Enpresentzako laguntza
Enpresa-aholkularitza euskal enpresentzat
Gune honek euskal enpresentzako informazioa eta harremanetarako bideak zentralizatzen ditu, SPRIren baliabideetara errazago iristea helburu.
Ohiko galderak kontsultatzen hasi zaitezke, edo Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarri — zure kontsultari irtenbidea emateko edo dagokion lekura bideratzeko lehen laguntza-puntua da.
Ohiko galderak: zure zalantzak argitzen ditugu
Ekintzaile programa-ri
buruzko ohiko galderak
- 1. lerroan (laguntza), 100 eurotik gorakoak izan behar dute.
- 2. lerroan (finantzaketa), eskatutako maileguak, gutxienez, 40.000 €-koa izan behar du eta, gehienez, 180.000 €-koa.
- Laguntza-lerroan, gastuen % 100 lagun daiteke diruz. Gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa da.
- Finantzaketa lortzeko laguntzaren kasuan, emandako maileguaren % 20.
Bai, garrantzi gutxiko laguntzatzat hartzen dira. Hortaz, entitate batek ezin ditu 30.000 euro baino gehiago jaso hiru urteko epean.
Bitarteko elektronikoak erabilita, SPRIren webgunearen bidez (https://app7.spri.net/ekintzaile/). Era berean, laguntza honen tramitazioarekin lotutako eskakizun, jakinarazpen, zuzenketa eta gainerako kudeaketa guztiak ere bide horretatik egingo dira.
Ekintzaile Laguntza Programaren helburua enpresa-proiektu berritzaile eta/edo oinarri teknologikoko proiektu berriei finantza-laguntza ematea da, batez ere industria-arlokoei eta/edo industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzuak garatzen dituztenei, pertsona fisikoen edo BIC baten tutoretzapean eratu berri diren enpresek gidatu, ideiak finkatzeko eta abian jartzeko faseetarako.
Hala, bideragarritasuna aztertzeko, enpresa berriak abian jartzeko eta heltzeko prozesu osoan laguntzeko zerbitzuak jasotzen ditu programak, beren jarduerak kokatzeko aholkularitza eta azpiegiturak erraztuz, eta, aldi berean, enpresa-plana gauzatzeko beharrezkoak diren inbertsioen finantzaketarako sarbidea erraztuz.
- Pertsona fisikoen kasuan, EAEn erroldatuta egotea.
- 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eratu diren edo 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera ekonomikorik ez duten pertsona juridikoen kasuan, gutxienez jarduera-zentro bat EAEn izatea.
Bi kasuetan, enpresa-proiektu berritzaile baterako eta/edo oinarri teknologikoko enpresa-proiektu baterako ideia bat izatea, edo enpresa-proiektu industrial eta/edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzuen enpresa-proiektu bat izatea, EAEn hasteko asmoarekin.
Enpresa Plana EAEn gauzatzeko konpromisoa hartzen duten pertsona juridikoak izan behar dute, eta honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Berriak izatea: 2024ko urtarrilaren 1az geroztik eratuak.
- 3 urteko epean, gutxienez, 3 lanpostu sortzea aurreikustea.
- ETEak izatea.
- Euskadiko EJZn altan egotea.
- Ekintzailetza-prozesu batetik etortzea, eta noizbait programa honen 1. lerroaren deialdiren baten (une honetakoa barne) onuraduna izatea.
Pertsona fisikoek:
- Talde sustatzaileko kideen NANak.
- EAEko errolda-ziurtagiria.
- Bankuko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria.
- Proiektua definitzen duen dokumentua. Bertan agertu beharko dute honakoek: datu orokorrak, diruz lagun daitezkeen gastuen gutxi gorabeherako aurrekontua, eta datozen hiru urteetako inbertsioaren, fakturazioaren eta enpleguaren aurreikuspen-datuak.
- Erantzukizunpeko adierazpena, sinatuta.
Pertsona juridikoek:
- Enpresaren legezko ordezkariaren izen-abizenak eta NANa.
- Eratze-eskritura.
- Ordezkariaren ahalordea.
- Identifikazio fiskaleko txartela.
- Bankuko kontu korrontearen titulartasun-ziurtagiria.
- Proiektua definitzen duen dokumentua. Bertan agertu beharko dute honakoek: datu orokorrak, diruz lagun daitezkeen gastuen gutxi gorabeherako aurrekontua, eta datozen hiru urteetako inbertsioaren, fakturazioaren eta enpleguaren aurreikuspen-datuak.
- Erantzukizunpeko adierazpena, sinatuta.
Bi kasuetan, finantzaketara bideratutako laguntza jasotzeko honakoak aurkeztu behar dira:
- Enpresa Planaren ale bat.
- Enpresa talde baten barruan egonez gero, sozietatearen organigrama bat.
- ETEa dela ziurtatzen duen dokumentua.
- 30.000 eurotik gorako laguntza-eskaeretan, erantzukizunpeko adierazpena.
Laguntzarako laguntza
Aldian behin, entitate onuradunek proiektua gauzatzen ari direla justifikatu beharko dute. Proiektua amaitzen denetik, gehienez, 3 hilabeteko epean aurkeztu behar da amaierako likidazio-eskaera; eta, nolanahi ere, 2027ko uztailaren 31 baino lehen.
Dokumentazioa:
- Gastuen eta inbertsioen fakturak, kostuak banakatuta.
- Fakturak ordaindu izanaren frogagiria.
- Emandako zerbitzua ziurtatzen duten dokumentuak.
- Sei hiletik behin: Enpresa Proiektuaren gauzatze maila, jarduera-memoriaren bidez.
- Laguntza-aldiaren amaieran: egindako Enpresa Plana.
- Enpresa bat sortuz gero, sortutako unean: eratze-eskriturak eta IFZ.
Finantzaketa lortzeko laguntza
Baiezko ebazpena jakinarazten denetik, gehienez, 15 egun naturaleko epean ordainduko da.
Dokumentazioa:
- Sei hiletik behin, inbertsioen egoeraren txostena eta egindako ordainketak.
- Sei hiletik behin, Enpresa Planaren jarduera- eta gauzatze-txostena, desbideraketak, berrikuspenak eta doikuntzak.