalentziak duen hazkundeari aurre egiteko eta industria bioteknologia sustatzeko
Patia Biopharma

Eusko Jaurlaritza Patia Diabetes enpresa bioteknologikoan sartu da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mende dagoen SPRI Taldeko SGEIC Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketaren bitartez. Ekimen estrategiko horrek Eusko Jaurlaritzak euskal industriaren sustapenarekin eta bioteknologiaren arloko berrikuntzaren aldeko apustuarekin duen konpromisoa indartzen du.

SPRI Taldeak, garapen ekonomikorako politiken erakunde kudeatzailea izanik, Patia Diabetesen parte hartzeko erabakia hartu du, 2 motako diabetesaren prebentziorako, diagnostikorako eta tratamendurako ikerketa eta irtenbide teknologiko aurreratuaren garapena sustatu ahal izateko. Aliantza estrategiko horri esker, Patia Diabetesek bere operazioak hedatu ahal izango ditu eta bere produktu berritzaileak merkatura hel daitezen azkartu.

Azken urteotan, diabetesaren prebalentzia hazten ari da (Incidence of diabetes mellitus and associated risk factors in the adult population of the Basque Country, Spain. Scientific Reports 2021). Era berean, diabetesa gaixotasun kardiobaskularren eta beste gaixotasun kroniko batzuen garapenerako eta larriagotzerako arrisku-faktorea da.

Eusko Jaurlaritza Patia Diabetes enpresan sartzea Euskadiko industriaren sustapenarekin eta ekonomiako sektore gakoetako lidergoaren bokazioarekin duen konpromisoaren adibide argia da. Egoitza Euskadin duen enpresa bioteknologikoak ospea du maila nazional eta nazioartekoan diabetesaren arloan puntako teknologiak garatzegatik.

Garrantzitsua da nabarmentzea Patia Diabetesek garatzen dituen produktuak arrakastaz merkaturatzen direla dagoeneko munduko beste lekuetan, eta Estatu Batuak dira merkatu nagusia. Herrialdeko aseguru-enpresa nagusiek ordaintzen dituzte dagoeneko, eta horrek 2 motako diabetesaren prebentziorako eta tratamendurako duten eraginkortasuna eta kalitatea frogatzen du. Nazioarteko arrakasta hori dela eta, Patia Diabetes erreferentziazko enpresa da sektorean eta oinarri sendoa eskaintzen du mundu osoan zabaltzeko.

Eusko Jaurlaritzaren eta Patia Diabetesen arteko lankidetzak sinergia adierazgarriak sortuko ditu, eta ezagutzak transferitzea, berrikuntza sustatzea eta bioteknologiaren arloan kualifikatutako enplegua sortzea ekarriko du. Halaber, diabetesaren tratamenduetarako aurrerapen zientifiko eta teknologikoari ekarpena egingo dio. Gaixotasun kroniko horrek gero eta pertsona gehiagori eragiten die.

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du bioteknologian inbertitzeak duen garrantzia, hazkunde ekonomikorako eta garapen jasangarrirako palanka gisa. Patia Diabetesek egindako apustuak agerian uzten du talentuan dagoen konfiantza eta Euskadiko enpresen indar berritzailea, baita erakundeek transferentzia teknologikoa eta nazioarteko lehiakortasuna sustatzeko duten konpromisoa ere.

Eusko Jaurlaritzak Patia Diabetesekin lanean jarraituko du, ikertzeko gaitasuna indartzeko laguntza eta baliabideak emanez, baita merkatu nazional eta internazionaletan zabaltzea sustatuz ere. Aliantza estrategiko hori Euskadiko bioteknologiaren mugarria da eta Euskadik pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide berritzaileen ikerketan eta garapenean erreferente izaten jarraitzeko posizioa indartzen du.

Patia Diabetesi buruz:

Patia Diabetes diabetesaren prebentziorako, diagnostikorako eta tratamendurako irtenbide bioteknologikoak garatzeko enpresa bioteknologiko liderra da. Euskadin du egoitza, eta diabetesa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko produktu berritzaileen ikerketan eta garapenean oinarritzen da. Patia Diabetesi buruzko informazio gehiago lortzeko, bisitatu www.patiadiabetes.com

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SGEICri buruz

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Eusko Jaurlaritzak 1985ean SPRIren bitartez sortu zuen arrisku kapitalaren erakundeak kudeatzen dituen sozietatea da. Euskadiko industria-ehundura sustatu eta dinamizatzeko sortu zuten, Euskadiko enpresen kapitalean aldi baterako parte hartuz.  Osagarri berritzaile handia duten ekintzailetzarako proiektuetan, Europako RiS3 estrategiekin bat egiten duten proiektuetan eta Euskadiko enpresen nazioartekotzea, hazkundea eta berrikuntza sustatzen duten proiektuetan inbertitu du bereziki.

Talde Private Equityri buruz

Talde kapital pribatuaren kudeaketarako talde pribatu aitzindaria da Espainian, eta 370 euro baino gehiago ditu kudeaketaren pean hainbat ibilgailutan.

1976an sortu zuten eta 160 inbertsio-proiektu baino gehiagotan hartu du parte. Proiektu horiek hasierako etapetan zein indartze eta hedapen faseetan babestu dituzte, hainbat jarduera-sektoretan (industriakoak, zerbitzuak, aeronautika, automobilgintza, osasuna, teknologia…).

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2023 Arrisku-kapitaleko funtsak
Eusko Jaurlaritzak euskal enpresetan parte hartzeko 32 eragiketa onartu zituen 2022an, 80 milioi euroko balioarekin
Irakurri gehiago
BIC GIPUZKOA 20 maiatza, 2021 Arrisku-kapitaleko funtsak
Edward Kliphuis: “Inbertitzaile baten ikuspegia Bizi Zientzietan balioa sortzeari buruz”
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2020 Arrisku-kapitaleko funtsak
Eusko Jaurlaritzaren partaidetzapeko Elmubas enpresak instalazioak handituko ditu eta 145 enplegu baino gehiago sortuko ditu
Irakurri gehiago
1 uztaila, 2019 Arrisku-kapitaleko funtsak
Cin Advanced Systems Groupek akordioa lortu du Geroa y Easo Ventures SCR bere kapitalean sartzeko
Irakurri gehiago
28 urtarrila, 2019 Arrisku-kapitaleko funtsak
Columbus-ek 70 milioi euroko funts bat sortu du bio-medikuntzarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak