Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2024 laguntzen plana. Ikusi katalogoa
Euskal enpresentzako laguntzak. . ¡Sartu!
Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.. Aurkitu zure ekitaldi birtuala.
Sor dakizkizukeen zalantza guztiak argitu nahi ditugu.
Bilatu nahi duzun soluzioa hemen ez badago, galde iezaguzu, ahal dugun guztia
egingo dugu gure programetarako sarbidea erraza eta urrats gutxiren buruan izan dadin.
EZ, proiektuen tipologiak, hasiera batean, bateraezinak egiten baititu bi laguntzetan aldi berean sartu ahal izateko.
Agindu honetan jasotako laguntzak bateragarriak dira beste erakunde edo administrazio publiko batzuek xede bererako ematen dituztenekin. Hori bai, laguntzaren zenbatekoak, jaso diren beste laguntza edo dirulaguntzen kopuruak gehituta, ezingo du gainditu ezarritako muga.
Deialdia argitaratu aurreko azken 12 edo 36 hilabeteetako batezbesteko aritmetikoaren handiena abiapuntutzat hartuz kalkulatuko da enplegu-sorrera.
Bost urtez, urtean bi itzulketa egingo dira, otsailean eta uztailean. Itzulketa bakoitzaren zenbatekoa laguntzaren hamarrena izango da.
Ez, aurreko likidazioa ebatzi arte itxaron behar da.
Gizarte Segurantzarik ez izatearen Ziurtagiria aurkeztu behar du.
Bigarren eskuko makinak ez dira joko inbertsiotzat.
Leasing-aren kontratua aurkeztu behar duzu, bi alderdiek (finantza-erakundeak eta enpresak) baieztatutako erosketa-aukerarekin.
Onartzen den gutxieneko inbertsioa 120.000 eurokoa da.
Aurrerakin itzulgarriak diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35erainokoak dira.
Laguntzak gehienez 200.000 eurokoak izango dira sortutako enplegu bakoitzeko, eta gehienez 150.000 eurokoak mantendu den enplegu bakoitzeko. Inolaz ere ezingo da jaso 1.500.000 euro baino gehiago.
Laguntza hauek bereziki zuzentzen zaizkie Oinarri Teknologikoa edo/eta Berritzailea duten enpresei, baldin betetzen badituzte erakunde onuradun izateko baldintzak eta oinarri teknologiko edo/eta berritzaileko enpresatzat hartua izateko irizpideak, aurkezten badute 120.000,00 euroko gutxieneko inbertsio onartua eta enplegua sortzen edo mantentzen badute gutxienez 24 hilabetez, inbertsioak hasten direnetik kontatzen hasita.
Onuradun izan daitezke ezaugarri hauek dituzten Enpresa Txiki eta Ertainak (ETEak): erauzketa-industriakoak izatea edo eraldatzaileak, produkzio arlokoak edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetakoak, bai eta jarduera nagusitzat izatea BCSC-ren (Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren) zibersegurtasun-katalogoan erregistratutako enpresa industrialen IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneak zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa, baldin oinarri teknologikoa edo/eta berritzailea badute.
ETEek produkzio-zentro bat edo gehiago izan behar dituzte Euskal Autonomi Erkidegoan, zeintzuetan kokatuko baitira laguntza jaso dezaketen inbertsioak, eta gutxienez hiru urtez mantendu beharko dituzte.
Enpresa Txiki eta Ertainak (ETEak) dira 250 langile baino gutxiago dauzkaten enpresak, baldin 50 milioi eurotik gorako urteko negozio-bolumenik ez badute edota 43 milioi eurotik gorako urteko balantze orokorrik ez badute.
Enpresa Txikiak dira 50 langile baino gutxiago dauzkatenak, baldin eta 10 milioi eurotik gorako urteko negozio-bolumenik edo urteko balantze orokorrik ez badute.
Enpresa elkartuen kasuan, pertsona kopuruaren eta fakturazio- eta balantze-mugen zenbaketa EBko araudietan xedatutakoaren arabera egingo da.
Ezingo dituzte eskuratu deialdi honen xede diren dirulaguntzak:
Enpresa batek oinarri teknologikorik baduen erabakitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, zeintzuen bidez 70 puntu lortu ahal izango baitira gehienez.
2. Euskarri-irizpide bakoitzak 0-10 bitarteko puntuazioa emango du
3. Bigarren mailako irizpide bakoitzak 0-10 bitarteko puntuazioa emango du.
Ulertuko da enpresak oinarri teknologikoa duela, baldin ebaluazioan lortutako guztizko nota a) ataleko guztizko notaren % 50ekoa edo handiagoa bada, eta irizpide bakoitzean lortutako nota honakoen berdina edo handiagoa bada:
Teknologikotzat jotzen diren proiektuak automatikoko joko dira berritzailetzat, eta 30 puntu lortuko dituzte.
Halaber, Oinarri Teknologikoko enpresatzat edota Enpresa Berritzailetzat jo ahal izango dira enpresa sortu berriak, baldin eta jatorria badute Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko programen babesean egindako ikerketa edota garapen teknologikoko proiektuetan.
Enpresa batek oinarri berritzailerik baduen erabakitzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan, zeintzuen bidez 30 puntu lortu ahal izango baitira gehienez.
Irizpide hauetako bakoitzean 3 puntu lortu ahal izango dira, i) irizpidean izan ezik, zeinetan 6 puntu banatuko baitira:
Ulertuko da enpresak izaera berritzailea duela, baldin eta gutxienez % 50eko puntuazioa lortu badu berrikuntzari buruzko irizpideetan.
Halaber, Oinarri Teknologikoko enpresatzat edota Enpresa Berritzailetzat jo ahal izango dira enpresa sortu berriak, baldin eta jatorria badute Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko programen babesean egindako ikerketa edota garapen teknologikoko proiektuetan.
Aurrerakin itzulgarriak.
Aurrerakin itzulgarriak diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 35erainokoak dira.
Aurrerakinak gehienez 200.000,00 eurokoak izango dira sortutako enplegu bakoitzeko, eta gehienez 150.000,00 eurokoak mantendu den enplegu bakoitzeko. Inolaz ere ezingo da jaso 1.500.000,00 euro baino gehiago.
Kontuan izanik enpresaren tamaina eta Oinarri Teknologikokoa edo/eta Berritzailekoa den, itzuli beharreko laguntza izango da diruz lagundu daitekeen inbertsioari intentsitate hauek aplikatzearen emaitza:
Enpresaren kategoria | Teknologikoa | Berritzailea |
Txikia | % 35 | % 30 |
Ertaina | % 30 | % 25 |
Deialdi honetan jasotzen diren laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek xede bererako ematen dituztenekin, baldin eta denek batera ez badute gainditzen ezarritako muga.
Diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat hartuko da enpresaren aktiboan sartuko diren aktibo finkoen erosketa, baldin aktibo horiek baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan bildutako Kontabilitate Plan Orokorrak ezarritako definizioaren arabera kategoria edo epigrafe hauetan dauden aktiboak izatea:
«Lurrak eta Ondasun naturalak» eta «Eraikuntzak» epigrafeetako inbertsioaren gehienezko zenbatekoa laguntza jaso dezaketen gainerako aktiboen berdina izango da. Gehienezko zenbateko hori gaindituz gero, gehiegizko inbertsioa ez da joko diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat, baina bai inbertsio onartutzat, Aginduan ezarritako baldintzak betetzeko.
Nolanahi ere, aktiboek zuzeneko lotura izan beharko dute enpresak xede sozialtzat duen jarduerarekin.
b) Lehen aldiz erabiliko direnak edo lehenbizikoz martxan jarriko direnak izatea, salbu eta lehendik erabilitako eraikinak eta bestelako eraikuntzak erosten badira; kasu horretan, berriak balira bezala hartuko dira.
Era berean, ulertuko da diruz laguntzeko moduko gastua dela aktiboak erostea konkurtso-prozedura batean sartuta dagoen establezimendu bati, edo aktiboak erosi izan ez balira konkurtso-prozeduran sartua legokeenari. Aktiboak erlaziorik ez duten hirugarren pertsonei erosiko zaizkie, eta operazioa merkatuko baldintzetan egingo da.
c) Gutxienez hiru urteko amortizazio epea izatea, eta gutxienez hiru urtez egotea enpresaren aktiboan.
d) Finantza-errentamendu bidez finantzatutako inbertsioak -dirulaguntza jaso dezakeen inbertsiotzat hartua izan dadin- esplizituki jasotzea hura erosteko aukera kontratua amaitzean, bai eta kontratua gauzatzeko konpromisoa, bi alderdiek sinatua.
e) Aktiboak, oro har, hirugarreni lagata ez egotea, kontuan izan gabe lagatzearen truke kontraprestaziorik badagoen.
f) Oro har, enpresa eskatzaileak edo harekin elkartu nahiz lotutako enpresek fabrikatua ez izatea.
g) Dirulaguntza jaso dezaketen aktibo ez-materialak, oro har, enpresa onuradunaren establezimenduan ustiatuko dira, aktiboaren elementu amortizagarritzat joko dira, hirugarrenei merkatuko baldintzetan erosiak izango dira, eta enpresaren aktiboan mantenduko dira gutxienez hiru urtez.
Sailari espresuki jakinaraziko zaio zeintzuk diren elkartutako edo lotutako enpresei aktiboak erosi izanaren ondoriozko inbertsioak, eta kanpo kontrolerako auditoretzen bidez baloratuko dira.
Ez dira diruz laguntzeko moduko inbertsiotzat joko:
Lagundu zaitzakegu